Erakusketaren helburua Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteluei buruz egindako ikerketa arkeologikoen azken emaitzak erakustea da. Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak izeneko erakusketan honetan Bilboko Arkeologia Museo, Gordailu (Gipuzkoako Material Arkeologiko eta Paleontologikoen Gordailu Zentroa), Bibat (Arabako Arkeologia Museoa), Arabako Arma Museo, Leongo Museo, Medina de Pomarreko Merindade, […]
Kategoria: Portadan
Koldo Izagirreren lana eta Antxon Ezeizaren biofilmografia aztergai ‘Zine’ argitalpenean
Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenaren hirugarren aleak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez. Desengainuaren kontzeptua behin eta berriz ageri da Estatu espainiako kulturaren testuinguruan. Zinemaren esparruan, ideia hori zentzu existentzial hutsetik edo ikuspegi politikotik garatu da, eta hori da, hain zuzen ere, Trantsizio garaiko Estatuko ekoizpen […]
Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin
Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Hilaren 14tik 17ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistiko eta parte-hartze eszenikoen eremu bihurtuko da Festikale jaialdiari esker. Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere, “objektu-antzerki, txotxongilo, musika, dantza eta ikusmen-artearen arteko mugak lausotuz”, […]
Read More… from Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin
Bertsozale Elkartearen arabera, lagunarteko eta plaza libreko saioek gora egin dute
Pandemia garaian ia desagerturik egon diren saio formatuak beren lekua berreskuratzen hasiak direla nabarmendu du Elkarteak, aldi berean, jaialdien kopuruari eutsiz. Bertsozale Elkarteak 2022ko lehen seihilekoan bertso plazak emandako datuak bildu ditu eta aurtengo udaberria bertsolarientzat “loraldi sasoia” izan dela adierazi du. “Lehen seihilekoan izandako bertso saio kopurua 2019kora dezente hurbildu da; are gehiago, martxotik […]
Read More… from Bertsozale Elkartearen arabera, lagunarteko eta plaza libreko saioek gora egin dute
Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, abendura bitartean
Ibilki zikloaren barruan, hamabost emanaldi eskainiko dira Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian egiten den Ibilki antzerki zikloaren bigarren seihilekoa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko […]
Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da
Jaialdiaren 38. edizioan emakumeak izango dira protagonista nagusiak eta kanpoko espazioetara itzuliko da jaialdia. Ane Pikaza ilustratzailea da aurtengo kartelaren egilea. Tanxugueiras, Enredadas (Uxia, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira biltzen dituena) eta Maria Arnal i Marcel Bages izango dira, besteak beste, Getxo Folk jaialdiaren 38. edizioko kartela osatuko duten taldeak, irailaren 14tik 18ra bitartean. Denetara […]
Read More… from Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da
Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu bere hiztegian
Azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk: buruloka, deliberatu, mastektomia, superni, arteria koronario, euskal etxe, kafe huts, plater zapal, plazebo-efektu, zaharren egoitza. Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Euskararen Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean […]
Read More… from Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu bere hiztegian
‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa paratu dute Bilboko Erriberako merkatuan
Elena Ciordia artistak Euskal Herriaren historiako emakumeak erretratatu ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika… Artelan horiekin batera beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuk ere daude ikusgai erakusketan. Gasteizko Abastos azokatik pasatu ondoren, 30 emakume ahaztezin erakusketa Bilboko Erriberako merkatuan ikusgai egongo da irailera arte. Erakusketa Emakundek antolatu du, eta hogeita […]
Read More… from ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa paratu dute Bilboko Erriberako merkatuan
Adarretatik musika jaialdia uztailaren 15etik 17ra izango da Zarautzen
Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik iritsitako musikariak daude. Antolatzaileek betiko formatua berreskuratu dute bosgarren edizio honetarako. Aurreko bi urteetako formatu murriztuak atzean utzita, Adarretatik musika jaialdiaren bosgarren edizioa aurkeztu dute Zarauzko Malekoian. “Kontzertuak jendartera itzuliko dira Munoan eta Malekoian, betiko formatua berreskuratuz”, adierazi dute antolatzaileek. Jaialdia uztailaren […]
Read More… from Adarretatik musika jaialdia uztailaren 15etik 17ra izango da Zarautzen
Gure Artea sariak 2022, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni arte ekoizle eta editorialarentzat
Irabazle bakoitzak 20.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da. Mari Puri Herrero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nora Aurrekoetxea (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Consonni arte ekoizle eta editoriala (Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen hiru […]
