Hiriguneetako gazteez eta euskarazko kulturaz hausnartuko dute abenduaren 2an. Barakaldon

Ahize-AEK-k bertan aurkeztuko du #Damolat unitate didaktikoa. Proiektuaren helburua da hirigunetako gazteen artean euskararen eta euskarazko kulturaren transmisioa eta berrartikulazioa bultzatzea. Hiriguneetako gazteez eta euskarazko kulturaz hausnartuko dute abenduaren 2an Barakaldon, Igo Bolumena! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldian. Ahize-AEK-k bertan aurkeztuko du #Damolat unitate didaktikoa. Proiektuaren helburua da “hirigunetako gazteen artean euskararen eta euskarazko kulturaren […]

Read More… from Hiriguneetako gazteez eta euskarazko kulturaz hausnartuko dute abenduaren 2an. Barakaldon

‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 5erako, Elorrion

Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]

Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 5erako, Elorrion

Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Bilboko musikariari urgentziazko ebakuntza egin behar izan diote umetokian izan duen minbiziagatik eta dena ondo joan den arren, denbora tarte batez, eszenatokietatik aldenduko dela iragarri du, bere zainketa pertsonala erdian jarrita. Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak agertokiak denbora batez utziko dituela iragarri du sare sozialen bidez zaleentzat zabaldu duen mezu baten bidez. “Bizitza etengabeko […]

Read More… from Aiora Renteriak agertokiak momentuz utziko dituela iragarri du, osasun arazoengatik

Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Aurtengo jaialdia literaturaren eta memoriaren arteko loturen isla izango da. Literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea du helburu azaroaren 8tik 21era Donostian egingo den Literaktum letren jaialdiak. Egitarau zabalean, diziplina ugarik izango dute tartea, guztiak ere literaturarekin elkarrizketan. Hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia, besteak beste izango dira. Antolatzaileek […]

Read More… from Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Azaroaren 19an izango da jardunaldia, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Euskaltzaindiak Iruñean egingo du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri,  Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako […]

Read More… from Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Estilo eta jatorri desberdinetako 17 musika talde igoko dira oholtzara abenduaren 18an, Atarrabian. Segismundo Toxicomano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauria, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade eta Dj Plan B dira abenduaren 18an, Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioan oholtzara igoko diren taldeak. Antolakuntzak adierazi duenez, […]

Read More… from Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Hainbat kultur diziplina landuko dira: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide profesionalean beharrezkoak dituzten baliabideak… Durangoko Azokako edizio honetan, DA! PRO egitasmoak aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa izango du. Kultur profesionalei begira topagunea abenduaren 1etik 4ra arte antolatuko da, eta hainbat kultur diziplina landuko ditu: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide […]

Read More… from Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa, 2021-2022 ikasturterako. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

[Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

Edorta Jimenezek Nikolasa Atxikallende gogorarazteko liburua ondu du. Emakume ahaztu eta laidoztatu hori goratu nahi izan du Mundakako idazleak Nikole Bijotzekua izeneko liburuarekin. Nikolasa Atxikallende 1873an Sukarrietako Abina baserrian jaiotako emakume gazte bat zen, historiara pasatzeko asmorik gabea, harik-eta, XIX. mendearen amaieran, bere herrira aisialdian ehizara etortzen zen bilbotar bat ezagutu zuen arte, Sabino Arana […]

Read More… from [Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Getxon abiatuko da irailaren 24an eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean, Nafarroa Arenan. Finala Iruñean izateak Iruñerrian eragitea du asmoetako bat. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa 2022ko udazkenean egiteko erabakia hartu du Bertsozale Elkarteak. Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusiz. Txapelketa Getxon abiatuko […]

Read More… from 2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusia