[BIDEOA] Zortzi ahots emakumezkoren antologia poetikoa kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak

‘Lurra eta dardara’ (Balea Zuria) izeneko antologia poetikoak Amaia Lasa, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Amaia Iturbide, Miren Agur Meabe, Aintzane Galardi, Castillo Suarez eta Leire Bilbao idazleen poemak biltzen ditu. […]

Read More… from [BIDEOA] Zortzi ahots emakumezkoren antologia poetikoa kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak

[BIDEOA] Euskararen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzen du Kike Amonarrizek gaur aurkeztu duen liburuan

Hainbat puntu aztertzen dira lan berrian: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak… Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) soziolinguistaren arabera, “euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, […]

Read More… from [BIDEOA] Euskararen egoerari buruzko hausnarketa eskaintzen du Kike Amonarrizek gaur aurkeztu duen liburuan

‘Euskara ibiltaria’ erakusketak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San Telmo Museoan

Otsailaren 23ra egongo da zabalik erakusketa interaktiboa, doako sarrerarekin Donostiako San Telmo Museoan. Euskara ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria. Horretarako, erakusketa bost atal […]

Read More… from ‘Euskara ibiltaria’ erakusketak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San Telmo Museoan

[BIDEOA] Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ saiakera ekarri du euskarara

Irene Arraratsek itzuli du liburua. Nora Alberdik eta Iratxe Fresnedak berriz, saiakeren inguruko film laburra osatu dute.   “Emakumea ez da jaiotzen. Egin egiten da”. Esaldi ezagun horrek laburbiltzen du Simone de Beauvoirren Bigarren sexua saiakera. 1949an argitaratua, aitzindaria izan zen emakumearen ustezko izatearen naturalizazioa eta zapalketa sistemikoa azaleratzen, ikerlari baten zehaztasun eta sakontasunez. Gaur […]

Read More… from [BIDEOA] Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ saiakera ekarri du euskarara

[BIDEOA] Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua aurkeztu dute

Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak, besteak beste, biltzen dituen liburua aurkeztu du Alberdania argitaletxeak. Lo Potolo. Lotara joateko ipuinak izeneko liburu honetarako, Uxue Alberdi, Leire Bilbao, Harkaitz, Cano, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Mitxel Murua eta Patxi Zubizarreta idazleek 30 pieza sortu dituzte. Eider Eibar marrazkilariak, bere aldetik, irudi […]

Read More… from [BIDEOA] Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua aurkeztu dute

Elhuyarrek Ordenagailu eta eskuko telefonoetarako itzultzaile automatiko eleaniztuna martxan jarri du, doan

Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan. Erabilgarri dago dagoeneko Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan, ordenagailu eta mugikorretarako. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta […]

Read More… from Elhuyarrek Ordenagailu eta eskuko telefonoetarako itzultzaile automatiko eleaniztuna martxan jarri du, doan

Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

Gasteizko sortzaileak hiru horma-irudi egingo ditu Argentinan: bi Mendozan eta beste bat Patagonian.  Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) euskal artista garaikideak duela hiru aste itxi zuen Solo izeneko erakusketa Greziako Salonicako Govedarou arte-galerian eta Buenos Aireseko bidean da dagoeneko, Etxepare Euskal Institutuak Zortziko izeneko proiektua hautatu baitu Argentinan garatzeko. Lekuek identitateen “eraikuntza-deseraikuntza” jorratuko du lan honetan. Izan ere, euskal diasporarekin […]

Read More… from Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

[BIDEOA] Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak

Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak. Guztira zortzi abestik osatzen dute lan berria. Hainbat erritmo berri landu dituzte kantu horietan: ska, rumba eta pop-a, besteak beste. Ametsetan diskoa grabatu ostean, bi urtez aritu dira azken Aukera berriak (Baga Biga)  izeneko lan hau ontzen. […]

Read More… from [BIDEOA] Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak

Josu Okiñenak eta Jon Makusok Tomas Garbizu konpositorearen maisulan argitaragabea berreskuratu dute

Lezoar artista ospetsuaren jatorrizko eskuizkribua eta lehen aldiz argitaratutako partitura Musikenen aurkeztu dituzte, hil zeneko 30. urteurreneko egunean. Tomas Garbizu (Lezo, 1901 – Donostia, 1989) konpositorearen Biolin eta orkestrarako kontzertu magikoa izeneko maisulanaren aurkikuntza mugarri berri bat da euskal kulturaren munduan; izan ere, historiako biolin eta orkestrarako lehen euskal kontzertua da, hain zuzen, XX. mendeko […]

Read More… from Josu Okiñenak eta Jon Makusok Tomas Garbizu konpositorearen maisulan argitaragabea berreskuratu dute