Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 18tik 23ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Ainhoa Artetxe, Jon Ander Urresti, Laura Penagos, Eneko Gil eta Edurne Azkarateren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 18tik 23ra bitartean izango da Aulestin, […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

[BIDEOA] Milaka irribarreren atlasa osatzeko ‘Infinitu Irribarra’ egitasmoa abiatu dute

Kilometroak jaiaren berrikuntzetako bat da. Infinitu Irribarra egitasmoak euskara eta Euskal Herriaren aldeko irribarreak biltzea du helburu. Hauxe da, laburrean, aurtengo Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako proposatu duten erronketako bat. Donostiako Tabakaleran eman dute egitasmoaren berri, Julen eta Antton Telleria kazetariek gidatu dute aurkezpena eta Ibarrako Uzturpe ikastolako lau lagunek nondik norakoak argitu dituzte. “Irribarre bat […]

Read More… from [BIDEOA] Milaka irribarreren atlasa osatzeko ‘Infinitu Irribarra’ egitasmoa abiatu dute

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak idatzitako ‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte

Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, “herritarron historia herritarrok kontatu nahi dugu. Bereziki, gure arbaso emakumeek pairatutakoa azaldu nahi dugu. Toti Martinez de Lezea idazleak duela hamasei urte argitaratutako Bretxa eleberria euskarara ekarri du Erein argitaletxeak. Goizean aurkeztu dute liburua Donostian, izen bereko ikuskizun musikalarekin batera. Eleberriak 1813an Donostian gertatu zen sarraskia […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak idatzitako ‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte

Ostiralean hasiko da Iruña Rock jaialdia Navarra Arenan

Orotara 17 dira edizio honetarako kartela osatzen duten taldeak: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita. Aurreko bi edizioak pandemiagatik bertan behera gelditu ostean, bueltan da Iruña Rock jaialdia. […]

Read More… from Ostiralean hasiko da Iruña Rock jaialdia Navarra Arenan

Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Plataformak 5.559 film eta telesail eskaintzen ditu Hego Euskal Herrian. Gaur egun euskaraz dauden bakarrak Handia, Errementari eta Black is Beltza filmak dira. Ikus-entzunezkoak galegoz eta katalanez ere azpititulatuko dituela iragarri du Netflixek. Euskara, galegoa eta katalanaren presentzia sustatzeko asmoz, Netflix plataformak nazioarteko hainbat telesail eta film azpititulatu eta haur eta familientzako hainbat lan bikoiztuko […]

Read More… from Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Aukeran dantza konpainiak ‘Migratzaileak’ obra estreinatuko du Bilbon

Ikuskizunaren bitartez konpainiak migrazioaren inguruan emozioak eta galderak partekatu nahi ditu publikoarekin. Obra martxoaren 25ean estreinatuko da Arriaga Antzokian. Bilboko Loraldia Festibalaren zortzigarren edizioa estreinaldiz beteta dago, Aukeran dantza konpainia, esaterako, bere estreinaldi propioarekin dator: Migratzaileak dantza ikuskizuna. “Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea da. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, […]

Read More… from Aukeran dantza konpainiak ‘Migratzaileak’ obra estreinatuko du Bilbon

Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Dom Campistron marrazkilariak, Bilaka Kolektiboko dantzariek eta Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek hartuko dute parte. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.  Odei Barroso bertsolaria ari da Izpuran egingo den Bertso Eguneko emanaldi berezia antolatzeko lanetan, bere hitzetan, “denontzako ezagunak dira klitxeak, aurreiritziak eta aurrez eraikitako iruditegi eta usteen multzo hori. Leku batera iritsi […]

Read More… from Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Bego Zubia Gallastegiren ‘Urak aske’ dokumentala proiektatuko dute Gasteizen, asteazkenean

Ortuño aretoan izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez, Oihaneder Euskararen Etxeak euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen ditu hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da. Oraingoan Bego Zubia Gallastegik idatzi […]

Read More… from Bego Zubia Gallastegiren ‘Urak aske’ dokumentala proiektatuko dute Gasteizen, asteazkenean

Aita Donostiaren argitaratu gabeko konposizioak bildu dituzte disko batean Josu Okiñenak eta Liana Gourdjiak

Xarmak jarri diote izena diskoari eta XX. mendeko euskal musika ondare baliotsua jasotzen du lehen aldiz biolin eta pianorako. Mundu erdiko artxiboetan galdutako euskal musika jendarteratzen ari dira Josu Okiñena eta Liana Gourdjia interprete eta ikerlariak euren lan nekaezinari esker. Horren emaitza da kaleratu berri duten Xarmak diskoa. Lan honetarako Aita Donostiaren hiru konposizio handi […]

Read More… from Aita Donostiaren argitaratu gabeko konposizioak bildu dituzte disko batean Josu Okiñenak eta Liana Gourdjiak

‘Sastraka/Maleza’ egitasmoa aurkeztu dute Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretak, Imanol Ubedak eta Imanol Rayok

Donostian aurkeztu duten proiektuak bi formatu ditu: batetik, liburua, honetan egindako lan guztia jasotzen da: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak”. Bestetik, erakusketa bat, Lizarralderen testu batetik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai urte honetan zehar eta 2023an Bilbon. Sastraka/Maleza beste hainbeste arlotan arituak diren lau […]

Read More… from ‘Sastraka/Maleza’ egitasmoa aurkeztu dute Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretak, Imanol Ubedak eta Imanol Rayok