Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

Maialen Diaz eta Mikel Ayllon, euskarazko modalitateetan, eta Markel Hernandez eta Ruben Abella, gaztelaniazkoetan izan dira irabazleak. Denetara 638 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Larunbat honetan ospatu da Maitena Salinasek aurkeztu duen Donostia Hiriko Kutxa Literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean. Antolatzaileen jakinarazi dutenez, guztira 683 lan izan dira 55. edizio honetara aurkeztu […]

Read More… from Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ jardunaldiak online izango dira

Ekimena online eta doakoa izaki, izena emateko dei berezia egin nahi izan die Kontseiluak gogoetaren parte izan nahi duten herritarrei. Covid-19ak eragindako pandemiak tarteko, azaroaren 12an eta 13an egingo diren Euskararen Herria Euskal Hiztun jardunaldiak aldaketa esanguratsu bat izan du: saio presentzialak baztertu, eta ikusleek online soilik jarraitu ahal izango dituzte jardunaldiak. Urriaren 13an Bilboko […]

Read More… from ‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ jardunaldiak online izango dira

Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

2021eko otsailaren 14ra arte Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean ikusgai egongo da erakusketa. Galerna Jon Cazenave (Donostian, 1978) argazkilariak 2007tik aurrera garatutako proiektua dugu. Egitasmoa euskal gatazkaren azterketatik abiatzen da, eta modu generikoago batean bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sakontzen du. Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, urteak igaro ahala, […]

Read More… from Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

‘Erlauntza’, pantaila handira jauzi egiteko prest

Bihar, azaroak, 6, izango da filmaren estreinaldia Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Zer gertatuko litzateke txikitako lagun batzuk, hogeita hamar urte pasata dituztenean, landetxe batean bildu eta elkarri sekula esan ez dizkiotenak esaten hasiko balira? Premisa horretatik abiatuta sortu zuen Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981) aktore eta gidoilariak Erlauntza izeneko antzezlana duela bi urte. “Nire adinaren […]

Read More… from ‘Erlauntza’, pantaila handira jauzi egiteko prest

Euskal Herriko Eskolartekoaren finala bertan behera

Azaroaren 14an Abadiñon egitea zen asmoa, baina egoera aintzat hartuta, bertan behera uztea erabaki du Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak. Eskolartekoek lurraldeetan bere bidea egin artean, egoeraren bilakaera adi jarraitu dute Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Eskolartekoa gauzatu ote zitekeen erabakitzeko. Txapelketa azaroaren 14an Abadiñon egitea zen asmoa, Saran hirurtekoa egin eta gero. […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolartekoaren finala bertan behera

Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Azken ordura arte egiteko erabakia mantendu bada ere, jaialdia azaroaren 6tik 21era aurreikusita zegoen, azkenean ezinezkoa izango da eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du antolakuntzak. Donostia Kulturak aurtengo Literaktum jaialdia atzeratzea erabaki du, erakunde publikoek Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituzten azken neurrien ondorioz. Jaialdia azaroaren 6tik 21era bitartean egitea aurreikusita zegoen eta azken […]

Read More… from Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Georgiako Tbilisi State University-n

Eskabideak aurkezteko epea 30 egunez luzatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kulturako irakurletza berria zabalduko da bertan. Hori dela eta, azaroren 17an euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du […]

Read More… from Euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Georgiako Tbilisi State University-n

‘Erroa eta geroa’ dokumentala aurkeztuko dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azaroaren 11n

Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan duten edota lantzen duten emakumeak dira dokumental honetako protagonistak. “Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak…?” Erroa eta geroa dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Azaroaren 11n, […]

Read More… from ‘Erroa eta geroa’ dokumentala aurkeztuko dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azaroaren 11n