Horretaz gain, urtemuga ospatzeko, Gasteizko museoak bere bilduman jarri du arreta: datozen hilabeteetan hainbat ekintza egingo dira, eta urtarrilean erakusketa berri bat irekiko da, bertako funtsak ikusgai jarrita. Itziar Okariz artistaren performance bat, Nestor Basterretxearen obrak Gasteizko museoko plazan ikusgai, eta irakurketa partekatuak, horra Gasteizko Artium Museoak bihar, apirilak 26, ateak zabaldu zituenetik 20 urte […]
Kategoria: Portadan
Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez
Sanduzelairen jatorria eta historia gogora ekarri dituzte 1947tik 2000ra bitartean egindako argazki-erakusketa baten bidez. Bilduma Civivoxean egongo da ikusgai maiatzaren 8ra arte. Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea jarri diote izena Sanduzelai auzoko historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketari. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa da eta 133 argazki biltzen […]
Read More… from Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez
‘Alderray’, ‘Lubaki lainotsua’ eta ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan
Antzerki zikloa apirilaren 27tik maiatzaren 18ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren beste edizio bati emango diote hasiera asteazkenean, Iruñean. Orotara hiru antzezlan taularatuko dira maiatzaren 18ra bitartean, eta besteak beste, obsesioak, belaunaldien arteko talka eta genero-ikuspegia izango dituzte hizpide. Antzezlanak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerak 8 euroan jarri […]
Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du
Autoekoizpenaren bidetik jo du rap abeslariak oraingoan. Barrosok gaur emango du diskoaren aurkezpen kontzertua Urruñan. 2zio taldearekin Pausuz Pausu (2013), Bideak (2015) eta Orain eta hemen (2018) diskoak kaleratu ondoren, bakarkako bideari ekin dio Odei Barroso bertsolari eta rap abeslariak. Ibilbide berri horren emaitza dugu Terapia, gaur aurkeztu duen diskoa. Lan berri honek ez du […]
Read More… from Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du
Goio Bañales historialariak XIV. ETA XIX. mendeen arteko ia 300 dokumentu biltzen dituen argitalpena aurkeztu du
Enkarterri. Haren historiarako dokumentuak. 1297-1821 liburuak lanerako eta ezagutzarako tresna eskaintzen die aditu, interesatu eta ikertzaileei. Enkarterrietako Museoak eskualde horren eta, orokorrean, Bizkaiaren iragana aztertzen eta ikertzen jarraitzen du. Gaur, etengabeko ezagutza-prozesu horren azkenengo kapitulua eman da ezagutzera: Goio Bañales historialariaren lana. Bañalesek XIV. eta XIX. mendeen arteko 276 dokumentu bildu ditu guztira (1297. eta […]
Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du
Liburua 86 narrazioz osatuta dago, 150 inguru orrialdetan. Bi kopuru horiek argi uzten dute laburtasuna dela narrazio gehienen ezaugarrietako bat. Izan ere, mikro-ipuin garbiak dira asko eta asko; beste batzuk, ordea, antzerkirako gidoi edo elkarrizketa tankerakoak. Ipuinak edo narrazio laburrak eta poesia dira Karlos Linazasoro idazleak gehien landu dituen generoak, Alberdania argitaletxearekin gaur aurkeztu duen Samuel […]
Read More… from Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du
[BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko pertsonaiak, egilearen esanetan, ez dira pertsona tradizionalak, “ez dute bizimodu tradizional bat izan eta protagonistak azken etxe horren bila egingo dituen edo emango dituen pausoak ere ez dira tradizionalak izango”. Pertsona nagusiak dira Arantxa Urretabizkaiak Azken etxea (Pamiela) izeneko nobela berrirako aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez […]
Read More… from [BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Picassoren ‘Gernika’ artelanaren txokolatezko erreplika ikusgai jarriko dute Gasteizen
Erakusketa apirilaren 27an irekiko da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hilaren 28an, osteguna, arratsaldez bisitatu ahal izango da, eta apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 1ean goizez eta arratsaldez, Europa Jauregian. Gernikako bonbardaketen 85. urteurrenarekin bat eginez, datorren apirilaren 27an Picassoren Gernika artelanaren txokolatezko erreplika izango da ikusgai Gasteizen. Europa Biltzar Jauregiko Olarizu aretoak hartuko […]
June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
Artistaren hiru artelan egongo dira ikusgai apirilaren 23tik azaroaren 27ra. Veneziako Biurtekoaren 59. edizioan June Crespok (Iruñea, 1982) hartuko du parte antolakuntzaren gonbidapena jaso eta gero. Pabilioi Nagusian (Gli Giardini) Helmets IV, Helmets IX eta Helmets X artelanak erakutsiko ditu. Aurtengo erakusketa, pandemia dela eta urtebete atzeratu dena, The Milk of Dreams (Ametsen esnea) lelopean […]
Read More… from June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an
Itzulera izango da 39. edizioaren leloa. Gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. Hamazortzi egun falta dira Iparraldeko Ikastolen aldeko besta Senpereko lakura itzultzeko eta gaur egitaraua aurkeztu dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. “Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea […]
Read More… from Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an
