“Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, Landako gunetik abiatuko da manifestazioa, 13:00etan. Euskal Herrian Euskarazek euskalgintzako eragile nagusien adostasunarekin, orain urtebete iragarri zuen hizkuntza larrialdi egoeran geundela. Geroztik, urtebete pasa da eta euskaldunok antzera jarraitzen dugula nabarmendu du orain, “larri eta egiturazko aldaketa esanguratsurik gabe; politika publikoei erreparatuz gero, euskararen biziberritzea ez dago lehentasunen artean”. EHEk […]

Read More… from “Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskara larrialdi egoeran dagoela jakinda eta egoera irauli ezean hurrengo hamar urteotarako aurreikuspenak alarma gorriak piztu dituela ikusita, UEMAk hizkuntza politiketan jauzia egiteko eta euskararentzat benetako lege-babesa bermatzeko eskaera egin izan du urtean zehar, hainbat aldiz. Uztailean, esaterako, ia ehun herritan milaka lagun atera ziren kalera UEMAk deituta, euskararentzat justizia, lege-babesa eta arnasa eskatzeko, euskararen […]

Read More… from Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Abenduaren 27an euskaltzaletasunaren indar eta batasunaren erakustaldi bat egitera deitu du, Pizkunde berri baten “lehen txinparta” izan dadin.  Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek adierazpen bateratua irakurri dute, Bilbon. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen kinka larriaren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamena azaldu ditu Idurre […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Uda honetan Duranako Gakobeltz estudioan grabaturiko lau kantu berri eta taldearen ibilbidean zehar diskoetatik kanpo plazaraturiko beste sei abesti biltzen ditu lan berriak. Abenduan zehar, bost kontzertuko bira berezia ere antolatu dute kantu berriak zuzenean aurkezteko. Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ondoren, Izaki Gardenak taldea indarberriturik bueltatu zen iaz Orube izeneko lanarekin. Berpizte hori aprobetxatuta, oraingoan Duranako Gakobeltz […]

Read More… from Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Gasteizko Artium Museoak antolatzen duen familientzako eguberrietako jarduera-programa abenduaren 13an abiatuko da

Asteburuko Bor-bor lantegi irekiek egutegi berezia izango dute abenduko zubian, hilaren 6an, 7an eta 8an egingo baitira saioak. Gasteizko Artium Museoak familientzako eguberrietako jarduera-programa aurkeztu du. Besteak beste, Arene Onaindia mimoaren emanaldia, lantegi irekiak eta ikusle guztientzako goizeko zinema-saioak eskainiko ditu museoak. Abenduko zubiarekin bat eginez, gainera, museoak igandeetako Bor-bor lantegien egutegia indartu du, eta […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak antolatzen duen familientzako eguberrietako jarduera-programa abenduaren 13an abiatuko da

Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari abenduaren 20an, Bilboko Casillan

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan egiten den lanari egin nahi izan dio gorazarrea. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako aste gutxi batzuk falta direnean, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan egiten den lanari egin nahi izan dio gorazarrea. Hortxe egin baitu beharrik gehien Arantza Plaza Zamorak (Gizaburuaga, 1958): astero bertsolaritza irakatsi baitu herrietako ikastetxeetan, Mundu bat bertso programaren bitartez. Plaza 2004an […]

Read More… from Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari abenduaren 20an, Bilboko Casillan

Oses, Resano, Mina eta Simonides margolarien azkenotako lanen hautaketa zabala ikusgai da Iruñeko Mistoen eraikinean

4×4 erakusketa 2026ko otsailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da, eta lau artistek elkarrekin egiten duten lehenengoa da, narrazioa hari gisa erabilita. Pedro Oses, Joaquin Resano, Javier Mina eta Ernesto Murillo Simon Simonides artisten hainbat obra bildu dituzte 4×4 izeneko erakusketan. Lau sortzaileek ibilbide piktoriko paraleloa izan dute, lagunak dira, eta hainbat proiektutan aritu dira […]

Read More… from Oses, Resano, Mina eta Simonides margolarien azkenotako lanen hautaketa zabala ikusgai da Iruñeko Mistoen eraikinean

Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

AEKk euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta helduen euskalduntzea lehen lerrora ekartzea eskatu du. “Korrika sortzeko arrazoiek hor segitzen dute, zoritxarrez, 45 urte geroago. Presa dugu, euskararen etorkizuna jokoan baitago”. 1980an abiatu zen lehenengo Korrika Oñatiko Unibertsitatetik, efemerideaz baliatuta, AEKk Korrikaren sortzaileak eta 1980ko lasterketaren hasieran protagonista izan zirenak omendu zituen larunbatean, euskararen aldeko ekimenaren aurreneko edizioa […]

Read More… from Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

Irene Arrarats zuzentzaile eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Andres Alberdiren hutsartea beteko du Arraratsek. Orain, hizkuntzalari hernaniarrak zortzi hilabeteko epea du sarrera-hitzaldia prestatzeko. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Andres Alberdi emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Irene Arraratsek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. “Alberdi emeritu izatera igaro zen uztailaren 1ean, 75 urte bete baitzituen egun horretan Getariako hizkuntzalariak, eta […]

Read More… from Irene Arrarats zuzentzaile eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Jon Arretxek Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du

Idazle bizkaitarrak Toure detektibearen saga aurkeztu, eta azokako hainbat jardueratan hartuko du parte abenduaren 1etik 3ra bitartean. Jon Arretxe idazlea alde batetik bestera dabil azkenaldian, egun batzuk dira Txerriak eta loreak (Erein) eleberria Donostian kaleratu zuela eta dagoeneko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) dago. Asteazkenera arte hartuko du parte bertan, ostiraletik aurrera, berriz, Durangoko Azokako […]

Read More… from Jon Arretxek Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du