Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Bilbo Zaharra euskaltegiko Forum-ak Landaren omenezko hiru hitzaldi antolatu ditu. Lehena gaur izango da, eta Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute azaroaren 17an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamahirugarren edizio honetarako Mariasun Landa (Errenteria, 1949) idazlearen ipuinak hautatu dituzte. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko […]

Read More… from Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

Artista donostiarraren erakusketa 2021eko otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Altzuzako museoan. Azken urteotan, Itziar Okariz (Donostia, 1965) artista eskultura esanguratsuen aurrean jartzen eta haiekin solasaldiak izaten aritu da, eta itxura batean osatu gabe dauden solasaldi horietako batzuk dira, hain zuzen, Estatuak izeneko erakusketa osatzen dutenak. Elkarrizketa horien grabazioek artistaren eta obren arteko komunikazio […]

Read More… from Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

[BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Ikasi eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen duen liburu didaktikoa ondu du Hernaniko trikitilariak. Liburuaz gain, zortzi abestiz osatutako CDa ere badakar proiektuak Solano anai-arrebak: Zaharrak berri izenpean. Xabi Solano (Hernani, 1978) musikariaren Trikitixa liburua III izeneko lan berria ekoiztu eta argitaratzeko asmoz bildu dira oraingoan ere 5GORA eta Elkar zigiluak. Donostian aurkeztu dute hirugarren […]

Read More… from [BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte har dezaten eskatu dute, Euskaraldian, Errigoran edo Durangoko Azokan, esaterako; eta erakundeei berehalako neurri zehatzak eskatu dizkiete. “Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako hutsune eta desberdintasunak bizi-bizi daudela iritsi da bigarrena. Eta oraingoan ere estu hartu ditu euskara eta euskalgintza, lehendik zetozen gabeziak gordindu besterik ez dituelako egin”, hala salatu dute […]

Read More… from Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek

Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak elkarteak antolatutako ziklo honen barruan San Telmo Museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa eskainiko da, 19:00etan. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai Donostiako museoan bertan. San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirkuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako […]

Read More… from Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

GazteFilm Fest jaialdiak 20 jarduera baino gehiago eskainiko ditu

Jolasak filmatzen tailerrak film labur bat sortzeko prozesuaren atalak erakutsiko ditu (gidoia, artea, argazkia, muntaia)        Haur eta gazteentzako GazteFilm Fest zinema jaialdia egingo da aurten ere Gasteizen. Laugarren edizioa izango da eta azaroaren 20tik 29ra bitartean burutuko da, Zinhezba eta KalakaLab kultur elkarteen eta Vital Fundazioaren eskutik, eta hiriko zenbait tokitan eta Arabako hainbat herritan […]

Read More… from GazteFilm Fest jaialdiak 20 jarduera baino gehiago eskainiko ditu

Bilboko Arte Ederren Museoak ‘Lemoiz gelditu’ horma-irudia aurkeztu du

Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala Arrastaluk margotu zuten, 1980an. Joan den uztailean, artisten edo haien oinordekoen eta bildumagile partikularren aldetik jasotako dohaintza multzo handi bat aurkeztu zuen Bilboko Arte Ederren museoak. Lucas Vorsterman I (1595-1675), Vicente Larrea (1934), Thomas Struth (1954), Juan Carlos Egillor (1947-2011), Juncal Ballestin (1953-2015) eta Dora Salazarren (1963) […]

Read More… from Bilboko Arte Ederren Museoak ‘Lemoiz gelditu’ horma-irudia aurkeztu du

Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

Bihar estreinatuko dute Ez dok ero antzezlana Bilboko Arriaga Antzokian. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi du lantaldeak. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak EzDok3 bikote artistikoa osatzen duten Mikel Martinez eta Telleria bera dira. Jatorrizko musikaren konposaketaz Adrian Garcia […]

Read More… from Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

Bertsozale Elkarteak bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu du

Bertso-eskolek ale bana jasoko dute opari gisa. Gainera, ale gehiago nahi izanez gero, bertso-eskolek eskaintza berezia izango dutela aurreratu dute; baita Orainmenean argitalpena eskuratzeko ere. Bertsozale Elkarteak Karta-jolasak eta Orainmenean argitalpena esku-eskura jarri nahi dizkie bertso-eskolei, eta, hala, eskaintza berezia prestatu dute. Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bat-batekoan hasiberriak diren haurrentzako Karta-jolasak argitaratu dituzte; […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu du

Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Aviles eta Rocio Agudoren proiektuak Gasteizko Montehermoson 2021ean

Kulturuneak eta EHUk elkarlanean dihardute sorkuntza arloko azken joeren zabalkundea bultzatzeko. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu duten hitzarmenaren barruan, Gasteizko Montehermoso kulturuneak Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Aviles eta Rocio Agudoren proiektuak aukeratu ditu EHUrekin batera egiten duen deialdian. Etorkizunean, profesional bihurtzen direnean, lanean erabili beharko dituzten […]

Read More… from Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Aviles eta Rocio Agudoren proiektuak Gasteizko Montehermoson 2021ean