Ikastolen aldeko ‘Tanta’ ekimena aurkeztu dute

Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko Tanta egitasmoa aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek, gaur, Ikastolen Etxean egin duten agerraldian. Abendutik aurrera martxan jarriko da ekimena. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da Tanta, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena. Halaxe azaldu dute Ikastolen […]

Read More… from Ikastolen aldeko ‘Tanta’ ekimena aurkeztu dute

Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu gaur, Baionan

40 nobedade baino gehiago egongo dira bederatzi erakusmahaitan banatuta: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia… Durangoko Azokako 54. edizioan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bederatzi erakusmahai egongo dira. 40 nobedade baino gehiago egongo dira: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia… Nobedade guztien %10a Ipar Euskal Herrikoa izango da eta autoekoizleen Plazan […]

Read More… from Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu gaur, Baionan

Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala aurkeztu dute Xabi Payak eta Patxi Gallegok

Nori saldu diote euskara batua? Izenpean dator eleberri grafikoa. Bi urteko lanaren ostean eta oraingoan ere, umorea eta satira baliatuz, Nori eleberri grafikoa aurkeztu dute Xabi Paya bertsolariak eta Patxi Gallego marrazkilariak, Bilbon. Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala dugu komiki berria. “Nori saldu diote euskara batua?”, Payak idatzi du komikiaren gidoia eta, azaldu duenez, Nori-ren abiapuntua […]

Read More… from Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala aurkeztu dute Xabi Payak eta Patxi Gallegok

Laburbiran izena emateko epea zabalik da abenduaren 13ra arte

XVII. edizioa beteko du 2020an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea. “Mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz”, dator aurten ere Laburbira. Edozein sortzailek parte hartu dezake ekimenean bere lana aurkeztuz. Urte osoan zehar […]

Read More… from Laburbiran izena emateko epea zabalik da abenduaren 13ra arte

Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute

Agirrek eta Eskisabelek Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratu dute Trikua esnatu da izeneko saiakera. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute. “Euskalgintzak eta feminismoak bat egiten dute geuregan, geure gorputzetan, geure eguneroko praktiketan, geure bizipenetan, geure erresistentzietan, geure militantzietan euskaldun eta emakume garen heinean, eta hortik euskaltzale eta feminista izateko […]

Read More… from Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute

Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte aurtengo Mintzanet Sariak

Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte 2019ko Bidelagun eta Bidelari Onenen oroigarriak, baita urteko Aipamen Berezia ere. Atzo banatu zituzten VI. Mintzanet Sariak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu ziren. Ima Garrastatxu, Durangoko alkateak, ongietorria eman zien ekitaldira hurbildutakoei eta Mintzanet Eguna bertan antolatzea herriarentzat berri […]

Read More… from Igone Leonek, Maider Olarrak eta Alberto Elejaldek jaso dituzte aurtengo Mintzanet Sariak

‘Genero politikak eta programak kulturan’ jardunaldiak izango dira azaroaren 30ean, Donostian

Joan den irailean Eusko Jaurlaritzak kultur arloko genero arrakalaz aurkeztutako txostena abiapuntu hartuta, Genero programak eta praktikak kulturan jardunaldiak antolatu dituzte larunbatean, azaroak 30, Donostiako Miramar jauregian. Antzerkian, dantzan, literaturan eta musikan genero-berdintasunaren egoerari buruzko ikerketa aurkeztu zuen aurtengo irailean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak. Azterketa horretarako, kultur munduko hainbat pertsonaren gogoetak hartu […]

Read More… from ‘Genero politikak eta programak kulturan’ jardunaldiak izango dira azaroaren 30ean, Donostian

Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos) Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960)  idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu […]

Read More… from Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

[BIDEOA] Ramon Saizarbitoria neska gazte baten azalean jarri da ‘Miren eta erromantizismoa’ eleberrian

Ezohiko aurkezpena egin du Ramon Saizarbitoriak Miren eta erromantizismoa (Erein) nobela berria aurkezteko; gaztez inguratuta azaldu ditu liburuaren nondik norakoak, Donostiako Usandizaga institutuan. Aurten, 40 urte bete dira idazleak aurreneko eleberria idatzi zuenetik, “24 urterekin zahar baten ahotik zerbait kontatzea otu zitzaidan”, duela bi urte, 73 urterekin, berriz, neskato baten ikuspegitik gauzak kontatzeko nahia eta […]

Read More… from [BIDEOA] Ramon Saizarbitoria neska gazte baten azalean jarri da ‘Miren eta erromantizismoa’ eleberrian

Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera

Azaroaren 23tik 30era bitartean, hainbat film eta ekimen berezi izango dira, hiru atal nagusitan banatuta: Branka, Ganbara eta Zerumuga. Euskal Zine Bilera hasteko bi egun baino ez dira falta eta dena prest dago jada, edizio berri honetan  jaialdiak aurrerapauso handi bat eman dezan. Iazko eboluzioaren ondoren, aurten proiektuaren zutabeak indartzeko lanak egingo dira euskaraz egiten […]

Read More… from Larunbatean abiatuko da Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilera