Iñigo Muguruza omenduko dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboan

Irailaren 20tik urriaren 1era bitartean, hamar film eta dokumental eskainiko dituzte hiriko hainbat gune autogestionatutan. Hamaikagarren edizioa du aurten, hilaren 20an, hasiko den Donostiako  Zinemaldi Alternatiboak, SSIF-ak (San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival), eta beste hamaika ospatzeko gogorik ez zaiela falta aitortu dute antolatzaileek. Zinema eta gozamena, kritikotasuna eta aldarrikapena uztartzen dira Donostiako Zinemaldi Alternatibo honetan, […]

Read More… from Iñigo Muguruza omenduko dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboan

‘Lurraldeak-Territorias’ erakusketa aurkeztu dute Igartubeiti museoan

Azaroaren 30era arte egongo da erakusketa ikusgai, Ezkion. Ezkioko Igartubeiti baserri museoak Chateau de Seix (Courserans) eta Espacio Pirineos-ekin batera (Graus, Hueska), Patrim+ sareko mugaz gaindiko egonaldi artistikoen programan parte hartu du uda honetan eta prozesua azaroaren 30era arte museoan ikusgai egongo den Nathalia Heim artista argentinarraren Lurraldeak erakusketarekin amaituko da. Gipuzkoan antolatzen den mugaz […]

Read More… from ‘Lurraldeak-Territorias’ erakusketa aurkeztu dute Igartubeiti museoan

Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko eskolak antolatu dituzte

Zallan, Derion, Durangon, Zornotzan eta Basaurin izango dira Youtubeskolak, urrian. Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak egitasmoa; izan ere, “Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat”, horrela adierazi dute egitasmoaren antolatzaile Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazinoak. Eskola hauetan parte hartuko dutenek aukera izango […]

Read More… from Youtuben euskararen erabilera zabaltzeko eskolak antolatu dituzte

54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

Sortzaileek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 16tik urriaren 14ra. Landako gunea Kulturaren plaza bihurtzen da urtero lau egunez, aurten abenduaren 5etik 8ra egingo du Durangoko Azokarekin, eta, horretarako aurkezpen, mahai-inguru, hitzaldi, emanaldi, tailer eta abarrez beteko diren zazpi gune izaten dira. Edozein sortzailek izango du gune horietakoren batean bere proiektua aurkezteko aukera, horretarako, irailaren […]

Read More… from 54. Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak egiteko deialdia zabalik

‘El hoyo’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da. Urriaren 26an emango diote hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari  Donostiako Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) euskal filmaren proiekzioarekin. Basque Films etxeak ekoiztuta, Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da honakoa. 2004an 913 film laburra zuzendu zuen eta 2014an La casa del lago. David Desolak […]

Read More… from ‘El hoyo’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da

Jon Barberena (Elizondo, 1979) bertsolari eta idazlea hil da gaur goizaldean. Kirol Hezkuntzan diplomatua eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna zen, eta Bergarako UNED-en Idazle Eskolako graduondoa ere egina zuen. Ogibidez, euskara irakasle ziharduen. Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle gisa. 2007ko eta […]

Read More… from Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da

Haurrentzako ‘Katta’ bilduma aurkeztu du Miren Agur Meabek

Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak dira. Katta izeneko bildumari (Elkar) hasiera emateko, Eskola eta Altxorra ipuinak idatzi ditu Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) eta Lotura Films-eko marrazkilariak ilustrazioez arduratu dira. Idazleak azaldu duenez, Katta izeneko urtxintxa da istorio hauen protagonista. “Katta oso bizkorra da, ekintzailea, batzuetan kontenplatiboa…”, basoan […]

Read More… from Haurrentzako ‘Katta’ bilduma aurkeztu du Miren Agur Meabek

Irati Goikoetxea da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Herriak ez du barkatuko eleberri proiektuarekin jaso du Goikoetxeak 22. edizioko Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute. Aurkeztutako hamasei proiektuen artean, aukeratu du Ana Jakak, Igor Estankonak eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak Beasaindarraren Herriak ez du barkatuko proiektua. Antolatzaileek adierazi […]

Read More… from Irati Goikoetxea da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Euskararen marka aztertzeko ikerketa proiektua abiatuko dute

Euskalgintzako hainbat eragilek Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera jarriko dute martxan proiektua. Alor akademikoan, proiektu aitzindari eta berritzailea dela, markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatzen den lehenengo aldia delako azaldu dute, gaur, proiektua aurkezteko agerraldian. Bertan, Kontseilua, Elkar Fundazioa, Berria Taldea, Elhuyar Fundazioa, Aek, Emun, Ikastolen Elkartea, EHUko Nor ikerketa taldea eta Euskaltzaleen Topagunea izan dira. Diotenez, […]

Read More… from Euskararen marka aztertzeko ikerketa proiektua abiatuko dute

Asteburuan emango diote hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, Oñatin

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, Oñatin eta Villabonan jokatuko dira larunbat eta igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-Zortzirenak. Datorren larunbatean, irailaren 14an abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatiko Santa Ana Antzokian, 17:00etan eta lehen final-zortzirenean honako seikotea arituko da kantari: Felix Zubia, Aratz Igartzabal, Haritz Mujika, Andoni Mujika, Amaia Iturriotz eta Maider Arregi. Aurkezle lanak […]

Read More… from Asteburuan emango diote hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, Oñatin