‘Klik’ eginez zeharkatuko du Korrikak Euskal Herri osoa apirilaren 4tik 14ra bitartean

Korrikaren 21. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa, Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta. Gasteizen bertan jakingo da Korrikaren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan ehunka kilometro egin dituen mezuaren egilea. AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikaren […]

Read More… from ‘Klik’ eginez zeharkatuko du Korrikak Euskal Herri osoa apirilaren 4tik 14ra bitartean

Kazuo Ishiguroren ‘Egunaren hondarrak’ eleberria euskaratu dute Iñigo Roquek eta Amaia Apalauzak

Zaitegi beka eskuratu ondotik, Kazuo Ishiguro idazlearen Egunaren hondarrak (1989) izeneko eleberria itzultzea egokitu zaie Iñigo Roque eta Amaia Apalauzari. Egilearen hirugarren eleberria da eta Booker saria eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen lana, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Ishiguro jatorriz japoniarra izan […]

Read More… from Kazuo Ishiguroren ‘Egunaren hondarrak’ eleberria euskaratu dute Iñigo Roquek eta Amaia Apalauzak

Maite Barnetcheren emankizunak Uztaritzeko Euskal Kulturaren erakundearen egoitzan ikusgai

Telebistan euskaraz lan egin zuen lehenengo esataria izan zen Maite Barnetche, 1971tik eta 1986 urtera arte ibili zen lanean eta Ipar Euskal Herria osoa kubritu zuen. Guztira 73 herritan sortutako 300 saio baino gehiago egin zituen Euskal Herria Orai eta Gero izenpean eta denak Frantziako ikus-entzunezko artxibategian egon dira orain arte. Pantxoa Etcehegoin Euskal Kultura […]

Read More… from Maite Barnetcheren emankizunak Uztaritzeko Euskal Kulturaren erakundearen egoitzan ikusgai

Denboran atzera bidaia egingo du Su Ta Gar taldeak 30. urtemuga ospatzeko biran

30 urte dira Su Ta Gar taldea oholtza batera lehenengoz igo zela, 1988ko abuztuaren 14an izan zen hori Ondarroako Gaztetxean. Ordutik hona mila zuzenekotik gora eskaini dituzte. Urtemuga hori ospatzeko asmoz, bira berezia egingo du Eibarko laukoak azaroa eta abendua bitartean, Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan eta nazioarteko hainbat agertokietan. Denboran bidai bat izatea nahi duela […]

Read More… from Denboran atzera bidaia egingo du Su Ta Gar taldeak 30. urtemuga ospatzeko biran

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria

  Egilea: Etxepare Euskal Institutua Kokuioak ikerketa aldizkaria jarri du abian Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Bertan euskara eta euskal kultura irakurle Joseba Sarrionandia idazleak koordinatutako argitalpen honek euskaldunen eta kubatarren arteko harremanak aztertzea du helburu. Aldizkariaren lehen zenbakia paperean argitaratu du Pamiela argitaletxeak eta dagoeneko liburu dendetan aurki daiteke. Kuban ere banatuko […]

Read More… from Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria

Orhantza Alegria “Urte hauetan landu ditugun estilo guztiak biltzen ditu 10. urteurrenerako diskoak”

Egurra eta Kitto taldeak 10 urte izeneko diskoa argitaratuko du laster, bere 10. urteurrenarekin bat eginez. Lan berriak 18 kantu batzen ditu, horietatik 10 berriak dira. Azpeitian sortu zen musika taldearen bosgarren diskoa da honakoa. […]

Read More… from Orhantza Alegria “Urte hauetan landu ditugun estilo guztiak biltzen ditu 10. urteurrenerako diskoak”

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia abian

Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da datorren asteazkenetik, hilak 31, azaroaren 4ra, horrelaxe iragarri du Ondarroako Udal Euskara Batzordeak. Literatura oinarri hartuta, aste osoan zehar adin guztietarako ekimenak egingo dituzte eta herritarrek beraien sorkuntza garatzeko aukera ere izango dute. Urtero egiten […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak jaialdia abian

2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsailean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen18kotea. Bost kanporaketa  hauetatik hamahiru bertsolari sailkatuko dira txapelketara. 2017ko txapelketako bost finalistak sailkatuta daude zuzenean. Hauek dira: Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio […]

Read More… from 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Milaka aurpegi World Press Photon

“Zure argazkiak onegiak ez badira, ez zara behar beste gerturatu”, zioen Robert Capa argazkilari hungariarrak, ez da, ordea, urtero World Press Photo erakusketarako aukeratzen dituzten argazkilarien kasua. Udazkenean erortzen diren hostoen modura erortzen dira ere Gasteizko Montehermoso guneko ur biltegi zaharrera World Press Photo erakusketak biltzen dituen iazko argazki kazetaritzako irudirik onenak. 61. edizio honetan, […]

Read More… from Milaka aurpegi World Press Photon

Ahotsenea sortzaileen topagunea izango da 70 kontzertu eta 42 solasaldi baino gehiagorekin

Ahotseneak ez du etenaldirik izango abenduaren 5etik 9ra bitartean Durangoko Azokan. Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko. Landakoko solasaldien gunean idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan. Euskal literaturaren erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu eta idazle askok […]

Read More… from Ahotsenea sortzaileen topagunea izango da 70 kontzertu eta 42 solasaldi baino gehiagorekin