Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Errekaldeko Udaltegian abiatuko da zirkuitua Alex Quiroga Do Carmoren El actor lanarekin urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan. Antzerkiko tokiko konpainien jarduna bultzatzeko asmoz, Zirkuitua programaren 21. edizioa abiatuko dute urtarrilaren 14tik maiatzaren 12ra bitartean, Bilbon. Programak hamazazpi antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu hiriko konpainien eskutik, Bilboko ondorengo auzoetako udaltegietan: Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San […]

Read More… from Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da urtarrilaren 27ra arte. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta Tour, eta […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak Atharratze-Alozen

Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek lau hilabetetan zehar. Apirilaren 17an bukatuko dira maskaradak Gamere Zihigan. Urtero bezala, negu bete-betean maskaradak antolatu dituzte Zuberoan, eta herrialde horretako hamabi herritan izango dira agerraldiak, apirilera bitarteko asteburuetan. Aurten Atharratze eta Alozeko gazteek hartu dute antolakuntzaren ardura, hain zuzen ere, euren herrian […]

Read More… from Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak Atharratze-Alozen

‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, eta urtebetez egongo da ikusgai Altzuzan. Jorge Oteizak 1933an egindako Jesus Jordanen eskultura paratu dute Oteiza museoan. Altzuzako zentroak artistaren lehen sorkuntza aldiko pieza berezi hori jaso eta erakustea erabaki du. “Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, […]

Read More… from ‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Koldo Mitxelena kulturuneak ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa antolatu du

Iciar Bollain, Lara Izagirre, Carla Simon, Rodrigo Sorogoyen eta Jonas Trueba zinemagileek hartuko dute parte. Bost saio ireki izango dira, zinemazaleentzat zein ikasleentzat. Egitasmoa urtarrilaren 14an hasi eta apirilean amaituko da. Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneak Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroa antolatu du, zinemazaleari film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaintzeko asmoz. […]

Read More… from Koldo Mitxelena kulturuneak ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa antolatu du

Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio ‘Hizkuntza-zuzenbidea. testu-bilduma euskaraz’ egitasmoari

2007tik, hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie. Euskaltzaindiak 2007an abiatu zuen egitasmo garrantzitsu baten hirugarren emaitza aurkeztu du gaur Bilboko egoitzan: hain zuzen, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz (III). Proiektu honen helburua ez da sorreratik aldatu, hots, euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea eta hiztunek, legelariek […]

Read More… from Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio ‘Hizkuntza-zuzenbidea. testu-bilduma euskaraz’ egitasmoari

Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

Reskate arte kolektiboak sortu du aurtengo kartela. Martxoaren 14tik eta 17ra bitartean izango da DFeria Donostian. 2022ko DFeria azokaren gai nagusia oreka izango dela iragarri du antolakuntzak, “bi indar edo gehiagoren arteko orek”, zehaztu du. “Harmonia egoera espazio fisiko batean, edo baita pertsona baten barruan ere. Kudeaketa eraginkorra ekonomian, botere oreka politikan, buru osasuna edo […]

Read More… from Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Arabako Bertsozale Elkarteak datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du egungo gizarte eta pandemiaren bilakaera dela eta txapelketa behar bezala burutzea ahalbidetzen ez delako. Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera […]

Read More… from 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Euskarabentura espedizioan parte hartzeko epea zabalik da

2005 eta 2006 urteetan jaiotako Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldunek martxoaren 4ra arte izango dute aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidaltzeko aukera. Euskarabentura espedizioaren hurrengo edizioan izena emateko epea zabalik da jada. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunek izango dute espedizioan parte hartzeko aukera, eta horretarako, minutu […]

Read More… from Euskarabentura espedizioan parte hartzeko epea zabalik da

Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian

Euskarazko pieza onenaren saria Mari Joxe Azurtzaren Euskara ez da egun bakarreko kontua lanarentzat izango da. Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! VII. Irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur, Victoria Eugenia antzokian. Sari nagusia Antonio Gonzalezentzat eta Laura Romerorentzat izango da, Una puerta, un portal piezagatik. Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Mari Joxe Azurtzaren Euskara […]

Read More… from Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian