Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

Leitzarrak Joanes Illarregi anaiarekin jokatu zuen buruz-burukoa larunbatean. Nafarroako Bertsozale elkartearen arabera, 2.500 bertsozaletik gora elkartu ziren larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, denak zortzi bertsolarien lanari adi. “15:30ean ateak zabaldu, eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak; 17:00etan igo ziren oholtzara bertsolariak. Ondoren, zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi,  Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes […]

Read More… from Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

[Bideoa] Harkaitz Canok bi eleberri argitaratu ditu liburu bakar batean: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea

Existitzen ez den eleberri baten inguruan idatzitako 31 iruzkin jasotzen ditu Silueta liburuak. Harkaitz Cano idazleak bi eleberri argitaratu ditu Silueta izenburua daraman liburu berrian: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea. Egileak irakurlea sormenaren parte bihurtzeko egin duen ahalegina da gaur Donostiako Kaxilda liburu-dendan aurkeztu duen eleberria. “Silueta hutsune baten inguruan eraikitako nobela bat da. […]

Read More… from [Bideoa] Harkaitz Canok bi eleberri argitaratu ditu liburu bakar batean: idatzitakoa bata, existitzen ez dena bestea

Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Laukote bizkaitarrak abenduaren 5ean, Durangoko Azokan, kaleratuko duen Azken zoramena izeneko diskoaren aurrerapen kantua izango da Ez dot sinisten. Gernikarrek zuzeneko disko batekin eman nahi diote amaiera 25 urteko ibilbideari. Azken hiru kontzertuak Barakaldoko BEC-en izango dira abenduaren 6an, 12an eta 13an. Gatibuk Ez dot sinisten abestia aurkeztu du gaur. Azken zoramena diskoaren parte izango […]

Read More… from Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Kantari zuberotarrak Juantxo Zeberiorekin elkarlanean ondu du tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen lan berri hau. Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok azken diskoa elkarrekin argitaratu zutenetik hamabost urte pasa direnean dator Lur izeneko lan berria. Oraingoan, hiru urte egon dira elkarrekin lanean, bilduma berria denboraz eta lasaitasunez sortzen, “patxadaz egindako lan bat” dela diote. Hiru urte eman dituzte […]

Read More… from Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Mikel Urdangarinek ‘Itsasora’ dokumentala estreinatuko du abenduaren 5ean, Bilboko Mendi Film jaialdian

Filma musikariaren orain arteko proiekturik pertsonalena eta anitzena da. Zornotzarrak obraren egiletza osoa hartu du bere gain: gidoia idatzi du, zinta zuzendu eta jatorrizko soinu-bandaren konposizioan parte hartu.  Mikel Urdangarinek aurrerapauso bat eman eta zinemagintzan murgildu da oraingoan Itsasora izeneko dokumentalarekin. Abenduaren 5ean, ostirala estreinatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian, Mendi Film jaialdiko Sail Ofizialean. Proiekzio […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Itsasora’ dokumentala estreinatuko du abenduaren 5ean, Bilboko Mendi Film jaialdian

Logo eta ‘Patrika’ bilduma berriak aurkeztu ditu Alberdania argitaletxeak

Santi Leone, Katixa Dolhare eta Gorka Bereziartua dira saila abiatu duen alearen egileak. Jon Miranderen jaiotzaren 100. urtemuga betetzen den honetan, haren obra eta figura aztertu dute hiru idazleok, bakoitzak bere prismatik. Argitaletxeak bigarren alea ere kaleratu du gaur: Markos Zapiainen Ni, laiko. Berrikuntza ugari dakartza Irungo Alberdania argitaletxeak. Lantaldearen esanetan, “hogeita hamar urte luzez, […]

Read More… from Logo eta ‘Patrika’ bilduma berriak aurkeztu ditu Alberdania argitaletxeak

Uriola eta Prest! Hedabideak biltzen dituen BLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diote abenduan

Batez ere arrazoi ekonomikoa izan da erabaki hau hartzera eraman dituena, izan ere, “BLB Komunikazioa sostengaezina bihurtu da, eta ezin diegu gastuei aurre egiten jarraitu”, azpimarratu dute. Kooperatiba osatzen duten Berbaizu Euskara Elkarteari zein Abante konpartsari esker zuloa murriztea lortu dutela ere aipatu dute, baina ez da nahikoa izan eta ixteko erabakia saihestezina izan da. […]

Read More… from Uriola eta Prest! Hedabideak biltzen dituen BLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diote abenduan

[Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

Txerriak eta loreak da nobelaren izenburua eta umore beltz askorekin datorrela aurreratu du idazleak. Azken urteotan Toureren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxe idazlea. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta […]

Read More… from [Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

Gabriel Aresti omentzeko bi zuzeneko aurkeztu dituzte Bilbon

Lehenengo ikuskizuna BBK Aretoan izango da, abenduaren 4an. Bertan, Joxan Goikoetxea musikariak eta EusKameratako kideek ekitaldi berezia emango dute. Bigarrena Arriaga Antzokian izango da, abenduaren 10ean. Bertan, euskal kantutegiko abesti ugari joko dira. Oholtza gainean izango dira Jon Maia bertsolaria, Rafa Rueda musikaria eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza. Aurten 50 urte bete dira Gabriel […]

Read More… from Gabriel Aresti omentzeko bi zuzeneko aurkeztu dituzte Bilbon

Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Antolatzaileak ekainean jarri ziren harremanetan artistarekin eta uztailean artistaren lehen zirriborroa heldu zitzaien. Raquel Rodenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. Donostiako Arte Eszenikoen Feriak (dFERIA) ezagutzera eman du jada 32. edizioko kartela.  Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Egurza eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Rodenas ilustratzaile […]

Read More… from Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela