Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Antigone edo ezetzaren beharra lan irabazlea eskainiko da. Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra obrak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Nagore Orbeltzuk (AISGE), Arantzazu Fernandezek (Antzerki kritikoa), Kepa Ugartemendiak (Antzerkizalea), Oihan […]
Kategoria: Portadan
Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”
Tartean Teatroak Alderray antzezlana estreinatuko du datorren martxoaren 9an eta 10ean Bilboko Arriaga Antzokian. Lantaldearen hitzetan, “obra narrazioen narrazio bat” bezala egituratuta dago. Tartean Teatroa Alderray antzezlan berriarekin igoko da berriro Euskal Herriko oholtzetara. Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obrak Alderray du protagonista nagusi. Lantaldeak azaldu duenez, “Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. […]
San Telmo Museoak Elena Brockmann de Llanosen ‘Patio de un parador’ lana jarri du Arte Ederretako aretoan
Obra zaharberritu egin da Baginen Bagara erakusketarako, eta urtebetez egongo da ikusgai. Donostiako San Telmo Museoko Arte Ederretako aretoan Elena Brockmann de Llanosen (Madril, 1865-1946) Patio de un parador margolana jarri dute ikusgai. Tamaina handiko koadroa da (151x300cm), eta Madrilgo Prado Museoak 1901ean utzi zuen gordailuan San Telmo Museoan, museoa bera inauguratu aurretik. San Telmo […]
Bertso Udalekuetan izena emateko aukera martxotik aurrera zabalik
Martxoaren 7tik aurrera bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahalko dute izena. Martxoaren 24tik aurrera, berriz, gainerako lagunentzako izen-ematea hasiko da. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, 2022ko Bertso Udalekuetako txandak Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen izango dira, guztiak uztailean. Hezitzaileen izen-ematea amaituta, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren […]
Read More… from Bertso Udalekuetan izena emateko aukera martxotik aurrera zabalik
Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon
Martxoaren 1etik apirilaren 5era izango dira hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Sarrerak mugatuak izango dira. EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak Artea, Literatura eta Feminismoak (2020) liburu kolektiboa kaleratu ondoren, gai bera oinarri hartuta, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengo astearterako, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da Susana Jodra EHUko […]
Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira
Aritz Ibarra, Sandra Salazar eta Aitor Gomez gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan irabazleen egileak. Irabazleek hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen euren proiketuak Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko eta jada abian jarri dituzte. Oraindik aurrera, 40 egun izango dituzte ezarritako helburu ekonomikoak lortzeko eta kultur-proiektuak finantzatzeko. Aukeratutako proiektuak garatu […]
Read More… from Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira
Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute
Lekeitiarrak Xabier Kintanaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Meabek zortzi hilabeteko tartea izango du sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin duen Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Miren Agur Meabek erdietsi du Akademiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengoa. Euskararen Akademiak […]
Read More… from Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute
Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak
Amez du izenburu lan berriak. Egileak adierazi duenez, “Ama on batengandik espero ezin daitezkeen gauzak kontatzen dituzte narrazio hauek”. Goiatz Labandibar idazleak Amez, 25 narrazio biltzen dituen liburua, aurkeztu du Donostian, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Oiartzuarraren bosgarren ipuin bilduma da honakoa eta editorearen hitzetan, “asmo zehatza dago guzti-guztietan literatura irakurleari aurkezten zaizkion pertsonaiengana, […]
Read More… from Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak
Loraldia Elkarteak eta Korrika Kulturalak Ruper Ordorikaren ‘Hautsi da anphora’ lehen diskoa berreskuratu eta bira antolatu dute
Bira honetan Euskal Herriko sei herritatik igaroko da. Ruper Ordorikarekin batera, Mugalaris banda eta Bernardo Atxaga izango dira taula gainean. Hautsi da anphora kontzertua Loraldia Kultur Elkarteak eta Korrika Kulturalak elkarlanean egindako emanaldia izango da. Honetarako, 1980an Ruper Ordorikak sortutako Hautsi da anphora diskoa berreskuratu eta Euskal Herriko zenbait tokitan bira antolatu dute. Antolatzaileen arabera, […]
[BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ ipuin liburua kaleratu du
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edota adikzioren bat. Desegokiak dira gizartearen begietan. Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma aurkeztu du gaur Donostian, Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearekin batera. Egileak berak zehaztu duenez, hamar istorio independente biltzen dira liburuan, “ipuin bakoitzean tarte […]
