Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko

Ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie perkusionista eskoziarrarekin batera. Gernika 85 jarri dio izena Aitor Etxebarria (Gernika, 1985) konpositore garaikideak bere proiekturik pertsonalenari eta handienari. Obra sinfonikoa ekainaren 30ean estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gernikako Gaudeamus korala eta Evelyn Glennie […]

Read More… from Aitor Etxebarria musikariak obra sinfoniko bat konposatu du bonbardaketa gogoratzeko

Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Iaz egindako apustua berretsiz, herriko plaza eta eremu ezberdinak hartuko ditu beste behin ere jaialdiak, Tolosa girotzeko xedearekin, kulturari eta kultura herrikoiari dagokion espazioa eta oihartzuna emateko. Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Tolosan, apirilaren 20tik 24ra bitartean. Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak adierazi duenez, “Tolofolk tolosarron agendan hitzordu garrantzitsua bilakatu da dagoeneko. Folk musikari […]

Read More… from Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Selma Huxley izena eman diote Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko ikerketa aretoari

XVI. eta XVII. mendeetako Euskal Herriko eta Gipuzkoako itsas historiaren ezagutzari egindako ekarpena eskertzeko eman diote historialari eta ikertzaile britainiarraren izena aretoari. Aurten 50 urte bete dira Selma Huxley Barkhan (1927-2020) Euskal Herrira etorri zenetik eta Ternuako kostaldean,  XVI. eta XVII. mendeetan, euskal baleontziek izan zuten presentziari buruzko ikerketak hasi zituenetik. Urteurrena profitatuz, Gipuzkoak Foru Aldundiak […]

Read More… from Selma Huxley izena eman diote Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko ikerketa aretoari

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.  Hamabigarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa egingo dute maiatzaren 22an

Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak biltzea izango da helburu nagusia, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin. Ekimen berri honen oinarria ere gozamena izango dela aipatu dute. Markina-Xemeinen egingo da lehen edizio hau. Izen ematea zabalik dago jada. Topaketa honek Bizkaiko bertso munduko emakumeak batu nahi ditu maiatzaren 22an Markina-Xemeinen. Bizkaiko […]

Read More… from Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa egingo dute maiatzaren 22an

Orbain Kultur Elkarteak ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu asteartero Gasteizen

Zikloa maiatzaren 2an abiatuko da Una orquesta armada dokumentalarekin. Emanaldian Iñaki Urbizu Pela bezalako musikariek hartuko dute parte. Askotariko ikus-entzunezkoak eskainiko ditu Orbain Kultur Elkarteak asteartero, maiatzetik aurrera, Navarro Villoslada kaleko lokalean. “Dibulgazioaren eta sustapenaren ikuspegitik apustu garrantzitsua da”, uste dute Orbainekoek. “Dinamika honen bidez, Kultur Elkarte gisa ezartzen ditugun helburuetan aurrera egiten jarraitzeko aukera […]

Read More… from Orbain Kultur Elkarteak ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu asteartero Gasteizen

‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

Ekainaren 19an Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. Zortzi alaba dantzari da aurtengo Araba Euskaraz festaren abestia. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. […]

Read More… from ‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

Iruñerria Jamaica Clash kolektiboak amaitutzat eman du bere ibilbidea

Bost urte hauetan kontzertu, festa, hitzaldi eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Jamaikako kultura eta musika sustatzeko asmoz, 2016 urtean Iruñerriko hainbat gazte bildu eta Iruñerria Jamaica Clash kolektiboa sortu zuten. Ordutik hona musika estilo horri lotutako hainbat kontzertu, festa, hitzaldi eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Bost urte hauetako ibilbidea gorabeheratsua izan dela aitortu […]

Read More… from Iruñerria Jamaica Clash kolektiboak amaitutzat eman du bere ibilbidea

Bilboko Konpartsen Federazioak Kapela Eguna antolatu du maiatzaren 14rako

Bilboko Aste Nagusirako ehun egun falta direnean, Konpartsen federazioak hainbat ekimen antolatuko ditu hirian, tartean maiatzaren 1rako prestatzen ari diren Kapela Eguna. Festa ireki horren bidez, bilbotarrei Aste Nagusirako motorrak pizten lagundu nahi diete konpartsek, azken bi urteotan bizitako ezohiko egoerari buelta emateko asmoz. Aste Nagusia bera ere prestatzen hasi dira jada. Bilboko Konpartsen federazioak […]

Read More… from Bilboko Konpartsen Federazioak Kapela Eguna antolatu du maiatzaren 14rako

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

Apirilaren 15ean abiatuko da festibala Ligiko elizan. Bertan, Euskal Barrok Ensemble taldeak Elkano kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Deta Astari, Leire Berasaluze, Pablo Martin, Dani Garai, eta Mixel Etxekopar ariko dira, eta Getariako Elkano Fundazioko Rafael Zulaikak hitzaldia emango du. Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne […]

Read More… from Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan