[BIDEOA] Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa urriaren 30era arte San Telmo Museoan

3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko proiektuak Gabriela Cendoya Bergareche bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta. Urriaren 30era arte, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera dago Donostiako San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai baita 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da erakusketa honen komisarioa eta erakusketarako […]

Read More… from [BIDEOA] Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa urriaren 30era arte San Telmo Museoan

Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Urriaren 22an literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia bilduko dira Usurbilen. Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual edota Uxue Alberdi, besteak beste, izango dira bertan. Bost urte bete ditu Booktegi plataformak eta urteurrena ospatzeko asmoz jaialdi berezia antolatzea erabaki dute urriaren 22an, Usurbilen. Bertan literatura, musika, arte ederra, hiru solasaldi eta antzerkia izango dira […]

Read More… from Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa. Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da (eraskusketaria atalean). Durangoko Azokako 57. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako epea. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arteko epea […]

Read More… from 57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Zumarragako Antioko Musikaldiak bost ikuskizun eta kontzertu eskainiko ditu XXXIX. edizioan

Emanaldiak doakoak izango dira eta irailaren 3, 10, 17 eta 24an izango dira, 19:30ean. Antioko Musikaldia irailean izaten da urtero, Zumarragako Antioko ermitan. Aurten, 39. edizioa izango du ekimenak eta irailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an egingo da. Urriaren 2an ere, “aparteko ikuskizuna” izango dela iragarri du antolakuntzak, Igartubeiti museoan (Ezkio-Itsaso), 18:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, […]

Read More… from Zumarragako Antioko Musikaldiak bost ikuskizun eta kontzertu eskainiko ditu XXXIX. edizioan

Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da

Sortzaileek norbere arloari dagokion ohiko plaza izango dute euren lan berriak aurkezteko. Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 7tik 11ra egingo da 57. edizioa, eta aurten ere, 2022ko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko. Izena emateko epea zabalik da jada. Horretarako www.ahotsenea.eus […]

Read More… from Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Artikulu berri bat txertatzea proposatu dute, zeinaren arabera edozein lanpostutan euskararen ezagutzaren balorazioa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazioaren batura baino baxuagoa izan. Uztailaren 6an Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua jarri zuen herritarren eskura. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa egin dizkiote orain, […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Urritik abendura bitartean Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kontatzen dituen ipuin ilustratua landuko du Hendaiako Nekatoenea baserrian. Hamabigarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sostengatu nahi da eta […]

Read More… from Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Gasteizko Artium Museoak Edurne Rubioren ‘Clamor’ erakusketa aurkeztu du

Clamor heriotzari buruzko filma da, eta “baztertuen” ehorzlekuak ditu abiapuntu: suizidenak, errepresaliatuenak, ateoenak. Erakusketarako filmean agertzen diren zenbait tokirekin loturiko artxiboko irudiak eta testuak bildu dituzte. Gasteizko Artium Museoak Edurne Rubio artistaren (Burgos, 1974) Clamor proiektua aurkeztu du Z aretoan. Museoak artistaren azken filma proiektatuko du; lan horretan heriotza da ardatza, eta hiri eta herrien […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Edurne Rubioren ‘Clamor’ erakusketa aurkeztu du

Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai

Iraileko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Zabaleta euskaltzain emerituaren lekua nork hartuko duen. Alkizan egin den Osoko bilkuran, Castillo Suarez idazlearen eta Paula Kasares soziologoaren izenak aurkeztu dira euskaltzain oso izateko hautagai. Gogoratu behar da Patxi Zabaleta emeritu izatera igaro zela maiatzaren 20an, eta maiatzaren 21ean Baztango udaletxean egin zen Osoko bilkuran zabaldu zela hautagaiak […]

Read More… from Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai