Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”

    (Musika: Olatz Salvador) ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia batean jaso dute Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok. Egileek modu grafiko eta artistiko batean, azken lau hamarkadetan izandako ekarpenak eta eraldaketak bildu dituzte. […]

Read More… from Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”

Zinegoak jaialdia otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egingo dute Bilbon

Otsailaren bigarren hamabostaldian gertatu ohi den bezala, sexu, identitate eta genero aniztasuna jorratzen duen zinea maite dutenek ezinbesteko hitzordua izango dute Bilbon, Zinegoak jaialdiaren eskutik. Hurrengo edizioak jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekarriko du gainera, bai jarduerei, bai lantaldeari eta bai Zinegoak Elkarteak jasotzen dituen babesei dagokionez. Bi hilabeteren faltan, 16. edizioko egitarauaren prestaketan bete-betean daude […]

Read More… from Zinegoak jaialdia otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egingo dute Bilbon

Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Hilaren 14tik 20ra izango da aurtengo (H)ilbeltza eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Horien artean daude Itxaro Borda eta Edorta Jimenez idazleen eskutik Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan gaia izango duen mahai ingurua edota Hemingway ere beltza zen izenpean, zinema eta literaturaren gaineko hitzaldia Gontzal Agoterekin, besteak beste. 2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako […]

Read More… from Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Neguko Arte Azoka Gasteizen

Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gasteizko Neguko Arte Azoka, artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaiotako ekimena dugu. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak. “Bigarren edizioa da. Ideia bururatu zitzaigunean ona iruditu zitzaigun, baina lan asko genuenez […]

Read More… from Neguko Arte Azoka Gasteizen

Bihar hasiko da Mazoka, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azoka

Bihar hasi eta igandera arte egingo da Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa, Montehermoso kulturunean, eta jarduera paraleloen programa zabala eskainiko du, hiriko ekitaldi hori irudi grafikoaren eta marrazketaren inguruko kultur aisialdirako aukera izan dadin. Aurtengo berritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako “barregrafia” lantegiak izango dira; horien bidez, ilustrazioak […]

Read More… from Bihar hasiko da Mazoka, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azoka

Ikusi Arte Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak agur esan digu sare sozialen bidez. Hona hemen Gorka Urbizu abeslariak zabaldutako komunikatua: Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora […]

Read More… from Ikusi Arte Berri Txarrak

Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean. Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”: Aitor Bizkarra Ruiz […]

Read More… from Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa […]

Read More… from Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Feministaldia izango da Donostiako Tabakaleran gaurtik hilaren 15era, Plazandreok plataformaren ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten okerrak lelopean egingo da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaileek, ekintzaileek… sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, […]

Read More… from Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko

Landako guneko argiak amatatu eta ateak itxi zituzten bart. Etxera bueltatzeko unea helduta, datorren urtera arte euskal kulturaren plazak agur esan zigun atzo. Bost egun arrakastatsu hauek sikiera urtean zehar kulturari kasu gehiago egiteko balioko balukete, tira, pozik egoteko motiboa izango litzateke. Baina, agur eta datorren urtera arte diogu, askok eta askok urtean bost egunez […]

Read More… from Neoprenozko jantzia faltan dute sortzaile askok Durangoko Azokan surfean egiteko