Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Bihar emango diote hasiera jaialdiari ondorengo talde hauekin: Rotten XIII, Kaleko Urdangak, Streetwise, Azken Sustraiak, Dinamita, Unidad Alavesa, Pubic Enemy eta Barne Guda. Larunbatean, berriz, Brigade Loco, Iheskide, The Lio, Des-kontrol, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, Labana, Arene 6, No Limits eta Alerta Gorria taldeen txanda izango da. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako […]

Read More… from Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean

Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 22tik 25era bitartean. Izan ere, azken bi urteetan, Deustuko La Fundacion aretoko terraza-begiratoki handian antolatu behar izan da, pandemiaren eraginez. Hala, 18. edizio […]

Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean

Ane Labaka, Beatriz Egizabal eta Mikel Gurrearen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte gaur, Donostian: Ane Labaka, Beatriz Egizabalen Erradikalak eta Mikel Gurrearen Soka. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra edota […]

Read More… from Ane Labaka, Beatriz Egizabal eta Mikel Gurrearen antzezlanak Ganbila bilduman

Kimuak 2022ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Katalogo berriak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hiru lan euskara hutsean daude, eta gainerako lauak, gaztelaniaz. Gainera, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztutakoak dira. Kimuak programaren 25. edizioaren deialdira aurkeztutako 75 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2022 katalogoa osatzeko: Contadores (Irati Gorostidi), Cuerdas (Esti Urresola), Fe (Maider Fernandez), […]

Read More… from Kimuak 2022ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Euskal Herriko Eskolarteko parte-hartzaileen zerrenda osoa aurkeztu dute

Denetara hamabi gazte ariko dira kantuan ekainaren 18an, Iurretan; Unai Iturriagak jantziko dio txapela irabazleari. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da www.bertsosarrerak.eus atarian. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lurraldeak elkartzen dituen Eskolartekoa eginda, 2022ko Euskal Herriko Eskolartekoan oholtzara igoko diren hamabi bertsolarien zerrenda ezagutzera eman du Bertsozale Elkarteak. “ Duela zenbait aste […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko parte-hartzaileen zerrenda osoa aurkeztu dute

Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Proiektuak 2022eko irailaren 2ra arte bidali ahal izango dira beka@kulturparkea.eus helbide elektronikora. Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute eta aurtengo deialdiaren gaia Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta izango da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Deialdira […]

Read More… from Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da

Carmen Valero eta Elena Nuñez artisten ‘Perros y tuberias’ erakusketa paratu dute Bilbon

Ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. Carmen Valero Rodriguez eta Elena Nuñez Mallen artista gazteen margolanez osatutako Perros y tuberias izeneko erakusketa paratu dute ekainaren 10era arte, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterrean egindako lana islatzen duten hamabost margolan inguru […]

Read More… from Carmen Valero eta Elena Nuñez artisten ‘Perros y tuberias’ erakusketa paratu dute Bilbon

‘Gazte Klik Klak’ lehiaketan aukeratutako lan onenak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Gasteizen

Laura Garcia, Jose Martinez, Ania Rio eta Patricia Laisekaren lanak egongo dira Amarika aretoan ikusgai ekainaren 26ra arte. Tetrapack 2022 izeneko erakusketak Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako argazki eta bideo digitalen Gazte Klik Klak lehiaketan aukeratutako lan artistiko onenak biltzen ditu. Ekimenaren helburua da bertako sortzaile gazteen sormen artistikoa bultzatzea eta ikusgai jartzea. […]

Read More… from ‘Gazte Klik Klak’ lehiaketan aukeratutako lan onenak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Gasteizen

[BIDEOA] Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira

Eleberria hiru ahotsetan dago idatzita: bi adineko pertsonenak dira eta hirugarrena kontrapuntu moduan funtzionatu nahi duen nerabe batena da. Idazleak adinekoen maitasun kontuak nabarmendu nahi izan ditu lan berrian. Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazlearen (Tolosa, 1973) Atarian eleberriak, kaleratzen duen bigarrena. Donostian aurkeztu du liburu berria Erein argitaletxearen eskutik. Egileak azaldu duenez, eleberria hiru […]

Read More… from [BIDEOA] Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak ‘Atarian’ eleberrira

Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko

Ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo laugarren edizioa Pasai Antxoko kaleetan zehar. 16 dantza ekitaldik osatuko duten 10 ordutik gorako doako dantza eskaintza. Euskal Herri osotik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek maila eta interes handiko hamasei dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte aurten ere Pasaiako Dantza Festibalean. Laugarren edizioa ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo da Pasai Antxoko kaleetan zehar. […]

Read More… from Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko