Maiatzaren 8tik 10era bitartean izango dira jardunaldiak eta Koldo Izagirrek, Angel Errok, Aingeru Epaltzak, Oihane Zuberoak, Iosune de Goñik, Izaskun Igoak eta Esti Martinezek hartuko dute parte. Nafarroan euskarazko literaturak bizi duen egoera aztertzeko, bertako hainbat idazlek hiru jardunaldi antolatu dituzte Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Euskal Literatura Nafarroan (1975-2025). Sortzaileen begirada izenpean, ostegunean abiatuko dira jardunaldiok. Castillo […]
Kategoria: Portadan
36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian
Topaketaren xede nagusia antzerkia eta gazteen arteko harremana sustatzea da. Donostiako Udalak Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean. 36. edizioa izango da aurtengoa eta egitarauak 19 antzezlanen emanaldiak jasotzen ditu. Ekimenak gazteen artean antzerkia sustatzea du helburu. Hala, 14 eta 30 urte bitarteko gazteen topaketa honetan parte hartzaileek hiriko hainbat agertokitan […]
Read More… from 36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian
‘Juana Bizkarra’ egonaldiaren eta ‘Getxoarte’ Bekaren deialdiak martxan dira Getxon
Eskaerak bidaltzeko epea asteazkenera arte, maiatzak 7, egongo da zabalik. Getxo Kulturak antolatzen dituen egonaldi artistikoen deialdiak martxan dira, arte eszenikoen eta praktika garaikideen eremuetan sormen-prozesuen garapena bultzatzeko. Getxoarte egonaldi-bekak eta Juana Bizkarra Arte Eszenikoak Sortzeko egonaldiak 15.000 eta 10.500 euroko diru-laguntza izango dute, hurrenez hurren, eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 7ra arte egongo da […]
Read More… from ‘Juana Bizkarra’ egonaldiaren eta ‘Getxoarte’ Bekaren deialdiak martxan dira Getxon
Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an
Sektoreko ekitaldi garrantzitsuena da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarra, eta 2028ko apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara egingo da Euskadiko Filmategian, Donostian; hain zuzen, urte horretan 50 urte beteko ditu erakundeak, eta mundu guztiko 300 aditu baino gehiago elkartuko ditu. Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an; hain zuzen, apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara. Joxean Fernandez […]
Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an
Proiekzioak maiatzaren 8, 15 eta 22an izango dira eta ekainaren 16tik 30era bitartean, La Casonak argazki erakusketa bat hartuko du. Edizio honetan urpeko 700 argazki baino gehiago, 82 film labur eta 27 dokumental jaso dira, horietatik 17 film labur eta 3 dokumental aukeratu dira. Aurten, lehen aldiz, Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren zikloa (CIMASUB) antolatu dute Amurrion, […]
Read More… from Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an
Aita Donostiaren ‘Ilustrations musicales pour la Vie Profonde de Saint François d’Assise’ obra osoa argitaratu dute lehen aldiz
Aita Donostiaren eskuizkribu autografoa eta Max Eschig argitaletxe paristarrak izenpetutako eskuizkribu ez-autografo bat oinarri hartuta editatu dute eta Aita Donostiak frantsesez idatzi zuen jatorrizko testu narratiboarekin batera, orain arte argitaratu gabea, euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenak ere jasotzen dira. 2026an mende bat beteko da Jose Gonzalo Zulaika Arregi euskal musikagile, folklorista eta ikertzaile unibertsalak, Aita Donostia […]
Meatzaldeko Elez Lehiaketaren 25. urteurrena ospatzeko jarduera bereziak antolatu dituzte
Ahozko Literatura Saria jarri dute martxan aurtengo ediziorako. Meatzaldeko Elez Lehiaketak 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu. Ahozko Literatura Sari Berezia da horietako bat. Honetan, eskualdeko euskaltegi eta ikastetxeetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, parte hartzaileek “bost minutuko lanak aurkeztu beharko dituzte gehienez, gai eta […]
[BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek
Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. […]
Nagore Legarretaren ‘Suzko irudiak’ argazki erakusketa paratuko dute maiatzaren 9tik 23ra Oiartzunen
Indian 2013 eta 2017 urteen artean egindako bidaietan garatutako proiektua da Suzko irudiak. Metrokoadroka kolektiboak Nagore Legarreta artistaren Suzko irudiak izeneko argazki erakusketa irekiko du maiatzaren 9tik 23ra bitartean, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan. Erakusketa 21 aulki zikloaren barruan izango da, “Nagore Oiartzunen bidelagun ezaguna dugu, sarritan izan baita ekimen ezberdinetan parte hartzen eta herritarrekin tailerrak […]
Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
Akademiakideek Pleibak eta Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanen artean hautatu beharko dute irabazlea. Dena ondo bidean, Akademiak maiatzean emango du ezagutzera 2024ko 111 Akademiaren Saria. 2024. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Joxean Agirreren Gizon barregarriak, Miren Amurizaren Pleibak, Uxue Alberdiren Hetero, Beñat Sarasolaren […]
Read More… from Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
