Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte. Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean  eragitea du helburu. 2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, […]

Read More… from Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian

Donostiako Euskal Jaietan urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Viktoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira irailaren 9an eta 10ean, arratsaldeko 19:30ean. Egunero hasten delako eleberriaren 50. urteurrenean, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldi musikatua egingo da irailaren 9an, Egunero hasten den musika […]

Read More… from Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian

21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian

Agur Etxebeste! filma (argazkian) Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da. Jose Maria Lara Txepe ekoizleari emango diote Zinemira saria Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatuko dute 67. Donostia Zinemaldian hautatutako euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, News Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal […]

Read More… from 21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa egin dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa […]

Read More… from Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

34 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan. Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere. 34 bertsolari aritu eta hasi berri bilduko dira irailaren 20an Itsasun hasiko den txapelketa honetan eta azaroaren 16an bazkari handi batekin amaituko da Izturitzen. Lehen fasean bederatzi saio izango dira, ondoren […]

Read More… from Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

Erakusketa urriaren 27ra arte bisitatu ahal izango da Ziortza-Bolibarko museoan. Gaurtik aurrera egongo da ikusgai Emakumeak eta euskal pilota erakusketa Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan eta inauguraziorako propio Emakumea eta euskal pilota: iragana eta orainaldia izeneko hitzaldia eskainiko dute Arantza Pereda erakusketaren komisarioak eta Leire Etxaniz esku pilota Master Cup-aren 2019ko irabazleak, 12:00etan. Pilota mundu osoan […]

Read More… from ‘Emakumeak eta Euskal Pilota’ erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan

[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria. Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana […]

Read More… from [BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Agurtzane eta Ion Elustondok Bizirik dauden eskuak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpiko Agirre Etxeberri parkean, 19:00etan. Anai-arrebak ez ezik, oholtza gaineko bikotea dira aspalditik Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak izenekoa bigarren lana dute, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Euren ingurune naturala erromeriak dira, soinua eta panderoa lagun, jairik jai. […]

Read More… from Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan

Abuztuan zehar, Edinburgh Festival Fringe munduko arte eszenikoen topagunerik handienean, antzerkia eta dantza garaikide nahiz tradizionala erakutsiko dituzte hainbat euskal konpainiek. Horrez gain, abuztuaren 10etik 18ra bitartean, hainbat euskal idazlek euren lanak aurkeztu eta literaturaren inguruko hainbat solasaldi eta ekitalditan parte hartuko dute Edinburgh Book Festival jaialdian. Bi ekintza hauek, Eskozian garatzen ari den #ScotlandGoesBasque ekimen kulturalaren udarako sasoian kokatzen dira. […]

Read More… from Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan