Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak osatuko dute aktoreen zerrenda. Diru bilketa kanpaina Verkami plataformaren bidez egongo da martxan maiatzaren 13ra arte. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko ikasle talde batek Muskil izeneko film laburra grabatzeko diru bilketa kanpaina jarri dute martxan. Lantaldeak azaldu duenez, proiektu honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzea […]
Kategoria: Portadan
Teresa Catalenek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du
Gazteei zuzendutako deialdian, Imanol Zubiauz gazte gipuzkoarrak Pidgin lanarekin eskuratu du. Teresa Catalanek eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, baita Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxako ordezkariek ere. Epaimahaiaren ustez, “Catalan konposizio garaikideko egile […]
[BIDEOA] Delirium Tremens taldeak ‘Hordago’ lan berria kaleratu eta bira egingo du Euskal Herrian
Maiatzaren bukaeran Barakaldoko BECen kontzertu handia egingo dute Delirium Tremens taldekoek, Deskontrol eta McOnak taldeekin batera. Dagoeneko edukieraren hiru laurdenak salduta daudela aurreratu dute, eta pozik agertu dira. Delirium Tremens taldeak estudioko bi disko eta zuzeneko bat grabatuta utzi zituen eskenatokiak aspaldi. Iñigo Muguruza taldeko gitarra-jolearen heriotzaren ostean antolatutako kontzertuan gogotsu aritu ostean, taldearekin berriz […]
[BIDEOA] Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek
M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975) M ama* eme* ume* izeneko liburuan. Tene Mujika bekaren laguntzarekin ondu dute lana eta gaur goizean aurkeztu dute Donostian. Egileak eskuz esku aritu dira amatasun disidente […]
Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan
17 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenei aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria emango dira. Epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera emango dieten […]
Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan
Bilboko Santutxu eta Deustu auzoetako Udaberriko Bertso Saioak maiatzaren 14an abiatuko dira
Emanaldiak maiatzaren 14an, 21ean izango dira Santutxuko Karmelo Plazan eta hilaren 28an eta ekainaren 4an Deustuko San Pedro plazan. Denak larunbatetan eta eguerdiko 13:00etan. Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira. Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 38. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen […]
33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era
Antzerki Topaketa honen helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta horrela kultura-jarduerak bultzatu. Maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean Donostiako 33. Gazteen Antzerki Topaketa izango da. Donostia Gazteriak antolatuko du ekimena, eta aurtengo edizioak Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntza izango du. Denetara 24 […]
Read More… from 33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era
Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan
Erakusketak datorren ostiralean irekiko ditu ateak Gasteizko Orbain Kultur Elkartean eta maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da 19:00etatik 21:00etara. Igor Agirre artista (Gasteiz, 1973) gogoz itzuli da Gasteizko Orbain Kultur Elkartearentzako ad hoc sortutako No poso izeneko erakusketarekin, “espazio berezia da, urteetan musika, arteak eta eldarnioak batu dituena”, azaldu du. Gasteiztarrak zintzoa izan nahi izan du […]
Read More… from Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan
Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean
Lehen edizio honetan eskualdeko bi talde igoko dira oholtzara: The Kraven eta Orion Chi ld. Abadiñok Koba Live metal eta rock jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean, Abadiñoko Udalak eta Sugaar Musika Elkarteak antolatuta. Zazpi talde igoko dira oholtzara: Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Chi ld, Vhaldemar eta Unholy. Arratsalde osoan […]
Read More… from Abadiñok Koba Live jaialdiaren lehen edizioa hartuko du ekainaren 25ean
Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu
Maiatza eta uztaila bitartean kultur zentroak bisita gidatuak egingo ditu Lantegietako emakumeak erakusketara eta 50etako emakume langileak argazki-erakusketara, besteak beste. Enkarterrietako Museoak kultur proposamen ugarirekin indartu du bere jardueren karteldegia. Bi urteko pandemiaren ostean, kultur zentroak hainbat kultur ekimen programatu ditu datozen hilabeteetarako, Enkarterriko kultur ondareari balioa emateko asmoz. Nabarmenek Lantegietako emakumeak proiektuarekin daukate zerikusia, […]
Read More… from Enkarterrietako Museoak datozen hilabeteetarako kultur jarduerak aurkeztu ditu
