[Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Gogoeta artistikoa egin eta izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi dute bi ekintza hauekin. Borderline Fabrikak antzerkia, dantza eta kale marrazkia uztartzen dituen Soak egitasmoa abiatu du aurten, Hendaiako Geltokiko auzoan. Talde abentura dela diote antolatzaileek eta oraingoan, Corine Cella sortzailea gonbidatu dute. Cella auzoko izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi du Basa egitasmoaren bidez. […]

Read More… from [Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Asier Irazabal eta Hernan Quipildor artistek beren obra erakutsiko dute Bilboko Alondegiako fatxadan

La llave del alma obra da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz, garatzen ari diren Aita izeneko proiektuaren lehen adierazpen bisuala. Asier Irazabal eta Hernan Quipildor artistek beren obra erakutsiko dute Bilboko Alondegiako pareta nagusian, udan zehar, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan. La llave del alma obra da artistak berrikuntza eta sormena […]

Read More… from Asier Irazabal eta Hernan Quipildor artistek beren obra erakutsiko dute Bilboko Alondegiako fatxadan

Jon Martinez argazkilariak ‘Mendia femeninoan’ erakusketa paratu du Zarautzen

Argazkiak Photomuseum aretoan egongo dira ikusgai abuztuaren 23ra arte. Jon Martinez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu eta horietako 16 argazki Zarauzko Photomuseum aretoan ikusgai dagoen Mendia femeninoan erakusketarako bildu ditu. “Argazkigintzan, erretratuak pertsonak itxuraz nolakoak diren erakuts dezake, baina gutxitan diren bezala erakusten ditu”, eta horixe da Martinezen lanaren bertuterik handiena. Argazkilari […]

Read More… from Jon Martinez argazkilariak ‘Mendia femeninoan’ erakusketa paratu du Zarautzen

Zazpi lanek osatuko dute Kimuak-eko katalogo berria

Kimuak-ek aurtengo film labur sorta aurkeztu du. Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programara aurkeztutako 72 filmetatik zazpi hautatu dira, horietako bi euskara hutsean. Kimuak programak bi hamarkada baino gehiago daramatza euskal film laburrak ezagutarazteko sustapen eta banaketa lanetan. Aurten izena eman duten 72 filmetatik zazpi lan aukeratu dituzte. Urtero bezala, film labur sorta […]

Read More… from Zazpi lanek osatuko dute Kimuak-eko katalogo berria

[Bideoa] Txomin Peillenek pedofilia eta intzestua jorratu ditu ‘Minotauro’ eleberrian

Ele zahar kutsuko historia bat harilkatu du, XVI. mendeko Euskal Herrian gertatutako intzestu baten inguruan. Kontu zahar hori, baina, oraingo garaietara ekarri du idazleak, fikziozko toki eta pertsonen izenekin. Minotauro (Alberdania) bere hamargarren eleberria du Txomin Peillenek (Paris, 1932), eta oraingo honetan, literaturara gutxitan iristen diren bi gai jorratu ditu: pedofilia eta intzestua. Ele zahar […]

Read More… from [Bideoa] Txomin Peillenek pedofilia eta intzestua jorratu ditu ‘Minotauro’ eleberrian

Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Ondoko bertsolari hauek hartu zuten parte txapelketan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri. Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Ziberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskolarteko Txapelketa Senpereko Larraldea baserrian. Bertsularien Lagunak elkartearen arabera, “aretoa ikuslez […]

Read More… from Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

[Bideoa] Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da olerki bilduma bat lantzen. Hamargarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sostengatu nahi da eta irabazleari argitaratuko den idazketa […]

Read More… from [Bideoa] Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Perearekin batera kantatuko du Igoa uztailaren 17an, Araiako kaleko frontoian. Maeztun burutu zen aurreko ostiralean Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile egitasmoko 4. jardunaldia. Bertan Eli Pagola gai jartzailearen aginduetara aritu ziren honako bertsolariak: Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana. Azken hilabeteetan sortutako egoera eta egungo […]

Read More… from Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Zirkuitua uztailetik urrira arte luzatuko da, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; haietatik 7 arabarrak dira. Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua martxan da jada. Denetara 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi arabarrak dira. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak […]

Read More… from Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian

Akademiaren arabera, forma berrien artean badira “adibide bitxiak”: mandotik astora erori, mingaina dantzatu edo lepoa berotu. Euskaltzaindiak 719 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Izan ere, Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, […]

Read More… from Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian