‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Poetak heteronormatibitatearen etikatik askatzeko kantua eskaini nahi izan duela aitortu du, “festarako deia luzatzeaz batera, askapen hori irri algaran bilduta gauzatu beharra ikusten baitut, ilargia labe gainean dugularik, hau da, giro pozgarrian, zaratatsuan eta bero-beroan”. Isilune luze baten ondoren dator Isa Diaz (Laudio, 1988) idazleak, gaur, Donostian aurkeztu duen Sano erradikal poema liburua. Jorge Gimenez […]

Read More… from ‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Abesbatza Lehiaketaren ordez jaialdia egingo dute aurten, Tolosan

Jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era egingo dute. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute aurtengo edizioa, eta horren ordez, urriaren 25etik azaroaren 1era, Tolosan abesbatza jaialdi bat antolatuko dute. Horren ondorioz, ohiko kontzertu-zirkuitua bertan behera utzi beharko dute eta 2021ean lehiaketa orain arte ezagutu dugun bezala antolatzeko itxaropena dute. Bitxia bada ere, […]

Read More… from Abesbatza Lehiaketaren ordez jaialdia egingo dute aurten, Tolosan

‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia zabalik

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute. Uda honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat izango da Egin Leku! deialdia: musikari hasiberrientzako plaza irekia. Urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan beren musika jotzeko […]

Read More… from ‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia zabalik

Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

Poeta eta antzerkigile bilbotarrak Natura berriak obrarekin irabazi du lehiaketa. Jon Gerediagaren Natura Berriak lanak irabazi du Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia lehiaketa. Saria emateko ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin zuten atzo arratsaldean. Sarituak Jose Ramon Anda eskultorearen obra bat eta 12.000 euro jaso ditu. Alex Gurrutxaga idazleak Leteren poemak irakurrita eman zioten […]

Read More… from Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

[Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Huntza taldearen Lasai Lasai, Olatu bat eta Aldapan gora abestien bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren […]

Read More… from [Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio. Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Epaimahaiak kontakizunaren hari guztiak “bikain josteko abilezia” azpimarratu du, eta “hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra”. Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Lekeitioko idazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko […]

Read More… from Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

“Aiztondoko ondarea biltzeaz eta ikertzeaz gainera, egungo ahozko sormen eta komunikazio beharrak hezkuntzan lantzeko balioko du, proiektuak proposatzen duen aplikazio didaktikoaren bidez. Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa izeneko lanak lortu du Pello Mari Otaño beka. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak sinatu du proposamena; zehazki, Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana […]

Read More… from ‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

Xake produkzioak Tolosako Topic guneak eskaintzen duen sormen egonaldi batean parte hartzen ari da

Antzerki konpainia “Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlana prestatzen ari da. Itxialdiaren ostean Tolosako zentroan egin den aurreneko sormen egoitza izan da. Xake antzerki konpainiak amaiera eman dio Tolosako Topic zentroko sorkuntza-egoitzaren lehen faseari. Itxialdiaren ondoren txotxongiloaren nazioarteko zentroan egiten den mota honetako lehen egonaldia izan da. Oraingoan, konpainia Fadoak entzuten zuen gizon lana prestatzen ari […]

Read More… from Xake produkzioak Tolosako Topic guneak eskaintzen duen sormen egonaldi batean parte hartzen ari da