Erakusketa batek eta hainbat performance eta hitzaldik osatuko dute asteburu honetako egitaraua. Donostiako Tabakalera zentroak 60ko eta 70eko hamarkadetako soinuzko arte kontzeptualaren ondarea aztertzen duen Une musique intérieure proiektua aktibatuko du ostiral honetan, hilak 18. Antolatzaileek aurreratu dutenez, erakusketa batek eta hainbat performance eta hitzaldik osatuko dute asteburu honetako egitaraua. “Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, […]
Kategoria: Portadan
Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez
Euskarazko hitzordu andana antolatu dituzte hil honetarako: Luna Negra Kafe Antzokian, esaterako, Iki mihi klik eta Besteen kalea ikusgarriak, Atalante zinema aretoan, haurrentzako euskarazko animazio filma, Michel-Portal Antzokian kontzertuak eta erakusketak, besteak beste. Inauteriekin bat eginez, Neguko Besta antolatu dute Baionan lehen aldiz. Antolatzaileen xedea da inauteriak kultur programazio berezi batekin uztartzea, “gaskoi eta euskal […]
Read More… from Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez
Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon
Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu eta naturan inspiratutako musikaren historian zehar ibilbide bat egitea proposatuko du. XXI. Musika-Musica jaialdia egingo da martxoaren 4tik 6ra, Bilbon. Hiru egun horietan musika klasikoko 70 kontzertu emango dituzte natura gaitzat hartuta. Emanaldi gehienak Euskalduna Jauregian egingo dira, baina baita Bilboko Alondegian, EHUko Bizkaia Aretoan eta Arriaga antzokian ere. […]
Read More… from Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon
kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira asteburu honetan
Kalderero eta Zingaren eta Inude eta Artzainen jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, ekimena bi aste atzeratzea erabaki dute. Ostiralean eta larunbatean kaldereroek eta zingarek desfilatuko dute. Igandean, berriz, Inudeek eta Artzainek. Donostiako kaleek kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak hartuko ditu asteburu honetan. Zehazki, ostiral eta larunbateko arratsaldeetan, kalderero eta zingaren konpartsa irtengo […]
David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai
Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak biltzen ditu. Horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Iruñeko Ziudadelako Bolborategia aretoak David Anocibarren Eraman nazazu dantzatzera margo erakusketa ireki du martxoaren 27ra arte. Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocibarrek gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, […]
Read More… from David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai
“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon
Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu. Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote […]
Read More… from “Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon
Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan
Sutan du izena filmak eta 1813. urteko Donostiako setioa islatzen du, ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta. Naroa Miguel Arregik, Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak osatzen dute aktoreen zerrenda. Naia Arantzamendi zinemagileak (Ondarroa, 1994) zuzendutako Sutan film laburraren errodaje lanak burutu dituzte asteburu honetan, Andoaingo hainbat txokotan. Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zena oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du […]
June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du
Arte garaikidean nazioarteko erreferente nagusi den erakusketa honetan 58 herrialdetako 213 artistak hartuko dute parte, eta 1400 artelan baino gehiago egongo dira ikusgai. Veneziako Bienala bezala ere ezagutzen den erakusketa apirilaren 23tik azaroaren 27ra egingo da eta Cecilia Alemanik komisariatuko du. June Crespo (Iruñea, 1982) artistaren partehartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako Zabal programaren emaitzetako […]
Read More… from June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du
Xabier Amurizak ‘Etxepare, jalgi hadi batura’ liburua aurkeztuko du ostegunean, Gasteizen
Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da. Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta […]
Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista
Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik . Gaurtik aurrera ikastetxeek ere izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel izango dira aurten eskainitako film luzeak. Nilofar Bayat ekintzaile eta saskibaloi jokalari afganiarra da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko […]
