Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Lanak otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren lehen edizioa abiatu du. Urteroko lehiaketa izan nahi duen honek gazteen eta helduen sailak barne izango ditu. Hala, gazteen saila hamasei urte […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 26ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, lanak bakarkakoak izan beharko dira, booktubeak […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa datorren maiatzaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Paul Caballeroren (Bilbo, 1981) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urtarrilak 25, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Caballerok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Behin ikasketak amaituta, Madrilera joan eta ESDIP eskolan ilustrazio eta animazioan espezializazioa egin […]

Read More… from Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai

Artoteka Arte garaikideko obrak maileguan hartu eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma abian

Arte garaikidea zabaldu eta ezagutzera emateko modu berriak sortzeko, arte garaikidearen eta sare sozialen arteko lotura-bideak eratzeko eta artisten ekonomian eredu berriak bultzatzeko dagoen beharra izan da proiektuaren helburua. Bilboko Alondegiak Artoteka arte garaikideko obrak maileguan hartu eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma aurkeztu du, artea eguneroko bizitzara eta edozein ikuslerengana hurbiltzeko asmoz. […]

Read More… from Artoteka Arte garaikideko obrak maileguan hartu eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma abian

200 jarduera baino gehiago eta hiru erakusketa Bilboko Alondegian

Sorkuntza artistikoan lagundu nahi du Zentroak. Bilboko Alondegiak 2021erako aurreikusitako programazioa aurkeztu du. Fernando Perez zentroko zuzendariak azaldu duenez, “2020 eraldaketa urtea izan da, 2021, berriz, trantsizio-urtea izango da”. Horretarako, lerro bikoitz batean jarriko dute arreta: sorkuntzari laguntzera bideratzean, eta nazioarteko ikuspegian. Hala, 200 jarduera baino gehiago eta hiru erakusketa programatu dituzte. “Orain inoiz baino […]

Read More… from 200 jarduera baino gehiago eta hiru erakusketa Bilboko Alondegian

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Otsailaren 4ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, otsailaren 4ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu beharko dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “2019tik hona ekoiztutako pelikulak, fikziozkoak […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Donostiako San Telmo Museoak Remigio Mendibururen ‘Txalaparta’ eskultura gehitu du bere bildumara

Mendibururen eskultura museoko Euskal Artea aretoan ikusgai jarri dute, eta eskultorearen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da; baina bere izaera artistikotik harago, euskal kulturaren pieza ikonikoa ere badela nabarmendu dute. San Telmo Museoak Remigio Mendibururen (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) Txalaparta (1965) eskultura txertatu du bere bilduman eta erakusketa iraunkorrean. Pieza hau Mendibururen obraren […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Remigio Mendibururen ‘Txalaparta’ eskultura gehitu du bere bildumara

Elkar Taldeak Usurbilgo proiektua alboratu eta Adunan kokatuko du egoitza berria

Taldeak bere beharretara egoki daitekeen beste proiektu bati eusteko inbertsio txikiagoa egiteko aukera izan du, eta haren aldeko apustua egin du, momentuko egoerak hala eskatzen baitu. 2017tik aritu da Elkar Taldea egungo beharrei erantzungo dien egoitza baten bila, hartu dituen eginkizun eta lanei behar bezala erantzun ahal izateko. 2018an, publiko egin zuen bazuela erronka berriei […]

Read More… from Elkar Taldeak Usurbilgo proiektua alboratu eta Adunan kokatuko du egoitza berria

Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

“Dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zuen agendetan gorde dezazuen”, adierazi du AEK-k. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituzte. Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei. Hala, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia lehendabizikoz azaldu zen. 55 urte […]

Read More… from Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenen gaineko liburua kaleratu du Euskaltzaindiak

Besteak beste, onomastika aplikatuaren ezagutza zabaltzeko argitaratu da liburua. Euskaltzaindiak Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean liburua aurkeztu du Bilbon eta lau hizkuntzatan ondu den ikerketa lana dxa. Argitalpen berria Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du Akademiak eta datorren astean banatuko da hamar herrialdetan, baina jada Iberoamericana Vervuert argitaletxearen webgunean eskura daiteke. “Liburu hau editatzera eraman […]

Read More… from Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenen gaineko liburua kaleratu du Euskaltzaindiak