‘Begiz jotako koplak’ liburua aurkeztuko dute Manex Agirrek eta Alex Mendikutek

Aramaion ateratako argazkiz eta bertsoz osatutako bilduma da. Alex Mendikute argazkilariak eta Manex Agirre bertsolariak landu dute Begiz jotako koplak liburua eta beraiek egingo dute aurkezpena. Azaldu dutenez, 100 argazki inguru biltzen ditu Mendikutek liburuan, Aramaion ateratakoak 2010 eta 2017 artean eta denetan ageri dira herritarrak; batzuetan bakarka, beste batzuetan lagunduta edo taldean… zuri-beltzean. Manex […]

Read More… from ‘Begiz jotako koplak’ liburua aurkeztuko dute Manex Agirrek eta Alex Mendikutek

Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da Baiona, Miarritze eta Angelun urtero antolatzen duten festibala, irailaren 23tik 29ra bitarte. Orotara 30 elkartek parte hartuko dute eta 45 ekitaldi antolatu dituzte. Uste baino gehiago girelako lelopean dator aurtengo Mintzalasai festibala, antolatzaileen arabera, euskalduntzeko ekimen bat baino gehiago da, izan ere, euskaraz ikasi nahi dutenentzako ere bada. Horregatik, igandean, hilak […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak, Miarritzen

Mitzalasai egirtasmoaren baitan izango da ikastaroa, irailaren 28an. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote […]

Read More… from ‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak, Miarritzen

Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea zabalik da

Gaur egun mintzalagunen sarea 6.000 pertsonek elikatzen dute 22 herrialdetan. Zabalik da Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren izen-emateak. TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura! lelopean, salto egiteko gonbidapena luzatzen diete euskaltzale guztiei, “euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko”. Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko […]

Read More… from Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea zabalik da

Musikariak, makilariak, dantzariak eta antzerkilariak Aiherrako Kabalkadan

Irailaren 22an eta 29an egingo dute ikuskizuna arratsaldeko 16:00etatik aurrera pilotalekuan. Dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu batekin osatu dute Nafarroa Beherako herrian lehen aldiz, egingo duten kabalkadaren egitaraua. Lehentasuna baina, euskara eta euskal kulturari eman nahi izan diote, izan ere, egitasmoaren helburuetako bat euskararen inguruan proiektu bat sortzea izan da. Belzuntze elkartea […]

Read More… from Musikariak, makilariak, dantzariak eta antzerkilariak Aiherrako Kabalkadan

Bihar hasiko da Atlantikaldia jaialdia Errenterian

Musika eta kultur topagune bilakatuko da Errenteria bihartik 22ra. Marea Biziak lelopean dator aurtengo Atlantikaldia jaialdia Errenteriara, bihartik 22ra arte luzatuko da eta aurkezpenean azaldu dutenez, aurreko urteetan egindako lanaren emaitza da eta sorkuntza abiapuntu duen programazioa ekarriko du. “Itsas Elkarrizketen bidez, jaialdiaren lehen edizioetatik, jatorri anitzetako artistak harremanetan jarri izan ditu Atlantikaldiak ikuskizun bakarrak […]

Read More… from Bihar hasiko da Atlantikaldia jaialdia Errenterian

Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen kontzertua, sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Egitasmo berriaren lehen diskoa azaroaren 27an argitaratuko du musikariak. Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen zuzenekoa. Egun horretan, arratsaldean, topaketa bat iragarri du arbizuarrak eta horren ostean kontzertua eskainiko du disko berriko hainbat kanturekin. Zuzenekoa non izango den baina, ez du oraindik iragarri, sarrerak erosten dituztenei bi aste lehenago emango die tokiaren […]

Read More… from Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen kontzertua, sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Marabilli jaialdiaren 5. edizioa ospatuko dute urriaren 5etik 8ra, Ondarroan

Aurten ere ekitaldi ugari antolatu dituzte Aitzol Aramaio zinegile zenduaren omenez: Antzerkia, musika, hitzaldiak edota zinea, besteak beste. Diziplina anitzak batzen dituen jaialdia da Ondarroan ospatzen den Marabilli; hain zuzen ere, Aitzol Aramaiori bere herrian egitea bururatu zitzaiona, hil baino lehen. Zinemagile bizkaitarra 2011n zendu zen eta hari gorazarre egiteko asmoz, urtebete beranduago, dantza, antzerkia, […]

Read More… from Marabilli jaialdiaren 5. edizioa ospatuko dute urriaren 5etik 8ra, Ondarroan

Urriaren 26an egingo dute Oñatiko XI. Trikiti jaialdia

Hemeretzi trikitilarik osatzen dute Oñatiko aurtengo Trikiti Jaialdiko kartela. Urriaren 26an egingo dute Oñatiko XI Trikiti Jaialdia Santa Ana aretoan, arratsaldeko 17:30ean eta ondoren, afari herrikoia antolatu dute Pago Uso elkartean. Denetara hemeretzi trikitalirik hartuko dute parte aurtengo jaialdian, bikoteka, bakarka edo taldeka. Lizargarate Trikitizale Elkartea hasi zen jaialdia antolatzen 2009an. Oñatin trikiti jaialdia egitea […]

Read More… from Urriaren 26an egingo dute Oñatiko XI. Trikiti jaialdia

‘Ez-Nostalgia’ diskoa kaleratu du Joseba Irazokik

Joseba Irazoki eta Lagunak Zu al zara diskoa aurkezten ari diren bitartean, Berako musikariak Ez-Nostalgia dakar, bere ibilbide oparoan konposaturiko hamabi pieza instrumentalez osatutako lana. 300 aleko edizio mugatua da disko berria. Jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa da Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Kantatzeaz gainera, […]

Read More… from ‘Ez-Nostalgia’ diskoa kaleratu du Joseba Irazokik