4 eta 10 urte bitarteko haurrei euren familiekin gozatzeko euskarazko jarduerak antolatu dituzte ekainaren 3ra arte. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak eskaintzea du helburu, “euskarazko aisialdi hezigarria sustatuz”, azaldu dute. Guztira 59 proposamen jasotzen dira aurtengo egitarauan, diziplina askotarikoak, […]
Kategoria: Portadan
Euskaltzaindiak ‘Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018’ gidaliburua aurkeztu du
Akademiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen du argitalpenak. Euskaltzaindiak Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 izeneko gidaliburua aurkeztu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera. Honetan, Akademiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen da. Hain zuzen ere, 2018an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, […]
‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean
Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia idazleek eta Ines Osinaga musikariak hartuko dute parte topaldi honetan. Oskar Alegriak zuzendutako Aritzakoa film laburra ere eskainiko dute. Jarduera guztiak Eskolondon izango dira eta edukiera mugatua izango denez, gonbidapena beharko da. Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak Ea, H-a galdu zuen… erria jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ean. Larunbatean, […]
Read More… from ‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean
Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko dute martxan
Urtarrilaren 29an hasiko da aurtengo Plazara! zirkuitua. Lehenengo saioa Gernika-Lumon izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, Arrano tabernan. Saioan Unai Mendiburu, Janire Arrizabalaga, Maddi Askaiturrieta eta Beñat Bilbao bertsolariek hartuko dute parte. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Plazara! Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko du martxan aurten ere. Azaldu dutenez, proiektuak bi helburu ditu: “batetik, gazteen plazaratzean […]
Read More… from Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko dute martxan
AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera
Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Denetara 2.180 kilometroko ibilbidea izango da. Aurreko edizioa amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengo ibilbidea: Araban. Izan ere, Amurrio izan da ekintzari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua […]
Read More… from AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera
Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen
Marina Lameiroren Dardara proiektatuko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Bolante baten historia, Urak aske, Neskak dantzara! eta Gure hots filmek osatuko dute denboraldi honetako kartela. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU Elkarteak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren neguko eta udaberriko programazioa aurkeztu dute. Urtarrila eta maiatza bitartean, euskarazko ikus-entzunezkoak eta solasaldiak antolatuko dira Oihaneder Euskararen […]
Read More… from Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen
TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da
Otsailaren 7ra arte egongo da topaketan izena emateko epea zabalik. Aurten bigarren aldiz, Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Egitasmoak otsailaren 12an burutuko den topaketan izango du abiapuntua; Kultiba enpresak dinamizatuko […]
Read More… from TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da
Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria
Anderik Ande izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu. Jon Artano kazetariak (Zestoa, 1978) irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen Anderik Ande izeneko proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko […]
Read More… from Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria
Bertol Arrietak, Mikel Fernandinok eta Marieta Diaz de Toledok irabazi dituzte XIX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak
Denetara 29 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Bertol Arrieta Kortajarenak (Zarautz, 1975) eta Mikel Fernandino Hernandezek (1984 Lasarte-Oria) Zure sotoko ardoa eta Deus ex Twingo lanengatik irabazi dituzte euskarazko sariak eta Marieta Diaz de Toledok (Bilbo) La tela de araña gaztelaniazko lanagatik. Denetara 29 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao […]
Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
Aurtengo irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die erreferentzia, Marioker, Lumatza, Soropila, Kapaza edo Kuir bezalako hitzekin. Jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra izango da Bilbon. Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 19. edizioko irudia eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta sexu eta genero aniztasuna […]
Read More… from Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
