Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen

Dooz Kawa, Al´tarba, Iphaze, Gonzi, Xiberoots, Skillz, Darktek, DJ Reimy, Elisa Do Brasil, Anticeptik, Conrank, Proleter, Rakoon, Dirty Zoo, Bisou, Gatom, Dancefloor Patroller, Fliou, Ziztada & Rlantz eta DJ Matafan izango dira Mauleko Jai Alai zelaiko bi agertokietan izango diren talde eta DJak. Musika urbanoa oinarri duen Hitza Hitz festibalaren lehen edizioa egingo dute ostiral […]

Read More… from Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria abiatu du

Bost herri hauetan paratuko dute: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernikan, irailean hasi eta 2023ko otsailean amaituko da. Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu du, liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko. Erakusketak liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Horretaz gain, liburuan parte hartzen duten […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria abiatu du

Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Loiolako eta Altzako aurreko edizioetan bezala, hiriko artisten margolanak Urumea ibaiaren ertzetara itzuliko dira. Donostia Kulturaren kultur etxe sarearen ekimena da Donostia Apain, eta artearen bidez hiriko auzoen garrantzia ikusarazten laguntzea du helburu. Hala, azken urteotan artista muralisten topaketak Loiolan (2019) eta Altzan (2021) antolatu dira. Herritarren partaidetzarako Olatu Talka jaialdiaren azken edizioaren baitan abiatutako […]

Read More… from Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma aurkeztu dute

Gure Zinema plataforma berriak Euskal Herrian sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea ekoizpen hauetaz gozatzera ditu helburu, besteak beste. Donostiako Zinemaldiaren baitan egin dute Gure Zinema, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformaren aurkezpena. Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek azaldu dituzte ekimen honen helburuak: besteak beste, “Euskal Herrian […]

Read More… from Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma aurkeztu dute

Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Bilboko musikariari buruzko Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik, 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galan emango diote saria. Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak […]

Read More… from Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Urriaren 8an abiatuko da Bertso Eskola Feminista Amasa-Villabonan

Irailaren 29ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik eta hurrengo egunean, hilaren 30ean, taldearen osaketaren berri emango dute. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen zortzigarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi duenak hilaren 29ra arte izango du aukera. Elkartaren webgunean dagoen formularioa betez. Lanketa feminista du helburu […]

Read More… from Urriaren 8an abiatuko da Bertso Eskola Feminista Amasa-Villabonan

Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Gasteizko Artium Museoak topaketa bat antolatu du publiko gaztea eta arte-zentroen artean harreman iraunkorra ezartzeko moduak aztertzeko. Lehen jardunaldian Desmusea eta La Liminal taldeek eta Xirou Xiao artistak hartuko dute parte. Artium Museoak Nitido zikloaren lehen topaketa antolatu du, museoetan gazteen parte-hartzea susta dezaketen ekintzak identifikatzeko asmoz. Zikloa ostiral honetan abiatuko da, irailak 23, Desmusea […]

Read More… from Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dira Zinemaldian

Bestelako Jarduerak sailaren barruan eskainiko dira film labur hauek Trueba zinema aretoetan, irailaren 22an, arratsaldeko 19:00etan. Donostia Kulturako Larrotxene Kultur Etxeak eta Zinemaldiak elkarlanean, Larrotxene Bideon egiten diren lanak eskainiko dituzte aurten ere. Proiektu horiek Bideoaldia izeneko programa batean jasotzen dira. Egitasmoak, batetik, Larrotxene Bideo ikastaroetako ikasleek egindako lanak biltzen ditu, eta, bestetik, Donostia Kulturako […]

Read More… from Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dira Zinemaldian

Irubideko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute

Jose Heredero eta Juan Antonio Irulegi 1936. urtean bertan fusilatu zituztela zantzu handiak ditu elkarteak. Horiez gain, gaur-gaurkoz ezezagun diren gainerako hildakoak ere omendu dira ekitaldian, tropa faxistak Usurbilen sartu ziren 86. urteurrenean, hain justu. Irubide inguruko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute, tropa kolpistak Usurbilen sartu ziren 86. urteurrenarekin bat eginez, hain justu. Usurbil 1936 […]

Read More… from Irubideko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute

Zabalik da 18. Kameratoian izena emateko epea

 Urriaren 16ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Zine Bilera jaialdiarekin batera antolatzen den Kameratoia, euskarazko ikus-entzunezko rally-a, urriaren 21 eta 23a bitartean egingo da aurten Lekeition. Antolatzaileek iragarri dutenez, “edizio hau berezia izango da ez bakarrik aurreko urteetako ezaugarri onenak batzen dituelako: batetik, gidoilaritzari buruzkoa doako formakuntza saioa egongo delako eta bestetik, […]

Read More… from Zabalik da 18. Kameratoian izena emateko epea