Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa abiatu dute, Durangon

Momentuz, lurperatuta dauden 82 izenetatik dozena bat ehortzitakoren familiartekoen erreferentziak aurkitu dituzte. Durangok 1937ko Martxoaren 31n bonbardaketa handia jasan zuen. Ez zen bakarra izan, baina biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa izan zen. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. Gehiago ere izan zirela diote, zeharkakoak kontuan hartu ezkero. Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman […]

Read More… from Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa abiatu dute, Durangon

[Bideoa] Harkaitz Canoren ‘Neguko zirkua’ liburuan oinarritutako saiakera aurkeztu du Irati Jimenezek

Ogia eta zirkua da liburuaren izenburua. Idazleak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno saria jaso zuen iaz proiektuagatik. Harkaitz Cano idazlearen Neguko zirkua narrazio bildumaren analisia ondu du Irati Jimenez idazleak (Bermeo, 1977) Ogia eta zirkua izenburupean. Bizkaitarrak Canorekin eta Uxue Razquin Ereineko editorearekin batera aurkeztu du liburua, Donostian. Jimenezek Canoren Neguko Zirkua-ren baitan beste liburu […]

Read More… from [Bideoa] Harkaitz Canoren ‘Neguko zirkua’ liburuan oinarritutako saiakera aurkeztu du Irati Jimenezek

Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

2022ko otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai Donostiako zentroan. Donostiako Tabakalerak Maialen Lujanbio bertsolariaren (Hernani, 1976) Bizitza happening izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du. Scala proiektuaren hirugarren sorkuntza da honakoa eta eraikinaren eskailera nagusirako propio sortutako lana da. Egileak eskailera atzealdean bertan bere begiz ikusitako pasarte batetik eta hark sortutako talkatik abiatzen da instalazioa. Kultura Garaikidearen Zentroaren […]

Read More… from Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

[Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Kilimak taldeak ‘Euskal Herriko runba’ izeneko lehen diskoa kaleratu du. Duela hiru urte hasi zen Kilimak taldea osatzen duten sei musikari hauen ibilbide musikala, Hernanin. Azaldu dutenez, runbara “kasualitatez” iritsi ziren. Agur Garmendia abeslari eta gitarra jotzaileak runba abesti bat jotzeko aukera izan zuen jai giroan zegoela, eta aitortu duenez, “kilimak” sentitu zituen sabelean, “pinpilinpauxen […]

Read More… from [Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmendu du. Jon Bagues Erriondo (Errenteria, 1955) da Eusko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren aldeko Euskal Komunitate Globaleko pertsona ospetsuen lan osoa aitortzeko eta aurten, bere 38. edizioa beteko du. Baguesek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian […]

Read More… from Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Iaz erositako hamalau pieza berri ikusgai Nafarroako Museoan

Alfonso Ascunce, Alicia Oses, Amaia Molinet, Angela Moreno, Clemente Bernad, Elba Martinez, Fermin Jimenez Landa, Greta Alfaro, June Crespo, Lorea Alfaro, Miren Doiz, Patxi Araujo, Teresa Sabate eta Txuspo Poyo artisten obrak dira. Nafarroako Museoak Hamalau gehiago aldi baterako erakusketa ireki du, iaz erositako hamalau obra berriak ezagutzera emateko. Erakusketa 2022ko martxoaren 6ra arte bisitatu […]

Read More… from Iaz erositako hamalau pieza berri ikusgai Nafarroako Museoan

Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Azaroaren 19ra arte egongo da lehiaketan izena emateko aukera zabalik. Gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea aldizkariak elkarlanean, herrialde honetako 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiatu dute. “Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz […]

Read More… from Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Fermin Etxegoienek ‘Totelak’ izeneko eleberri hibridoa aurkeztu du

Kazetaritza, saiakera eta fikzioa uztartu ditu idazleak liburuan. Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak (Oñati, 1966) Totelak izeneko eleberri hibridoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Saiakera, kazetaritza eta fikzioa uztartzen dituen lana da, “euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko”. Eleberria Maserati gorri batean. St. Moritz aldean bidaiatzen ari den bikote batekin […]

Read More… from Fermin Etxegoienek ‘Totelak’ izeneko eleberri hibridoa aurkeztu du

Alex Gurrutxaga, Txani Rodriguez, Javier de Isusi, eta Mikel Reparaz dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko lau sarituak

Datorren azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera eman dituzte: Alex Gurrutxagak saiakera saria irabazi du, Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria lanarengatik, Txani Rodriguez idazleari gaztelerazko literaturako Euskadi saria eman diote Los […]

Read More… from Alex Gurrutxaga, Txani Rodriguez, Javier de Isusi, eta Mikel Reparaz dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko lau sarituak

Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Argantzongo ikastolaren alde egingo dute datorren urteko Arabako ikastolen aldeko jaia. 1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Olarizun (Gasteiz). Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu zuten. Orain, orduko ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean dauden ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dute datorren urteko jaia, “zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. […]

Read More… from Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da