‘Eresia’, ‘Trapu zikinak’ eta ‘Behi Jasa’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira emanaldiak urriaren 19an eta azaroaren 2an eta 23an. Sentimenduetan, beldurretan eta intimitatean murgiltzea proposatzen du gazteei eta helduei zuzenduta dagoen euskarazko antzerki-zikloak. Iruñeko Udalak antolatu du, Nafarroako Antzerki Eskolarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Edizio honetan, hiru lan antzeztuko dira, beti 19:00etan, urriaren 19an eta azaroaren 2an eta 23an, denak ala […]

Read More… from ‘Eresia’, ‘Trapu zikinak’ eta ‘Behi Jasa’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

Sarrerak salgai daude jada www.hertzainak.eus webgunean. Abenduaren 16ko kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, abenduaren 17an bigarren kontzertu bat eskainiko du taldeak Barakaldoko BECen. Taldekideek adierazi dutenez, “ez dugu inor kanpo utzi nahi, ez dugu inor agurtu barik utzi gura”. Hirukoak pasa den astean iragarri zuen bi kontzertu emango zituela, Azkena Gure Alde izeneko biraren barruan: […]

Read More… from Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Urriaren 22an eta 23an izango da Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. Pandemiaren ondorioz bi urte bertan behera geratu ondoren, bueltan da Liburuak Trukatzeko Azoka. Gasteizko Udalak iragarri duenez, urriaren 22an eta 23an izango da, Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. “Sekulako poza da gure hiriko udazkeneko kultur egutegian hitzordu hau berreskuratu ahal izatea. Aurten hamabigarren edizioa […]

Read More… from Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Gure Artea sariak 2022, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni arte ekoizle eta editorialarentzat

Herrerok ibilbide artistikoa aitortzeko saria jaso du, Aurrekoetxeak sorkuntza-lana aitortzekoa eta Consonnik arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzekoa. Mari Puri Herrero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nora Aurrekoetxea (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Consonni arte ekoizle eta editoriala (Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako […]

Read More… from Gure Artea sariak 2022, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni arte ekoizle eta editorialarentzat

Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko egitasmoa aurkeztu dute

Jakin Fundazioa eta Elkar argitaletxea dira Geruzak egitasmoaren sustatzaileak, Txakur Gorria kolektiboak jarri dio izena eta logoa, Lander Garrok zuzendu ditu ikus-entzunezkoak eta gazteak dira protagonista. Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta eta webgunea biltzen dituen egitasmoa da Geruzak. Taldelanean abiatu eta gauzatutako proiektua da bere osotasunean Geruzak. Jakin Fundazioa eta […]

Read More… from Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko egitasmoa aurkeztu dute

Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Tabakalera zentroak jasoko du hamaseigarren edizioa. Bertan lan koreografikoak ikusteko aukera egongo da zenbait formatutan. Dantzan bilaka programaren hamaseigarren edizio honetan zazpi parte-hartzaile hautatu dituzte eta urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte asteburuan, hilak 7, 8 eta 9, Donostiako Tabakalera zentroan: Leire Amonarriz (Hizki-dantza), Iratxe Bilbao (Mientras mea guante el aire), Amaia Cabero-Saizar […]

Read More… from Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Urriaren 21ean jokatuko da Izeta Sariketa Baztanen

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte sariketaren hamargarren edizioan. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte X. Mariano Izeta Bertso Sariketan. Urriaren 21ean, ostirala, jokatuko da, Baztango hainbat tokitan. Arratsaldean, aldibereko bi kanporaketa izango dira Erratzun eta Elizondon, zortzina bertsolarirekin. Horietatik sei sailkatuko dira gaueko finalerako. Afalosteko saio gisara jokatuko da […]

Read More… from Urriaren 21ean jokatuko da Izeta Sariketa Baztanen

1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñean

Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 8ra arte. Topaketen ondoren izeneko erakusketa ikusgai egongo da, urtarrilaren 8ra arte, Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da honakoa, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuen lehen egile-belaunaldia […]

Read More… from 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñean

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia abian

Aurten, 3.000 euro gordineko diru-laguntza bat esleituko da. Diru-laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea. Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak deialdi berria egin dute Mintzola egitasmoaren eskutik: bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia. Hain zuzen, bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertuko duten ikerketa lanak sustatzea da Akademiak eta Elkarteak duten xedeetako bat, eta helburu horri […]

Read More… from Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia abian

Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera. Donostia Kulturaren plataforma bat da Argiartean, argi-artearen esparruko sorkuntzarako eta hainbat diziplinatako artistek lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea da bere asmoa. 2019ko Olatu Talkan izan zuen sorrera ekimenak. Light […]

Read More… from Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara