Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Egitarau osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da. Paul Urkijo Alijok zuzendutako film berriak, Gauak (2025), emango dio hasiera urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36. edizioari. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean izango da, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste agertoki batzuetan. Gaua Urkijok zuzendutako hirugarren film luzea da, Errementari (2017) […]

Read More… from Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Lur Barnea euskal folk-rock taldeak ‘Akerraren Larrean’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu

Estreinaldi honekin, Lur Barneak abesti bat eskaintzeaz gain, euskal tradizioaren oroimenari, errepresioari eta indarrari buruzko gogoeta kulturala ere eskaintzen du, sorgin ehizari buruzko dokumental berriaren gaurkotasunarekin zuzeneko elkarrizketan. Lur Barnea euskal folk-rock taldea indartsu bueltatu da urtebete konposatu gabe egon ondoren. Akerraren Larrean singlea aurkeztu du, musika, historia eta mitologia uztartzen dituen lana. Kanta eta bideokliparen […]

Read More… from Lur Barnea euskal folk-rock taldeak ‘Akerraren Larrean’ kanta eta bideoklipa kaleratu ditu

AEK-ren praktikatu zerbitzuak ‘Euskara zu zara’ kanpainari jarraipena emango dio

Euskaldunon komunitatea indartzea helburu, eskaintza zabala dakarte AEKren mintzapraktika-programek, euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan. Ikasturte berri honetan, AEK-ren praktikatu zerbitzuak Euskara zu zara kanpainari jarraipena emango dio Koldo Mattin Agirregomezkorta zerbitzuko kidea da eta adierazi duenez, “norbanakoek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, mintzapraktika-programetako parte-hartzaileen zeregina: egunero hizkuntzan […]

Read More… from AEK-ren praktikatu zerbitzuak ‘Euskara zu zara’ kanpainari jarraipena emango dio

‘Etxearen korapiloa askatzen’ liburua kaleratu du Unai Fernandez de Betoñok

Etxebizitzaren arazoa askatzeko 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial jasotzen ditu lanak. Unai Fernandez de Betoñok (Gasteiz, 1977) Etxearen korapiloa askatzen. Etxebizitza-politika justurako gakoak liburua kaleratu du, UEU eta Ipar Hegoa Fundazioarekin elkarlanean. Bertan, etxearen arazoa askatzeko 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial ematen ditu. Egilearen esanetan, etxebizitzaren arazoa erabaki politiko zehatzen ondorio da, eta, beraz, bestelako […]

Read More… from ‘Etxearen korapiloa askatzen’ liburua kaleratu du Unai Fernandez de Betoñok

Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa. Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. “Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea”, azaldu du Donostia Kulturak. […]

Read More… from Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko Doktorego Tesien Koldo Mitxelena Sarietarako deialdia abiatu dute

EHUn 2022ko irailaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra artean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira. Eta, lehen aldiz, EHUkoez gainera, edozein unibertsitatetako tesiak aurkeztu ahal izango dira. Eskariak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Doktorego Tesien Koldo Mitxelena Sarietarako deialdia abiatu dute. Sariak euskaraz egindako ikerketak bultzatzeko […]

Read More… from EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko Doktorego Tesien Koldo Mitxelena Sarietarako deialdia abiatu dute

Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Sortzaileek urriaren 6ra arte erregistratu ahalko dituzte proposamen horiek Durangoko Azokaren webgunean. Durangoko Azokaren egitaraua, kultura arloan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da, eta aurtengo edizioan ere ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa du antolakuntzak. Horra bidean, egitaraurako proposamenak egiteko epea zabaldu da gaur. Gunez gune, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute. […]

Read More… from Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix taldeak izango dira Euskal Metalheads jaialdian, Bilbon

Urriaren 18an jarri dute hitzordua, Miribillako Bilbao Arenan. Euskal Metalheads Kultur Elkarteak bi hamarkada bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, urriaren 18an jaialdia antolatu du Bilboko Bilbao Arenan. Euskal Metalheads Fest jarri diote izena ekitaldiari, eta helburu argi batekin jaio dela adierazi dute: “Metal musika gizartean sustatzeko behar adina bideragarria izatea, kalitatezko hitzordu baten bidez, […]

Read More… from S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix taldeak izango dira Euskal Metalheads jaialdian, Bilbon

Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Irailaren 28an emango diote hasiera txapelketari, Urdulizen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa abiatzeko bi aste falta direnean, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak Zornotzan elkartu dira motorrak berotzen hasteko eta xehetasunak emateko. Txapelketa Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura jarri dituzte jada. Idoia […]

Read More… from Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

Nafarrak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”. Joan den asteazkenean XXVIII. Igartza saria jaso zuen Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik. Orain, […]

Read More… from Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko