[Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre (Arbizu, 1963) idazleak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: nobela bat. Maialen Berasategik, Iratxe Retolazak eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak aukeratu du Juanjo Olasagarreren Mamu izateko moduak proiektua, aurkeztu diren 21 lanen artean. Idazleak 10.000 euroko beka jasoko […]

Read More… from [Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Eluarden Gernikako garaitza poeman oinarritu zuen. “Gernika. Bizkaiko herri koskor bat duzue, Euskal Herriaren betidaniko hiriburua. Han dago zutik Haritza, euskal usadioen eta askatasunaren sinbolo sakratua. Gernikaren garrantzia historikoa eta sentimentala da”, zioen Paul Eluard poetak Gernikako garaitza poeman. 1937ko apirilaren 27an, feria eguna, arratsaldeko lehen orduetan, Francok zerbitzupean zituen […]

Read More… from Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. Novis Corpus 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da, beren argazkien bidez konfinamendua islatu nahiz izan dute. Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. San Telmo Museoaren webgunean […]

Read More… from ‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

Bilboko Konpartsek Aste Nagusiari buruzko tribiala jarri dute martxan

Antzinako eta gaur egungo Aste Nagusia gogora ekartzea eta hobeto ezagutzea dira jolas honen helburuak. Konfinamendua arintzeko asmoz, ekimen berri bat abiatuko du gaur Bilboko Konpartsen federazioak: Aste Nagusiari buruzko galdera-sorta, tribial formatuan. Hala, Tribial Herrikoia. Bilboko Konpartsak izeneko jolasaren lehen edizio honetan, egunero egingo dute galdera bat, Bilboko festa handiaren omenez. Galderak sei ataletan […]

Read More… from Bilboko Konpartsek Aste Nagusiari buruzko tribiala jarri dute martxan

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera.  Hamargarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

#DKEtxean programazioa aste honetarako

Deskonfinamenduarekin bat eginez, #DKEtxean etapa maiatzaren 10ean amaitutzat emango duela jakinarazi du Donostia Kulturak. Horretarako, etxetik kontsumitzeko propio sortutako online programazio berezia sortu du. “Kultura handi egingo dugu, astea ikuskizun, kontakizun, ilustrazio, arte, elkarrizketa eta abarrez ondo beteta baitator”. Hauxe da aste honetako egitaraua, maiatzaren 4tik 10era bitartekoa. Antzokian Etxean programa eszenikoan dugun asteko lehen […]

Read More… from #DKEtxean programazioa aste honetarako

Larunbatean 10 urte beteko dira Joxantonio Ormazabal idazle, editore eta itzultzailea hil zela

Haurrentzako ipuin eta olerki liburu ugari idatzi eta itzuli zituen 1982az geroztik. Pernando Amezketarra edo Maripertxenta dira horietako batzuk. Datorren larunbatean hamar urte beteko dira Joxantonio Ormazabal Joxan euskal idazle, editore  eta itzultzailea hil zela. Zegaman sortu zen, 1948ko uztailaren 21ean, eta bertan zendu zen 2010eko maiatzaren 2an, 61 urte zituela. Umetan apaizgaitegian ikasi arren, […]

Read More… from Larunbatean 10 urte beteko dira Joxantonio Ormazabal idazle, editore eta itzultzailea hil zela

Peru Galbetek ‘Nor zara zu?’ izeneko hirugarren lan luzea argitaratu du

Oraingoz formatu digitalean eskuratu ahal izango da lan berria, baina egoerak baimentzen duenean formatu fisikoan ere kaleratuko duela iragarri du musikariak. Peru Galbetek azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako hamar kanturen bilduma plazaratu du, Nor zara zu? izenpean. Usurbilgo musikariak Uharten egin du nahasketa konfinamenduan zehar, eta diskoa garai hauetan […]

Read More… from Peru Galbetek ‘Nor zara zu?’ izeneko hirugarren lan luzea argitaratu du

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan aldaketak egin ditu Arabako Bertsozalek

Arabako Bertsozale Elkarteak ezinbestekoa ikusi du Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan moldaketa batzuk egitea. Aurreko sarrera batean, Instagram bidez egiteko aukera eman zuten bakarkako lanei sarrera emanez. Oraingo honetan baina, bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza eskaini nahi izan dute. Horretarako hauek dira jarraitu beharreko pausuak: Lehenik eta behin, parte hartzaileek bakarkakoak edo taldeak osatzen dituztenean, modalitatea […]

Read More… from Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan aldaketak egin ditu Arabako Bertsozalek

Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute

Orgen besta udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, uztailaren 19an egitekoa zen. “Bizi dugun egoera beltz honen aitzinean, egoerak hala behartuta, 2020 urtean Baztandarren Biltzarra bertan behera geldituko da”, jakinarazi du sare sozialen bidez Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Azaldu dutenez, erabaki zaila izan da, baina, egungo egoera ikusirik ezinezkotzat jo dute ekimenaren antolaketa. […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute