Euskal kulturako 25 pertsonaren eta haien disko kuttunen erretratuak Bilboko Berreginen Museoan ikusgai

Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Francis Diez eta Elena Caballero La Basu dira parte hartu duten sortzaileetako batzuk. Erakusketa 2022ko apirilaren 25era arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Berreginen Museoak Diskomania izeneko erakusketa berria aurkeztu du. Honetan, euskal kulturako 25 pertsonaren eta haien disko kuttunen erretratuak bildu dituzte. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak esaterako, Janis […]

Read More… from Euskal kulturako 25 pertsonaren eta haien disko kuttunen erretratuak Bilboko Berreginen Museoan ikusgai

Nestor Basterretxearen 300 artelan inguru ikusgai Gasteizen

Obra horietako asko inoiz argitaratu gabeak dira. Abenduaren 8ra arte egongo da erakusketa ikusgai Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa zentroan. Nestor Basterretxea artistaren (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) ia 300 obra biltzen dituen erakusketa paratu dute Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa zentroan, horietako asko inoiz argitaratu gabeak dira. “Atzera begirako honekin, artistaren unibertso sortzailea publikoari hurbildu nahi […]

Read More… from Nestor Basterretxearen 300 artelan inguru ikusgai Gasteizen

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan

Azokak larunbatean, arratsadeko 16:00etan irekiko ditu ateak eta sortzaileen lanak bertan izango dira ikusgai gaueko 21.30ak arte. Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du urriaren 16an, larunbata, Gernikako Astran. Bertan, hainbat alorretako hogei emakume sortzailek jarritako postuak izango dira; “ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika eta beste osagarri batzuk hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera […]

Read More… from Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan

Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Formatu txikiarekin dator aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko besta. Pandemiaren eraginez, iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, bueltan da Nafarroa Oinez festaren edizioa berria. Nafarroako ikastolen aldeko bestak Lizarran izango du hitzordua hilaren 16 eta 17an. Lizarra ikastolak hartu du aurtengo edizioa antolatzeko ardura, bere 50. urteurrenarekin bat eginez eta ez du erronka makala izan, jaia […]

Read More… from Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon

Sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale elkarteak udaberrian “Eskolartekoaren saguzarrak” abiatutako hegaldia udazkenean amaituko zela iragarri zuen, eta dagoeneko ezagutzera eman du hitzordu zehatza: urriaren 24an izango da Abadiñon. Saioa 11:30ean hasiko da herriko probalekuan, eta sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Hala, 32. Euskal Herriko Eskolartekoan lurralde bakoitzean sailkatutako hamaika bertsolarik hartuko dute […]

Read More… from Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon

Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean

Gaur abiatuko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako euskarazko programazioaren denboraldi berria, Katixa Agirre eta Maite Larbururen Kax-kax-kax! literatura- eta musika-emanaldiarekin. Kondestablearen jauregian izango da, 19:30etik aurrera. Ikuskizunak bizitza ireki eta ixten diren ateak direla gogorarazi nahi du Kax-kax-kax! onomatopeiaren bidez, ate horietatik sartu ala ez. Obrak idazlea eta musikaria ditu protagonista. Azaroaren 18an […]

Read More… from Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean

Alor politiko, sozial, kultural eta ingurunekoei buruzko emakumeen lekukotzak bildu dituzte liburu batean

Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak izeneko lana 1935. eta 1952. urteen artean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Alazne Diez soziologo eta antropologoak (Plentzia, 1946) Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak izeneko liburua ondu du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Argitalpena 1935. eta 1952. urteen artean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da, eta […]

Read More… from Alor politiko, sozial, kultural eta ingurunekoei buruzko emakumeen lekukotzak bildu dituzte liburu batean

[Bideoa] Alberto Barandiaran idazleak ‘Gurea falangista zen’ izeneko liburua aurkeztu du

Altsasuko idazleak 1936ko gerra zibilaren inguruan bere herrian gertatutako hainbat pasarte kontatzeko aitzakiarekin ikertzen hasi zen. Zeregin horretan murgilduta zegoela, beste pertsona batekin egin zuen topo ustekabean: Pablo Amillano Baztan, bere aitona falangista. Falangista baten egunerokoa du abiapuntu Alberto Barandiaran Amillano idazleak (Altsasu, 1964) gaur, Donostian, aurkeztu duen Gurea falangista zen (Susa) izeneko liburuak. Libreta […]

Read More… from [Bideoa] Alberto Barandiaran idazleak ‘Gurea falangista zen’ izeneko liburua aurkeztu du

Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ euskaratu du

Iñaki Alegria Loinazek Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburua ezaguna itzuli du. UEUko zuzendari ohia da Alegria eta talde eragileko kidea. IXA ikerketa taldeko sortzaileetako bat ere bada eta herri ekimeneko beste hainbat saltsatan ibili da eta dabil oraindik ere. Jubilatuta dago gaur egun, baina ez erretiratuta, eta jubilazioa aprobetxatu du bere ustez euskaraz behar […]

Read More… from Iñaki Alegriak Eduardo Galeanoren ‘Latinoamerikaren zain urratuak’ euskaratu du

Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan

Iradier Arenan kultura programatzen jarraitu ahal izateko lankidetza 2022ko urtarrilaren 10era arte luzatuko dela iragarri dute. Erakundeek eta kultura eragileek Kultura Bizia gunea aurkeztu zuten apirilean, Gasteizen. Asmoa Iradier Arenan kokatutako espazioak mota guztietako kultura ekitaldiak hartzea izan zen eta horretarako irailera arte luzatu den egitarau oparoa prestatu zuten. Orain balantzea egiteko unea heldu zaie […]

Read More… from Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan