IV. Sarean Euskaraz programako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegien ardatza. Azaroaren 15era arte, euskarazko komunikazio eta informazio teknologiei buruzko doako 25 tailer eskainiko dituzte Nafarroako 23 udalerritan. Guztira zazpi lantegi mota ezberdin dakartza eskaintzak. Batzuk sei ordukoak izango dira (hiru orduko bi saiotan banatuta), eta beste batzuk […]

Read More… from IV. Sarean Euskaraz programako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren ahotsak musikatu ditu Antton Valverdek. Antton Valverde musikariak Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia musikatu zituen iazko abenduan Txillida Lekun eskaini zuen ikuskizunerako. Orain, bildutako uzta liburu eta DVD formatuetan jaso du Pamiela argitaletxeak, Hitzak Hots izenburupean. […]

Read More… from ‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

Hemezortzi emanaldik osatuko dute Gasteizko Astearte Musikalak

Inaugurazio kontzertua azaroaren 3an izango da, Roberto Casadoren eta Iruñeko Sinfoniettaren eskutik.    Astearte Musikalek hogeita hamaikagarren edizioa inauguratuko dute datorren astean. Ganbera-musikaren lurraldeko zikloa COVID-19ak ezarritako murrizketa eta osasun-neurrietara egokitu da, eta hemezortzi emanaldi interesgarri programatu ditu denboraldi honetarako: bi bakarlari, lau bikote, hiru hirukote, laukote bat, hiru boskote, seikote bat, bi orkestra-talde eta […]

Read More… from Hemezortzi emanaldik osatuko dute Gasteizko Astearte Musikalak

‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

Bidasoko deportatuen bizipena, eta herioa, erakusketa ibiltari batez azaldu nahi da. Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Berako Kultur Etxean. Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en Enciclopedia de Campos y Guetos proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri […]

Read More… from ‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia. Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Larunbatean egingo dute Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia

Goizeko 12:00etan Aiko dantza taldeko Sabin Bikandik eta Patxi Labordak erromeriari buruzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Arratsaldeko 16:30ean, berriz, mahaingurua izango da Xabier Etxabe, Xabier Itçaina eta Joseba Altuberekin. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da sare sozialetan. Aldaketa nabarmenekin, baina Inpernuko Pozaren hamazortzigarren edizioa mantentzea erabaki du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Hala, egun […]

Read More… from Larunbatean egingo dute Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia

Azaroaren 5ean abiatuko da 30. Bertsoaroa zikloa Iruñean

Bertsolaritza Iruñean sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, edukiera mugatuetan egingo dira saioak, osasun prebentziorako neurri guztiak beteta. Nafarroako Bertsozale elkarteak aurtengo Bertsoaroa aukeztu du. “1991an abiatu zen bideari urrats berri bat jarriko zaio aurki, 30.ena hain zuzen ere”. Izan ere, pandemiak pandemia, zikloa antolatzeko apustuari heldu diote aurten ere […]

Read More… from Azaroaren 5ean abiatuko da 30. Bertsoaroa zikloa Iruñean

Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko ikastaroak antolatu dituzte

Urriko saio honetan Zuriñe Gojenolak eta Aintzane Toledok parte hartuko dute. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak seigarren urtea du, UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituela. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu zaie. Antolatzaileen ustez, “garrantzitsua da ikertzaile berriei plaza ematea, eta […]

Read More… from Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko ikastaroak antolatu dituzte

Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jasoko du aurtengo Abbadia Saria

Euskaraldiaren “teorizatzaile” gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu du epaimahaiak. Gipuzkoako Aldundiak Pello Jauregi irakasle eta ikerlariari (Donostia, 1958) emango dio aurtengo Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabaki ostean. Hala jakinarazi du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, zeinak, ikertzaile donostiarra zoriondu duen “merezimendu osoz” jasoko duen aitortzagatik. Jauregi, Pedagogian Lizentziatua da […]

Read More… from Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jasoko du aurtengo Abbadia Saria

Euskal kultura eta honen sustapena ardatz Eskola Hiztun Bila jardunaldietan

Aurtengo edizioak 400 lagun inguru bilduko ditu bi egunez, Kultura eskolan bizi. Eskola eta euskarazko kultur produktuen ikusgarritasuna, prestigioa eta kontsumoa lelopean. Gaur goizean eman diote hasiera  XXIV. Eskola Hiztun Bila jardunaldiei. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeen hizkuntza normalizaziorako Ulibarri programaren baitan antolatzen duen jardunaldi honek 400 lagun inguru elkartuko ditu bi egunez, gaur eta […]

Read More… from Euskal kultura eta honen sustapena ardatz Eskola Hiztun Bila jardunaldietan