‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Artelana Jose Luis Zumetaren txori eskultorikoen ondoan kokatu dute. Horregatik, Lekuek Zumetaren kolore eta formak hartu ditu oinarri gisa. Artea han eta hemen dago Usurbilen. Euskal Herritarrek historian zehar bizitakoa azaltzen duten eskultura eta muralez gainezka daude kaleak. Ibilbide oparoa duten euskal artisten erakustoki irekia da Gipuzkoako herria. Besteak beste, Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala […]

Read More… from ‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Musika Gida Morea aurkeztu dute asteburu honetan Gernikan

More Fest jaialdiaren baitan, Musika Gida Morea ekimena eta webgunearen aurkezpena egin dute asteburu honetan Gernikako Iparragirre elkartean. Bi urte dira emakume musikarien inguruan ardazten den More Fest jaialdia sortu zenetik, hasiera batean kontzertuak soilik eskaintzen zituzten, pasa dan urtean baina, antolatzaileek Musika Gida Morearen proiektua martxan jartzea erabaki zuten eta asteburu honetan ekimena bera […]

Read More… from Musika Gida Morea aurkeztu dute asteburu honetan Gernikan

[BIDEOA] ‘Txipiroiak bere beltzean’ ipuin bilduma ondu du Rafa Egiguren idazleak

Askotarikoak dira Rafa Egigirenek (Hernani, 1948) idatzitako Txipiroiak bere beltzean liburuko (Susa) protagonistak eta gaiak: Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Txipiroiak bere beltzean’ ipuin bilduma ondu du Rafa Egiguren idazleak

[BIDEOA] ‘Kafe Antzokian’ disko berria aurkeztu du Ruper Ordorikak

Kate Antzokian (Elkar) izenpean jaio da Ruper Ordorikaren (Oñati, 1956) disko berria, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako diskoen esperientzia aberastera dator. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Kafe Antzokian’ disko berria aurkeztu du Ruper Ordorikak

‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]

Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak

[BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak

Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak, parte hartu dute. Dimegaz Kultur Elkarteak Harria Herria, bere lehenengo proiektua, Bilboko Mendi Film Festibalean estreinatuko du abenduaren 7an arratsaldeko 19:30ean. Xabier Sukiaren letran oinarrituta, Harria Herria lanak dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna erakusten du, gizakiak […]

Read More… from [BIDEOA] Dantza bertikalak ardatz, ‘Harria Herria’ film laburra sortu du Dimegaz Kultur Elkarteak

[BIDEOA] ‘Sorgin Belarra’ eleberria ondu du Toti Martinez de Lezeak

XVI. mendera garamatza Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) Sorgin belarra (Erein) eleberriak. Idazleak Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan  eta Erron kokatu du gaur aurkeztu duen liburuaren istorioa. Sorgin ehiza ardatz, fikziozko nobela ondu du egileak. Azaldu duenez, lekua, denbora eta gertakariak benetazkoak dira, pertsonaia gehienak berriz asmatuak.   […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Sorgin Belarra’ eleberria ondu du Toti Martinez de Lezeak

Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du

Industrializazioaren hondoratzearen aztarnak eta Babcock Wilcox enpresaren hondakinen artean topatutako azken modelo industrialen berrerabilpenetik sortutako eskultura bilduma bat jasotzen du erakusketak. Bilboko Euskal Museoak Azken alabak izeneko erakusketa berria paratu du, Babcock Wilcox bizkaitar enpresaren azken industria aztarnak aurkezteko. Alberto Salcedo artista plastikoa eta ikertzailea izan da material horiek berrinterpretatzeko eta artearen zerbitzura jartzeko arduradura […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du

Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Proiektua azaroaren 21ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatu du proiektua. Ganbila bildumaren barnean sei antzerki liburu argitaratuko dira urtero: hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi […]

Read More… from Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Iazko Nobel saria eman gabe utzi zenez, aurten, Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari. Urtarrilaren 7ra arteko epea egongo da itzulpenak bidaltzeko. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da