Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan

Sayoa Belarrak eta Xian Martinezek, gaur irekiko dituzte edizio honetako egoitzak, Pioneras proiektuarekin, Tafalla Kulturgunean. Dantza garaikideko bederatzi konpainia, lau egoitza, bederatzi erakustaldi, bost bitartekaritza-jarduketa eta beste jarduera osagarri batzuk dira hamar udalerritan egingo den Nafarroako Dantza Garaikidea programa osatzen dutenak. Ekimena Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatu dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, […]

Read More… from Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan

Sandra Garaioak eta Itziar Otegik irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2020ko udazkenean. Sandra Garaioa (Donostia, 1993) ilustratzaileak eta Itziar Otegi (Oiartzun, 1972) idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Lorerik gorriena lanarekin. Orotara 35 lan aurkeztu dira eta antolatzaileen arabera, “inoizko ediziorik emankorrena” izan da. Album irabazleak “gutako bakoitzaren bizitzan gertakari handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo besteengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino […]

Read More… from Sandra Garaioak eta Itziar Otegik irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

Lekeitioko idazleak eta Bilboko ilustratzaileak Begiak zerumugan izeneko poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. “Paisaiak sentimendu bihurtzen dituen liburua” da Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko editorearentzat, gaur, Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaileak aurkeztu dutena. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako […]

Read More… from Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

[Bideoa] Kukai taldeak ‘Erritu’ ikuskizuna taulatuko du Donostiako San Telmo Museoan

Erritu Kukai Dantza taldeak eta Sharon Fridman koreografoak sortutako ikuskizuna da. Emanaldiak Donostiako museoko elizan izango dira hilaren 9an 20:00etan, 10ean 20:00etan eta 12an 19:00etan hasita. Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Lantaldeak azaldutakoaren arabera, “Erritu bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako […]

Read More… from [Bideoa] Kukai taldeak ‘Erritu’ ikuskizuna taulatuko du Donostiako San Telmo Museoan

Normaltasun berrira egokitutako Durangoko Azoka

55. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da eta online bertsioa ere izango du. Gerediaga Elkarteak 55. Durangoko Azoka abenduan antolatzeko asmoa erakutsi du. Ziurgabetasunez betetako egoeran egon arren, Azoka “normaltasun berrira” egokitu eta antolatzeko erabakia hartu du elkarteak. Nerea Mujika presidenteak eta Arantza Atutxa kudeatzaileak eman dute erabakiaren berri. Mujikak kulturak itxialdian izan duen paper […]

Read More… from Normaltasun berrira egokitutako Durangoko Azoka

[Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

Eleberria Victor aktorearen heriotzarekin hasten da, pertsonaia auto istripuz hiltzen da, pailazo sudurra jantzita eta, kasik 20 urte geroago, Ilehoriak detektibe emozional bat kontratatuko du heriotza hura ikertzeko. Oier Guillan (Donostia, 1975) idazle eta antzerkigileak duela bi urte eman zuen argitara bere lehen nobela Zauri Bolodia (Txalaparta) izenpean; Susa argitaletxearekin argitaratu du orain bigarrena: VHS. […]

Read More… from [Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

Uztailaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etan Ipuinaren Ordua euskaraz modu birtualean eskainiko da. Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin: Udako ipuinaren ordua. Hala, uztailean eta abuztuan haurrek egunero ipuin berri bat entzunez gozatzeko aukera izango dute. Eskarmentu handiko narratzaile taldea osatu da Lur Kortaren […]

Read More… from ‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da

10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Eguneko egonaldiak izango dira, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13:00etara eta autobus zerbitzua egongo da. Izen ematea uztailaren 10a baino lehen egin beharko da online bidez. Arabako Bertsozale eta Gorbeialdeko kuadrilla elkarteek, urtero legez, udaberrian egin behar zuten Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria, baina koronabirusaren krisiak eragindako […]

Read More… from Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da

‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma udazkenean estreinatuko dute

Proiektua Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu du, zuzendaritza lanak Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pitu-k egin dituzte eta Gorka Pastor musikaria filmaren soinu bandaz arduratu da. Ahotsa.info eta Izar Films ekoitzi dute filma. Ion Arretxe da Non dago Mikel dokumentalaren protagonista, 1985ean Mikel Zabalzarekin batera atxilotutako pertsonetako bat. Ahotsa.info atariaren esanetan, “jasandako torturen […]

Read More… from ‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma udazkenean estreinatuko dute

Donostiako Tabakalerako 2deo 2020 deialdia ebatzi da

Tabakalerako ikus-entzunezko edukien laborategiak zortzi proiektu hautatu ditu. Uztailetik aurrera, hautatutako pertsonek aholkularitza-programa bat eta 4.000 euro izango dituzte aurkeztutako proiektua aurre-ekoizteko. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, euskarazko ikus-entzunezko edukien 2deo laborategiaren bidez, 2deo 2020ko deialdia ebatzi du. Deialdira 99 proiektu aurkeztu ziren eta horien artean zortzi hautatu dituzte. 2deoren deialdiaren helburua ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuak […]

Read More… from Donostiako Tabakalerako 2deo 2020 deialdia ebatzi da