‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da egonaldia, abenduaren 28an eta 29an. Azaroaren 23tik aurrera egongo da izena emateko epea zabalik. Gabonetako oporraldiak baliatuta, lauzpabost eguneko sormen egonaldia antolatu izan du urtero Mintzola Ahozko Lantegiak. Aurten, baina, baldintzak betetzen ez direnez, bi saiotan gauzatzea erabaki du. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Eskaintza anitza izango dute ikastetxeek Durangoko Azokaren Ikasle Goizean, modu birtualean

Abenduaren 4an hainbat tailer online eskainiko dira ikasleentzat: bikoizketa, blender, yogipuinak, ilustrazioa, liburu bat sortzeko prozesua… Urtero bezala, Ikasle Goizak emango dio hasiera Durangoko Azokako egitarauari, abenduaren 4ean. Modu birtualean bada ere, www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez, Euskal Herriko ikasleek eskaintza anitza izango dute aurten ere. Azokako antolakuntzak diziplina ezberdinez osatutako egitaraua antolatu du ikasleentzat, euren ikastetxeetatik […]

Read More… from Eskaintza anitza izango dute ikastetxeek Durangoko Azokaren Ikasle Goizean, modu birtualean

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”. Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Maria Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte eta hauek plazaratzeko Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodriguez, Lorena Aisa, Francis Diez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando, Alberto Sanzol, Hutsun, Ivan Carmona eta Alex Sarduiren laguntza izango dute. “21 urte […]

Read More… from Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Endika Lahainek eta Hawaiiano Kid-ek ‘Xamanak’ izeneko diskoa plazaratu dute

Hamaika abestiz osatuta, proiektu pertsonala dakarte bi musikari hauek. 121 Krew taldean ibilbide oparoa egin ondoren, Hawaiiano Kid musikariak eta Endika Lahaine rap abeslariak indarrak batu eta Xamanak (Taupaka) izeneko disko berria sortzeko elkartu dira berriro. Denbora luzea eman dute euren ideiak uztartuz eta lan horren fruitu dira bideoklip formatuan argitaratu zituzten Eskapismo eta Kao […]

Read More… from Endika Lahainek eta Hawaiiano Kid-ek ‘Xamanak’ izeneko diskoa plazaratu dute

Erika Olaizola, Sarah Kane, Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturberen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte: Erika Olaizolaren (Kamikaz Kolektiboa) Panpina, Sarah Kaneren Zartatua eta 4.48 Psikosia eta Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturberen (Hika Teatroa) Bidaideak. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz […]

Read More… from Erika Olaizola, Sarah Kane, Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturberen antzezlanak Ganbila bilduman

Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Azaroaren 23an Anjel Lertxundik eta Alex Gurrutxagak Xabier Lete, historiaren tabernan hitzaldia eskainiko dute, abenduaren 17an, berriz, Antton Valverderen kontzertua izango da. Xabier Lete hil zela hamar urte pasatu ondoren, Iruñeako Karrikiri elkarteak poeta eta kantari oiartzuarra omentzeko zikloa antolatu du Nafar Ateneorekin elkarlanean. Datorren astelehenean, hilak 23, izango da aurreneko hitzordua Iruñeako Kondestableko areto […]

Read More… from Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian

Abenduaren 3ra arte egongo da lehiaketa honetan izena emateko aukera. Gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea aldizkariak elkarlanean, herrialde honetako 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiatu dute. Hala, gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute. “Bertsolaritza eta teknologia berriak […]

Read More… from Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian

Axut! konpainiak eta Euskal Elkargoak ‘Koska’ formakuntza mintegia antolatu dute gazteentzat

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute izena l.oillarburu@communaute-paysbasque.fr helbidera idatzita. Transmisioa, sorkuntza, elkar ezagutza eta trukaketa sustatzeko asmoarekin, Euskal Hirigune Elkargoak eta Axut! konpainiak antzerkigintza eta oro har artearen inguruko mintegi bat antolatu dute. “Lurraldetasuna kontutan hartuta, 16-25 urte bitarteko antzerki zale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du Koska mintegiak”, azaldu […]

Read More… from Axut! konpainiak eta Euskal Elkargoak ‘Koska’ formakuntza mintegia antolatu dute gazteentzat

‘Lathe Biósas’ dantza ikuskizunaren estreinaldia asteazkenean eta ostegunean Arriagan

Ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 18 eta 19an egingo dute Bilboko antzokian arratsaldeko 19:00etan. Lathe biósas koreografiak bi pertsonen arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa aldarrikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortu du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzeko […]

Read More… from ‘Lathe Biósas’ dantza ikuskizunaren estreinaldia asteazkenean eta ostegunean Arriagan