Xabier Egaña artistaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa ikusgai, Gasteizen

Erakusketak Egaña bera zuzenean lanean ikusteko aukera emango du, mural bat egiten arituko baita aretoan bertan eta erakusketara doazen bisitariekin elkarreraginean. Xabier Egaña (Areeta, 1943) artistaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen Bizitza ez da nahikoa izeneko erakusketa paratu dute Gasteizeko Vital Fundazio aretoan abenduaren 1era arte. Egilearen ustez, bizitzan gauzak egin behar dira eta ez […]

Read More… from Xabier Egaña artistaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa ikusgai, Gasteizen

Kikarakada elkartasun proiektua aurkeztu dute Donostian

Hainbat euskal sortzaile eta kulturgileekin batera “liburu gozo bat” osatuko dute “hain mingotsa den egoera bati aurre egiteko asmoz”. Txokolate kikara baten bueltan bildu dira Zaporeak (Oraitz Garcia), Gaztezulo (Gaizka Izagirre) eta Diapositivisme Studio (Galder Izagirre), elkartasun proiektu hau aurrera eramateko, Greziako Lesbos uharteko haur errefuxiatuen kanpalekuko haurren hezkuntza ardatz hartuta. Azken fasean gainera Amaia […]

Read More… from Kikarakada elkartasun proiektua aurkeztu dute Donostian

Zinebiexpress Lehiaketa egingo dute asteburu honetan Bilbon

Larunbatean, azaroaren 2an, hasiko da lehiaketa eta parte hartzaileek 48 ordutan film labur bat sortu behar izango dute. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, 48 ordutan errodatutako film laburren Zinebiexpress lehiaketaren edizio berri bat antolatu du asteburu honetarako. Lehiaketa larunbatean, azaroaren 2an, irekiko da, goizeko 09:30ean Campos Antzokiko atarian, taldeen izen ematearekin, eta […]

Read More… from Zinebiexpress Lehiaketa egingo dute asteburu honetan Bilbon

Familia guztiari zuzendutako ‘Kaskarot’ ikuskizunarekin dator Atx Teatroa

Abenduaren 8an estreinatuko dute obra Basauriko Sozial Anztokian eta bizitzaren ikuspegi alternatibo bat aurkeztea du helburu. Atx Teatroa buru-belarri aritu da lanean azken hilabeteetan Kaskarot izeneko ikuskizuna prestatzen eta dagoeneko badu estreinatze data: abenduaren 8an Basauriko Sozial Antzokian. Ezberdina izatearen aurreko beldurra, lehenengo harremanen lotsak eta “ni naizen hori” homonormatibitatearen aurrean defendatzea bezalako gaiak azaleratuko […]

Read More… from Familia guztiari zuzendutako ‘Kaskarot’ ikuskizunarekin dator Atx Teatroa

[BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Euskal Literaturan itzulpengintza gutxietsita dagoela uste du Anjel Lertxundik (Orio, 1948). Kezka horretatik abiatuta ondu du Itzuliz usu begiak saiakera, itzulpenaren aldarrikapena egiteko xedearekin, hain zuzen ere. Hasiera batean ez zuen gaiari buruzko libururik plazaratzeko asmorik, Ibon Sarasolak Bitakora kaierak liburua irakurri eta kezka bertsuak zituela konturatu zen arte. Lertxundik urteetan pilatutako oharrak, tartean itzulpengintzari […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Guztira, 30 antzezlan, txontxongiloen erakusketa eta Euskal Herriko antzerki eragileen arteko lehen topaketa bilduko ditu aurtengo egitarauak. Datorren ostegunea, hilak 31, hasiko da Azpeitian aurtengo Euskal Antzerki Topaketen 37. edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko […]

Read More… from Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

  Jamaikar doinuekin jolastu nahi izan du Bermeoko musikariak lan berri honetan eta, horretarako, reggaea eta Dancehalla estiloak nahastu ditu,  rap doinuak alde batera utzi gabe, baina soinu modernoagoak sortuz. Gatom Bermeoko rap abeslariak “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuenetik urtebetera dator gaur aurkeztu duen Euskalskillz izeneko lan berria. Taupaka elkartearen arabera, iazko maxi-aren jarraipena da […]

Read More… from ‘Euskalskillz’ izeneko lan berria dakar Gatomek

‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Iazko Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka saria irabazi zuen Eneko Barberenak (Arrasate, 1983) Afrikanerrak (Elkar) eleberriarekin. Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Indiferentziari tiraka osatu du lana Barberenak: Istorioa gerra apenas nabari den […]

Read More… from ‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra egingo da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, Andra Mari elizpean antolatutako prentsaurrekoan. Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra ospatuko da aurten, eta Osorik DA! izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga (Iruñea, 1986) […]

Read More… from Oier Zuñiga iruindarrak Durangoko Azokaren ekosistema irudikatu du aurtengo kartelean

Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian eta 24 orduren ostean, parte hartzaileek sortutako film laburrak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 ordutan sortu […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa