Araiako Umore Antzerki jaialdiak 43 emanaldi eramango ditu 25 herritara

Araian izango dira emanaldietako 13, abuztuaren 12tik 15era bitartean, eta gainerako 30ak abuztuaren 1etik irailaren 3ra bitartean egingo dira lurraldeko 24 gunetan. Umore Antzerki jaialdia betiko formatura bueltatuko da aurten aurreko edizio murriztuaren ondoren. 29. edizioa izango da aurtengoa eta ohi bezala, Araia izango du topagune abuztuaren 12tik 15era. Gainera, Arabako gainerako tokietako ohiko antzerki […]

Read More… from Araiako Umore Antzerki jaialdiak 43 emanaldi eramango ditu 25 herritara

Europa, Asia eta Amerikako ikasleak euskara ikasten ari dira Zornotzan

Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, munduko 35 unibertsitatetan ematen dira euskara eta euskal kulturako klaseak eta 1300 lagunetik gora dira euskal ikasketekin loturiko gaietan matrikulatuta daudenak. Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten duten ikasleetako 33k aurrez-aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian, eta beste 16k online ikastaroa. Etxeparek 2012tik eskaintzen […]

Read More… from Europa, Asia eta Amerikako ikasleak euskara ikasten ari dira Zornotzan

Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da

Irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Literatura sorkuntza bultzatzeko xedea duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 35. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “idatziaren gaia librea izan beharko da eta testua euskara hutsean. Aldez aurretik argitaratu […]

Read More… from Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da

‘Ikas Vital’, adin guztietarako prestakuntza eta jolas eskaintza berria aurkeztu dute Gasteizen

Musika eta zinema, rockaren historia, artea, nutrizioa, emozioen kudeaketa, Historia edota trebetasun digitalak eskuratzea jorratuko dira 29 ikastaro hauetan. Parte hartu nahi duenak irailaren 7tik aurrera izango du izena emateko aukera, ikastaroak urrian hasiko dira. Hainbat urtez 55 urtetik gorako lagunentzako prestakuntza eta jolas- jarduerak antolatzen aritu ondoren, Vital Fundazioak aurrerapausu bat eman nahi izan […]

Read More… from ‘Ikas Vital’, adin guztietarako prestakuntza eta jolas eskaintza berria aurkeztu dute Gasteizen

Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan

Euskal Akuarelarien Elkarteak antolatutako erakusketa urriaren 15era arte egongo da zabalik. Ondare Aretoak formatu handiko 70 akuarela jarri ditu ikusgai urriaren 15era arte Bilbon. Euskal Akuarelarien Elkarte antolatzailearen arabera, artelan guzti hauek desberdinak dira, akuarela lantzeko moduari zein gaiari dagokienez. Piezen egileak Akuarelisten Euskal Elkarteko artisten komunitateko kide dira, eta azaldu dutenez, “ikusgai egongo diren […]

Read More… from Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan

Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

1921ean Julio Vila Pradesek Casino Kursaaleko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula betetzeko egindako margo multzoen pieza bat da. Donostiako eraikina 1972an eraitsi zuten. Euskal Herriko Unibertsitateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaal eraikinaren kupularako egindako mihisearen zati bat zaharberritzeko aukera izango dute, Casino Kursaalen, EHUren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmenari […]

Read More… from Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon

Erakusketa ibiltaria izango da kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko duela adierazi dute antolatzaileek. Gernikako kaleak eta plazak hartuko dituen erakusketa zabaldu dute. Honetan, 1937ko bonbardaketari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira. Antolatzaileen arabera, “diseinu esklusiboko eta izaera bereizgarriko egitura berri honk izaera ibiltaria izango du, eta kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko […]

Read More… from 1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon

‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan eskainiko dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan. Hur Xenda elkarteak hilabeteak eman ditu lanean Simone Veil pastorala antolatzen. Battitta Berrogainek idatzi du istorioa, Maite Davant errejenta da, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea. Gaiari dagokionez, Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetara eraman zuten 17 urte […]

Read More… from ‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian

Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

Urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira proiektuak edota ikerlanak: bertsolaritza izan behar dute ikergai. Azken urteotan Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez abiatutako elkarlanari jarraipena emango diote EHUko Mikel Laboa katedrak eta Bertsozale Elkarteak. Hala, bi erakundeek ikerketarako deialdia egin dute elkarrekin aurten, eta bi sari banatuko dituzte: Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL Sari bat. […]

Read More… from Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

[BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Edizio honetan, Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Amaiurko herriak ireki zuen aurtengo desfilea. Bi urtez bertan behera geratu ondoren, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten atzo kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko […]

Read More… from [BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere