Epaimahaikideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da” Udaberria heldu da lan laburra “haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”. Les Bobe Bobe konpainiak gidoi “jostaria” dakarrela diote epaimahaikideek, baina “autu sakonak” jorratzen ditu. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari honen helburu nagusia euskarazko […]
Kategoria: Portadan
Jentilak Ataunera itzuliko dira bihar
Euskal mitologian oinarritutako ikuskizunaren bi emanaldi ikusteko aukera egongo da: lehenengoa arratsaldeko 19.00etan,bigarrena, berriz, 21.00etan. 1.981an sortu zen Jentilen Etorrera eta bi urtez behin, azaroaren lehen asteburuan, ospatzen da. Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen den ospakizun eta ikuskizun berezi hau, beraz, bihar, hilak 6, egingo da Ataunen. Antolatzaileen arabera, herriaren sinesmen, kontu zahar eta […]
[Bideoa] Leslie Feinberg idazlearen ‘Borrokalari transgeneroak’ saiakera euskaratu du Fermintxo Zabaltzak
Idazle estatubatuarraren bizi guztiko laburpena da liburua. Katakrak argitaletxearekin ekarri du euskarara itzultzaileak. Londresko liburu denda batean aurkitu zuen Fermintxo Zabaltza (Iruñea, 1974) itzultzaileak Leslie Feinberg (Kansas 1949 – Siracusa 2014) idazlearen liburu bat eta irakurri bezain laster izugarri gustatu zitzaiola aitortu du, “pertsona miresgarria iruditzen zait eta berehala erabaki nuen bere bi lan nagusiak […]
‘Apaiz kartzela’ dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan
Filmak munduko apaizentzako kartzela bakarra, Vatikanoaren eta Francoren artean Zamoran sortutakoa, du hizpide, eta frankismoaren zapalkuntzaren aurka altxatu ziren apaizen borroka dakar gogora, protagonisten beraien kontakizunetik abiatuta. Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, Ritxi Lizartzak, David Pallaresek eta Oier Aranzabalek zuzendutako Apaiz kartzela dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan. 1968. eta 1976. urteen […]
Read More… from ‘Apaiz kartzela’ dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan
‘Erdian Erein’ lelopean egingo da datorren urteko Nafarroa Oinez jaia, Tafallan
Tafallako ikastolak baliabideak behar ditu eraldaketa pedagogikoko prozesua finkatu ahal izateko. Prozesu hori dagoeneko fruituak ematen ari da, baina espazio eta ikasgelen banaketarako behar berriak sortu ditu. Datorren urteko Nafarroa Oinez jaia aurkeztu dute, gaur, Erdian Erein lelopean. Urriaren 16an egingo da Nafarroako ikastolen aldeko jaia Tafallan eta aukeratutako leloarekin, ikastola antolatzaileak eskualdean euskararen erabilera […]
Read More… from ‘Erdian Erein’ lelopean egingo da datorren urteko Nafarroa Oinez jaia, Tafallan
Txaro Arrazolaren ‘Ustiaketa bikaina’ erakusketa Artium Museoan ikusgai
Erakusketa 2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Gasteizko Artium Museoak Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina izeneko erakusketa aurkeztu du. 90eko hamarkadaz geroztik, artista gasteiztarrak garatu dituen Paisaia sozialak saileko margolanak biltzen ditu erakusketak. Bertan, giza ekintzak zuzenean ala zeharka planetan eta pertsonengan dituen ondorio suntsitzaileak irudikatzen dituzten paisaiak margotzen ditu. Xabier Arakistainek komisariatutako erakusketak […]
Read More… from Txaro Arrazolaren ‘Ustiaketa bikaina’ erakusketa Artium Museoan ikusgai
Sormene: transmisioa, euskara eta emakumea ardatz dituen kultur eskaintza aberatsa
Musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak. Komikia eta bertsoa, ilustrazioa, literatura. Euskaraz, eta emakumeen eskuak nagusi direla. Azaroaren 16tik 21era izango da Sormene, Galdakaoko sorkuntzen plaza. Sormene egitasmoak sormena du oinarri, eta euskarazko kulturaren etorkizuna bermatzea helburu. “Egungo sortzaileak babestu nahi ditu, euskarazko kultur sorkuntzen kontsumoa sustatu, eta, aurrera begira, sortuko dutenen eta kontsumitzaile izango direnen […]
Read More… from Sormene: transmisioa, euskara eta emakumea ardatz dituen kultur eskaintza aberatsa
Euskal musikagintzaren azken nobedadeak Durangoko Azokako 56. edizioko Spotify zerrendan entzungai
Ibilbide luzeko musikariak eta musika-talde hasiberriak topa daitezke zerrenda honetan. Astez aste eguneratzen joango da, nobedade berriekin. Hilabete baino ez da falta Durangoko Azokako 56. edizioa hasteko, eta euskal kulturaren plazak edizio honetako Spotify zerrenda argitaratu du gaur. Musikazaleek Euskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak topatuko dituzte bertan: 40 abestiz osatutako musika-zerrenda hau astero eguneratuko da, […]
[Bideoa] Olatz Salvador musikariak ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Rozalen musikariarekin abesten du Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador musikariak Aho Uhal (Airaka) diskoko Ahots Hari izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Hitzak Alaia Martin bertsolariak idatzi zituen, 2020ko martxoan, konfinamendua oraindik zer izango zen jakin gabe. Salvadorrek kanta sortu, Pablo Novoa ekoizleak aberastu eta Rozalen abeslariak goraino eraman du kanta hau. “Ahots Hari hauskortasunari […]
Read More… from [Bideoa] Olatz Salvador musikariak ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da azaroaren 16tik 21era
Egitasmoaren helburu nagusiak dira: Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Azaroaren 16tik 21era bitartean, Galdakaok Durangori lekukoa hartu eta Euskal Herriko hainbat sortzaileren plaza bilakatuko da, Sormene proiektuaren bidez. Duela bi urte hasitako hausnarketa […]
Read More… from Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da azaroaren 16tik 21era
