Idazlearen lehen poema liburua da Zoonomia eta Pamiela argitaletxearekin emango du argitara. Nerea Arrien idazle lekeitiarrak Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria jaso du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin den ekitaldian. Idazleak lehiaketaren seigarren edizioa irabazi du, Zoonomia izeneko euskarazko lanari esker. Sari hori irabazi duen lehen emakumea da Arrien. Epaimahaiaren hitzetan, Zoonomia “atseginez, dibertimenduz […]
Kategoria: Portadan
Ekainaren 23an jarriko dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak
Finalerako sarrerak ere egun horretatik aurrera eskuratu ahal izango dira. Bertsozale Elkarteak datorren astean aurkeztuko du uda amaitu eta berehala abiatuko den 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aurretik, baina, sarrerak hilaren 23an jarriko direla salgai iragarri du. Hala, goizeko 9:00etan hasiko da sarreren salmenta www.bertsosarrerak.eus atarian. Txapelketa osoko saioetarako sarrerak eskuratu ahal izango dira, bazkide, ez-bazkide […]
Read More… from Ekainaren 23an jarriko dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak
[BIDEOA] Hainbat eragilek agerraldia egin dute EAEko Hezkuntza Lege berrian euskal kultur transmisioa berma dadin eskatzeko
Hezkuntza Legeak euskal kultur transmisioa berma dezan lan egiteko prest daude Euskararen kulturgintzako eragileak. Ahotsenea, Azpeitiko Udala eta Kultur Mahaia, Elkar Fundazioa, Kulturazkooperatiba, Hik Hasi, Ikaselkar eta UEU eragileek euskal kultur sorkuntzaren transmisioa hezkuntza arautuaren testuinguruan jorratzeko Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldiak antolatu zituzten 2019ko urrian. Jardunaldi haietan eginiko diagnosiek eta trukaturiko esperientzien arabera, “argi […]
Baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute
Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolak azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde borrokan jarraitzen dute. Atzo, Seaskako guraso eta irakasleak Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren aurrean mobilizatu ziren, eraikina okupatu, eta azterketak euskaraz egiteko aldarrikapenarekin aurrera jarraitzeko asmoz. Protesta hauek, ordea, ez ziren giro baketsuan igaro, eta eraso bortitzak jasan zituzten Frantziako poliziaren partetik. Ikastolen Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur goizean, erasoen aurkako […]
Read More… from Baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute
Consonni argitaletxe eta espazio kultural independienteak ‘Documenta 15’ erakusketan hartuko du parte
Alemaniako Kassel hirian antolatu duten erakusketako giden editore artistikoa izateaz gain, Lumbung stories antologia literario eleanitzean ere hartuko dute parte, euskarazko edizioa ere izango duena. Consonni Bilboko argitaletxe eta kultur espazio independenteak Alemaniako Kassel hirian aurkeztu den nazioarteko Documenta 15 erakusketa entzutetsuan parte hartuko du Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen Zabal programari esker. Erakusketako gidaren […]
Ttiki Lasai Egunaren lehen edizioa egingo dute larunbatean Miarritzen
Festilasai elkarteak musikaz familian gozatzeko egun bat antolatu du 2022ko ekainaren 18an, larunbata, 14:00etatik 20:00etara Miarritzeko Skate Park eta Gaztetxe inguruan. Hamabost urte dira Festilasai elkarteak bere festibala abuztuaren 5ean eta 6an antolatzen hasi zela. Aurten, baina, aurrerapauso bat eman dute eta haurrei bereziki zuzenduriko proiektu bat diseinatu dute ekainaren 18rako, larunbata, belaunaldi berriei Festilasairen […]
Read More… from Ttiki Lasai Egunaren lehen edizioa egingo dute larunbatean Miarritzen
Maite Rosende ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai
Irailaren 11ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Maite Rosende artistaren (Donostia, 1991) erakusketa ikusgai egongo da irailaren 11ra arte, Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Rosende pinturez inguratuta bizi izan da beti. Batxiler artistikoa amaitu eta Horma Pinturako gradua egin zuen Bartzelonako Goi Mailako Arte eta Diseinu Eskolan. […]
Read More… from Maite Rosende ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai
Irantzu Yaldeberen margolanak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak abuztuaren 28ra arte. Jenni Alvarado, Irantzu Yaldebere, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiagaren […]
Read More… from Irantzu Yaldeberen margolanak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa
Irabazleek marrazteko tablet bat eta Xabiroi komiki aldizkariaren urtebeteko harpidetza jaso dituzte opari gisa. Sari nagusia, hala ere, euren lana Xabiroi aldizkarian argitaratzea izango da. Guztira 83 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman […]
Read More… from ‘Artean amesgaizto’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketa
Dena prest da Olarizun Araba Euskaraz festarako
Igandean, ekainak 19, Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da. 41 urte pasa dira lehen Araba Euskaraz Olarizun antolatu zela, eta igandean berriz itzuliko da. “Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziak bat egin dugu, Argantzun ikastolaren alde. Trebiñu baitugu zortzigarren kuadrilla, Trebiñu baitugu […]
Read More… from Dena prest da Olarizun Araba Euskaraz festarako
