Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Anarik eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste, Euskararen Etxeak antolatu duen zikloan. Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatu zuen iragan otsailean, bere Bilboko egoitzan, baina COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz, ekitaldi bakarra burutu ahal izan zen, Buztinezko etorkizuna izenekoa, otsailaren 27an. Zikloan bildutako beste lau ekitaldiak, berriz, bertan behera gelditu ziren. Hori […]

Read More… from Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

Proposamenen artean nabarmentzekoa da jaialdiaren 14 urteko ibilbideari buruzko dokumentala, ekainaren 19an 20:15ean estreinatuko dute. Beste formatu batean bada ere, zornotzarrek Haizetara jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute aurten ere online programazio batekin. Nazioarteko Jaialdiak bere ibilbidean geldiune bat egingo du eta atzera begira jarriko da azken 14 urteek eman dutena berrikusteko, ondoren aurrera egingo du […]

Read More… from Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

Kuplak Gasteizen egingo duten ‘Kulturaren Hiletan’ parte hartzeko deia egin du

Goizeko 11:00etan elkartuko dira Gasteizko Gobeo Hotelean. Autoan joan nahi ez dutenek, berriz, 11:45ean Lakuan elkartzeko aukera izango dute. Kupla plataforma kulturaren sektorearen egoerari erantzuteko sortu da. Kultura eta sormen-industrian diharduten langileen plataformak bihar, ekainak 13, Gasteizen egingo den auto-karabanan parte hartzeko deia egin du. “Kulturarik gabe ez dagoelako gizarterik”, adierazi dute. “Ez dago ezagutzarik, […]

Read More… from Kuplak Gasteizen egingo duten ‘Kulturaren Hiletan’ parte hartzeko deia egin du

[Bideoa] Jon Maiak idatzitako ‘Bihar’ manifestutik abiatuta, ‘Bestemundubat.eus’ webgunea sortu dute

Atarian edonork eman ahal izango dio atxikimendua manifestuari. Horretaz gain, webgunea bisitatzen duenak manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egin ahal izango ditu testu, marrazki, audio mezu, bideo edo musikaren bidez. Covid-19aren ondorioz sortutako krisia hasi zenetik, Jon Maia bertsolaria beharra izan dutenentzat edo kaltetuta egon direnentzat poema pertsonalizatuak idazten aritu da, guztira 280 bertso […]

Read More… from [Bideoa] Jon Maiak idatzitako ‘Bihar’ manifestutik abiatuta, ‘Bestemundubat.eus’ webgunea sortu dute

[Bideoa] ‘Amets egin’, EraBatera taldeak udaren bukaeran grabatuko duen disko berriaren aurrerapen kanta

“Pandemiak bortizki erasan gintuenetik bizitako egoera latzaren aurrean, amets egiteak askatasuna eta indarra ematen duen uste osoan sorturiko kanta da”. Periko Solabarriak ezagun egin zuen esaldia gogoan hartuta, amets egiten uzten ez badigute, ez diegu lo egiten utziko, ezadostasuna erakusteko eta ametsen alde borrokatzeko momentua dela aldarrikatu nahi izan dute. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, […]

Read More… from [Bideoa] ‘Amets egin’, EraBatera taldeak udaren bukaeran grabatuko duen disko berriaren aurrerapen kanta

Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Gizarte berdinzaleagoaren alde, hizkuntza irizpideak ere kontutan hartu behar direla dioaurkeztutako txostenak. Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin osatutako Nafarroa Euskaratik suspertu txostenarekin Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 ekimenari ekarpena egin diote. Izan ere, Nafarroa Suspertu Nafarroako Gobernuak COVID-19ak eragindako egoeratik “sendoago” eta “kohesionatuago” ateratzeko martxan ipini duen ekimena da. Baliabide publiko zein pribatuak baliatuta, gizarte […]

Read More… from Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

‘Matriuska’, ‘Esnatu naiz’, ‘Panpina’ eta ‘Satiro’ antzezlanak Zestoako Antzerki Astean

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango da Zestoako Antzerki Astea. Lau antzezlanak Kultur Etxearen aurrean eskainiko dituzte gaueko 22:30ean. Ekaina iritsi da eta horrekin batera, bueltan da Eromen Antzerki Taldeak urtero antolatzen duen Zestoako Antzerki Astea. Aurten, ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango da eta hainbat antzezlan eta ekintzaz gozatzeko aukera izango da herrian. Guztira, […]

Read More… from ‘Matriuska’, ‘Esnatu naiz’, ‘Panpina’ eta ‘Satiro’ antzezlanak Zestoako Antzerki Astean

Imanol Bengoetxea artistaren artelanak etxeko sototik Iruñeko Ziudadelara

Barasoaingo artistaren 200 artelan baino gehiago jarri dituzte ikusgai Ziudadelako Mistoen pabiloian; tartean pinturak, marrazkiak, eskulturak eta bestelako objektuak. Imanol Bengoetxea, artista izeneko erakusketa Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean paratu dute, uztailaren 19ra arte. Erakusketa monografiko bat da, Barasoaingo sortzailearen heriotzatik 26 urte igaro ondoren argitara ekarria. Izan ere, egilea zendu zenetik, familiaren etxeko sotoan gordeta […]

Read More… from Imanol Bengoetxea artistaren artelanak etxeko sototik Iruñeko Ziudadelara

Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte: Eneritz Artetxe eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz […]

Read More… from Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da

Urkijoren azken proiektuak Fantastic 7 foroan parte hartuko du. Plataforma horren helburua unibertso fantastikoa lantzen duten zinegileen talentua sustatzea da eta, horretarako, laguntzak eta finantzazioa bilatuko dituzte. Sitgeseko Jaialdiak Irati, Paul Urkijoren film proiektu berria, aukeratu du Canneseko Marché du Film merkatuko Fantastic 7 foroan parte hartzeko. Gasteiztarrak zuzendutako euskarazko bigarren film luzea izango da […]

Read More… from ‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da