Museoko Laborategian izango da ikusgai ekainaren 12ra arte, doako sarrerarekin. Gervasio Sanchez argazkilariaren 41 irudirekin osatutako Bizitza izeneko erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo Museoak. Gerardo Mosquera da komisarioa, eta nagusiki zuri beltzean egindako argazkiak biltzen ditu, 1991tik 2015era arteko urteetan munduko gerra ezberdinetan egindakoak. Aurretik beste zenbait egoitzatan ere izan da ikusgai, Vida izenburuko […]
Kategoria: Portadan
Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute
Euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea ditu helburu hiztegi sortak. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegi jasotzen dituen bildumaren berrargitalpena aurkeztu dute. Material honen helburua bikoitza dela diote: alde batetik, “euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea”. Bestetik, “gai orokorrak […]
Read More… from Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute
Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten
Maiatzaren 1tik 31ra bitartean egingo da jaialdia. Edizio berezi honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat. Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 1etik 31ra bitartean. Elisa Ruedak zuzentzen duen […]
Read More… from Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten
Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko dituen hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bertsozalek
Tartean, Mintzola ahozko lantegiak abiatutako zenbait ekimen bultzatuko dituzte. “Euskaltzaindiak bertsolaritzarekin eta Bertsozale elkartearekin harreman estua izan du betidanik, eta hitzarmen honen bitartez, erakundeon arteko elkarlanean sakontzea eta elkarrekin euskalgintzan eta kulturgintzan eragiteko gaitasuna biderkatzea da gure nahia”, adierazi dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren harira. Akademiaren egoitzan elkartu dira Euskal Herriko Bertsozale […]
Etxeparek, Institut Ramon Llullek eta Consello da Cultura Galegak poesia itzulpenak sustatzeko egonaldia antolatu dute
Hamar itzultzailek egingo dute egonaldia gaurtik hasi eta apirilaren 8ra bitarte Egunotan Bilbon egiten ari diren Gutun Zuria jaialdiaren testuinguruan, itzulpengintza sustatzeko ildoen berri eman dute Etxepare Euskal Institutuko kultura sustapeneko zuzendari den Imanol Otaegik eta EIZIEko (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) zuzendari den Manu Lopez Gasenik. Institut Ramon Llull eta Consello da Cultura […]
Ikastolek jaiek Euskal herriko ikastolen komiki lehiaketaren 2. edizioa abiatu dute
Gernikako bonbardaketa izango da Euskal Herriko Historiari lotuta komiki-kontakizun bilakatzeko aukeratu den gaia. Maiatzaren 15era arteko epea izango da lanak aurkezteko. Euskal Herriaren historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin abiarazi zuten iaz ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa. Aurtengoa beraz, bigarren edizioa izango da. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, maiatzaren 15era arteko […]
Read More… from Ikastolek jaiek Euskal herriko ikastolen komiki lehiaketaren 2. edizioa abiatu dute
Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan
Hazitik gora izango da leloa. “Honen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean jarri nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Covid-19aren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ondoren, Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko da aurten, ekainaren 5ean. Bastidako eskola publikoko ordezkariek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariek, familiek eta zuzendaritza-taldeak prentsa […]
Read More… from Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan
Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu
Ekainean Abadiñon egonaldi bat burutuko da izena ematen duten gazte bertsozaleekin. Arabako Bertsozale Elkarteak 2016an abiarazi zuen Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa Arabako Aldundiaren, tokian tokiko Udalen eta institutu, ikastetxe eta Ikastolen babesean. “Gazteen euskararen erabilerarekin kezkaturik, egoera soziolinguistikoari aurre egin eta gure ondarean alea jartzeko xedez sortu zen. Honetarako euskara sorkuntza ardatz nagusia izanik eta bertsoa enbor nagusi”, azaldu […]
Read More… from Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu
Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen
Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lararenak dira maiatzaren 1era arte Ikusgai izango diren lanak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lara artista arabarren talde erakusketa hartuko du maiatzaren 1era arte. Papera euskarri erabiltzea da artista hauek guztiek komunean duten ezaugarri nagusia. Erakusketa […]
Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte Tabakaleran
Medialabek antolatutako Immaterial topaketak arlo digital eta birtuala ardatz dituen programa oparoa hartuko du gaurtik igandera bitartean, hainbat adituren parte-hartzearekin. Gainera, espazioa zabalik izango da bisitariek mundu birtualera hurbiltzeko esperientziak bizi ditzaten. Immaterial errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentala da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “printzipioz interes edo profil jakin batzuk dituzten pertsonekin erlazionatzen dugu presentzia digitalaren […]
