‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Canciones de Ray Fernandez: El que fuma, bebe y canta hiru sortzaileren arteko elkarlana da. Fernandezen letrak, batetik, Aristides Hernandez Ares-en ilustrazioak, bestetik, eta Sarrionandiaren hitzaurrea, azkenik. Hirurek bat egin dute kaleetan eta bizitzan, hitzetan eta ametsetan, eta kresal eta ron usainaz gain, ia dantzagarria den proiektu horretan elkartu egin dira. Liburua argitaratu ahal izateko, […]

Read More… from ‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

(Informazioa eta argazkia: bertsozale.eus) 48 bertsolarik hartuko dute parte. Saioetarako sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai . Denetara hamasei saio izango ditu irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasi eta abenduaren 14an Donostiako Illlunben amaituko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. 48 izango dira parte hartuko duten bertsolariak, horietatik 34k maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen […]

Read More… from Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947)  idazlearen Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira Xerezaderen artxiboan entzungai dauden ipuinak, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren ahotsetan. (Lotura honetan entzun daitezke) Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta […]

Read More… from Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. 2020. urteko Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bigarren urtez Sormen Beka Da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango […]

Read More… from Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

“Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer den galdetuta. Bailarako herritarren arteko senidetasun jai handia da Baztandarren Biltzarra. Udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, hilaren 21ean egingo dute Elizondon.  Orga apainduak izaten da […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Ezinbesteko hitzordua bilakatu da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. Aurten baina, Biotz Alai plazako agertokia utzi eta Muxikebarri antzokian ikusiko ditugu ostiralean, uztailak 12, Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, gaueko 21.00etatik aurrera. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak iragarri duenez, aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, “herriak Mundiala behar […]

Read More… from Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Augustin Zubikarai XIX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak . Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta […]

Read More… from Augustin Zubikarai XIX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

‘Papergabe’, ‘friki’ eta ‘zurito’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Euskaltzaindiak 397 forma berri arautu ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2019ko lehena da gaur sareratu dena. Honela, azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 […]

Read More… from ‘Papergabe’, ‘friki’ eta ‘zurito’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Errenteriako Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Dantza gustuko dutenentzat ezinbesteko hitzordua izaten da Errenteriako Erromeria Eguna, antolatzaileentzat “Madalenak bertan daudela adierazten duen eguna”, hain zuzen ere. Ereintza Dantza Taldea arduratzen da urtero ekimena antolatzeaz, aurten 21. edizioa izango dute eta aurkezpenean azaldu dutenez, “iazkoa XX. urtemuga izateagatik prestatutako egitaraua berezia izan bazen ere, “aurtengoa ez da atzean geldituko”. Egitaraua: 10:45: Diana […]

Read More… from Errenteriako Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Occhi Di Farfalla taldeak ‘Destino epikoak’ diskoaren aurkezpen bira hasiko du gaur

(Argazkia: Joxe Areta Goñi) Hamaika kantuz osatutako Destino epikoak lana formatu elektrikoan dator. Occhi Di Farfalla 2013an sortu zuten Zarautzen Miren Arangunek eta Hodei Estebanek, bikote akustiko gisa aritu ziren hasieran eta euren lehenengo diskoa ere urte horretan kaleratu zuten. 2016an berriz, taldearen bigarren lana heldu zen, Lerroetatik ihes izenekoa, garai hartarako baina, Jokin Azpiazu […]

Read More… from Occhi Di Farfalla taldeak ‘Destino epikoak’ diskoaren aurkezpen bira hasiko du gaur