Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Diskoak biltzen dituen bost abestietan ahots melodikoak, mezu pertsonalak eta hausnarketa egiteko gonbita egiten duten letrak entzun daitezke. KSMS (kosmos) du izena Ziztada & Rlantz taldearen EP berria, abestien hitzek eta doinuek kutsu “espaziala” dutelako. Bikoaren esanetan, “kantek munduko errealitate batetik kanpo eraman dezakete entzulea”. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, “abestiak entzuten diren […]

Read More… from Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren Dena asmatuta dago proiektuak irabazi du Benito Ansola saria. 20 film izan dira aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 22tik 25era bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan eta zinebilera.eus webgunean. Antolatzaileen arabera, “genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi […]

Read More… from Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du

2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Erakusketaren harira, katalogo bat argitaratuko da eta jarduera ugari antolatu dira. Baginen bagara erakusketa proiektu luzeago baten gailurra da. Izan ere, berdintasuna da Donostiako San Telmo museoko lan ildoetako bat, eta bertako bildumetan emakumeek egindako arteak nolako presentzia eta garrantzia duen aztertu eta bildu nahi izan da. […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du

Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Eneko Lazkozekin iritsi zen buruz burukora. 1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki ziren aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak, zozketak erabakitako ordenean: Julio Soto, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi eta […]

Read More… from Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Egoera honek jaialdiari zulo ekonomiko handia eragingo diola azpimarratu du antolakuntzak. Abenduaren 18an Atarrabian ospatzekoa zen Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. “Ia bi urte dira Covid-19ak sortutako osasun krisian murgilduta gaudela eta badirudi oraindik ez garela aterako”, azaldu dute antolatzaileek. Egoerak okerrera egin duela kontutan hartuta hartu dute erabakia. “Garai […]

Read More… from Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

Azaroaren 29tik aurrera eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Durangoko Azokara hurbiltzen direnek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hala iragarri dute gaur Gerediaga elkarteko eta Durangoko Azokako guneetako arduradunek. Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak nabarmendu duenez, “gure helburu nagusia aurtengo Azoka […]

Read More… from Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

[Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

Eraikuntzarako materiala du izenburua idazlearen aurreneko nobelak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratu du. Eraikuntzarako Materiala da Eider Rodriguez idazlearen (Orereta, 1977) nobela berria. Lanak familia harremanen zailtasunari buruz hitz egiten du, eta aita eta alaba ditu pertsonaia nagusi: “beraien artean sortzen den zirkuitu pribatu baten inguruan orbitatzen du liburu guztiak”, azaldu du idazleak. “40 urtez zabaldu […]

Read More… from [Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

[Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

Erritmo dantzagarriak, umorea eta ironia dira disko berriak biltzen dituen kantuen osagai nagusiak. Egon edo ez egon da Joseba Tapia musikariaren bakarkako bederatzigarren lana. Donostian aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera. Diskoa hamar kantuz osatuta dago, denak Izagirreren testuekin, Hemen dago abestia izan ezik. Azken hau Gordobil delako batek idatzi zuen 1949ko apirilaren 26an. Musikari […]

Read More… from [Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

[Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Idazle bilbotarrak Krakovia izenburupean kaleratu du liburua Erein argitaletxearen eskutik. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak (Bilbo, 1970) osasun arazo bat izan zuen duela hamar bat urte. “Oso bizipen gogorra eta latza” izan zela aitortu du, baina, aldi berean, bere momentu surrealistak eta umoretsuak izan zituela dio. Garai hartan bizitako guztiarekin zerbait egin behar zuela erabaki […]

Read More… from [Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Mikel Etxaburu idazleak Ahaztu baino lehen, ama poema liburua aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik. “Baneki non bizi diren zure oroitzak/ banaka-banaka bildu eta/ daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke/ mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,/ horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,/ karameluen ordez/ miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak”, dugu Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) aurkeztu duen […]

Read More… from Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan