Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du

Estereoskopiak: 16+16 erakusketa apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Estereoskopiak: 16 + 16 izeneko erakusketa aurkeztu dute Gasteizko Montehermoso kulturunean. Erakusketa honekin Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) argazkilaria omendu nahi dute. Eulalia Abaitua Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren irudi-altxorra da, eta Bilboko Euskal Museoak ditu zaintzan. Estereoskopiak: 16+16 erakusketak hautsi […]

Read More… from Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du

Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Film proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izango dira Iruñean, martxoaren 14tik 19ra bitartean. Iruñeko Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra bitartean egingo da, eta gaur jarriko dira saio guztietarako sarrerak salgai webgunearen bitartez: www.puntodevistafestival.com webgunea. Sarreren prezioa, oro har, 3 euro izango da saio bakoitzeko, baina martxoaren 19an Oteiza museoan izango den programak […]

Read More… from Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Gatom rap abeslariak ‘A’ diskoa kaleratu du

Rap, reggae, afrobeat, dancehall eta drill estiloak uztartzen ditu zazpi abestiz osatutako lan berrian. Gatom rap abeslari bermeotarra 2010. urtean murgildu zen musika munduan eta urte horretako amaieran bertan, bere lehenengo maketa aurkeztu zuen jada. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz. 2015 eta 2016. urteetan, esaterako, Esnea hil gazta tiro pun eta […]

Read More… from Gatom rap abeslariak ‘A’ diskoa kaleratu du

Iruña Hiria XVI. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik

Apirilaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko aukera. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XVI. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamaseigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Kategoria bakoitzeko 3.000 euro banatuko dira, eta horrekin batera, gaztelaniazko eta euskarazko olerki-bilduma irabazleak argitaratuko […]

Read More… from Iruña Hiria XVI. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik

15 euskal ekoizpen Nantesko zinemaldian

Bost film luze, bederatzi labur eta telesail bat eskainiko ditu jaialdiko Fenêtre Basque zikloak. Ekitaldia martxoaren 8tik 20ra bitartean egingo da, eta euskal zinegileen ordezkaritza zabala izango du. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal […]

Read More… from 15 euskal ekoizpen Nantesko zinemaldian

Rosa Valverde artistaren artelanen erakusketa Donostiako Ekain arte galerian ikusgai

Erakusketa apirilaren 2ra arte egongo da zabalik. Bertan, artistaren 27 grabatu bildu dituzte. Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak  jorratu zituen bere ibilbide artistikoan: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak eta baita arte kaxak ere, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Donostiako Ekain arte galeriak artistaren grabatu bilduma aurkeztu du. Antolatzaileen esanetan, […]

Read More… from Rosa Valverde artistaren artelanen erakusketa Donostiako Ekain arte galerian ikusgai

Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko

Laboa. Lekeitiotik hegan ekitaldi honekin Mikel Laboaren Lekeitioak lanaren berrinterpretazioa egin nahi izan dute. Euskal musikariari eskainiko zaion ikuskizun honetan hiru protagonista daude: Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart. Bilboko Loraldia Festibala euskal kultura biltzeko tokia dela diote antolatzaileek, “obra berriak sortzeko eta birsortzeko tokia”, alegia. Azaldu dutenez, “askotan jasotzen dugu euskal kulturaren erreferenteek sortutako proposamenen […]

Read More… from Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko

Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. AEK/Korrikako eta Ikastolen Elkarteko arduradunek Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, bertako ikasleen laguntzarekin. Unitate didaktiko hauek “gure bi erakundeen sinergiaren emaitza” direla adierazi du Asier Amondo Korrikako arduradunak. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, […]

Read More… from Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da. 30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea bueltan da disko berri batekin eta maiatzaren 28an Barakaldoko BEcen emango duen kontzertuarekin. Ordago izango du izena zortzi kantuz osatuta egongo den lan berriak eta  Mauka diskoetxearen […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen

Pintxadak, herri bazkaria, Pantx Recordsen nobedadeak eta kontzertuak izango dira. Zuretzako Mezua reggae kolektiboak martxoaren 5ean, larunbata, itzuliko da Zuretzako Mezua vol. XIII jaialdiarekin. Bertako kideek adierazi dutenez, “piper berdeak baino denboraldi txarragoa daramagunez, festa bat prestatu dugu UltraHeroia bera boteretik kendu eta Hiroshi bat eginda etxeratzeko!”. Jaialdia 12:00etan hasiko da Kutxi kaleko Elizondo tabernan. […]

Read More… from Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen