Gasteizko Amarika zentroak kulturgune izaten jarraituko du

Artearen inguruko 80 bat pertsonak Amarika elkartea sortu zuten otsailean eta aretoa ixteak egungo artearen esperimentaziorako eta hedapenerako finkatutako espazio bat galtzea ekarriko lukeela adierazi zuten. Joan den otsailean Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amarika aretoa itxi eta bertan, Arabako Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa irekitzeko asmoa azaldu zuen. Erabaki horren kontra, artearen inguruko 80 bat pertsonak […]

Read More… from Gasteizko Amarika zentroak kulturgune izaten jarraituko du

‘LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025’ zikloa abiatuko da ostegunean, Donostian

Arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea du helburu ekimenak. NODE dantza eta performance konpainiak eta Kutxa Fundazioak LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025 zikloa aurkeztu dute. Apirila eta ekaina bitartean egingo diren jardunaldiak dira, eta arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea dute helburu. Saio bakoitzaren ostean, […]

Read More… from ‘LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025’ zikloa abiatuko da ostegunean, Donostian

[BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian. Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

‘Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025′ erakusketa irekiko dute apirilaren 12an, Altzon

Hamabost artista gipuzkoarren bitartez Gipuzkoaren nortasun kulturalak mendeetan zehar izan duen bilakaera aztertzen da. Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025 izeneko erakusketa irekiko dute apirilaren 12an Altzoko Olazabalgo San Salvador elizan, Gipuzkoa izenaren milurtekoa oroitarazteko asmoz. Horrekin batera, ibilbide historiko eta artistiko bat proposatu dute antolatzaileek, hamabost artista gipuzkoarren bitartez lurraldearen nortasun kulturalak mendeetan zehar izan duen […]

Read More… from ‘Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025′ erakusketa irekiko dute apirilaren 12an, Altzon

Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

Sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Izen-ematea zabalik dago jada, eta hautagaitzak www.gladyssaria.eus webgunean aurkeztu ahal izango dira ekainaren 1era arte. Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian PUNTUEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak. Ekimena 2021ean jaio zen, emakume gazteak ibilbide […]

Read More… from Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

Hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzeko deia egin du Behatokiak

Agurne Gaubekaren iritziz, “erakundeek herritarrak gaztelera eta frantsesa erabiltzera bultzatzen eta euskarazko arreta ez emateko trikimailu legalak legitimatzen jarraitzen dute”. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du Bilboko Euskararen Etxean. Honetan, 2024. urtean zehar Euskal Herrian hizkuntza eskubideekiko eman diren gertakariak zein hutsuneak arloz arlo aztertzen dira. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak azaldu […]

Read More… from Hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzeko deia egin du Behatokiak

Harizko instrumentista gazteak prestatzeko Nicanor Zabaleta beka martxan da Gipuzkoan

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte egongo da irekita. Beka 16.400 eurokoa izango da, eta 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak “Nicanor Zabaleta” bekaren deialdia onetsi du, hari-instrumentistei prestakuntza espezializatua izateko aukera emateko asmoz. Beka 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da, eta musikari gazteen garapena […]

Read More… from Harizko instrumentista gazteak prestatzeko Nicanor Zabaleta beka martxan da Gipuzkoan

AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 25. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2027ko azarotik aurrera, 25. Korrikak iraun bitartean, hain zuzen. Proposamenak urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat saritzen du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, eta, 25. Korrikatik aurrera, Korrika […]

Read More… from AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Bat bateko hamalau talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatuta egon da. Gasteizen eman zaio amaiera aurtengo Arabako Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte hartzaileak eta taldeetako lagunak lau talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira hiriburura. “Egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, […]

Read More… from Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte

Manuel Abramovich, Claire Atherton, Laura Citarella, Tizza Covi eta Rainer Frimmel, Valerie Delpierre, Violeta Gil, Víctor Iriarte, Radu Jude eta Claudia Llosa izango dira aurtengo tutoreak. Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioko egoiliarrak. Martxoaren 24tik ari dira lanean Tabakalerako Zine eta […]

Read More… from Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte