Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikide batez

Musika eta irudien bidez, ikusleek bidaia emozional bat egingo dute, bizitzaren, maitasunaren, itxaropenaren eta umorearen bidez. Lehen mailako sortzaile taldea izango da oholtzan: Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Julen Achiary eta Mitxel Etxekopar, besteak beste.  Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuna aurkeztuko du Loraldiak martxoaren 13an, 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Ikus-entzunezkoak eta musika nahasten dituen esperientzia honek Zuberoako […]

Read More… from Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikide batez

Ane Leux, Bobbi Relac, Lemak, Luke Amstrong eta Malko, besteak beste, Katapulta Tour programaren 10. edizioan

Aurtengo edizioan, zortzi musika-proiektu eta arte eszenikoetako bi aukeratu dira. Gipuzkoako Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak Katapulta Tour programaren hamargarren edizioa aurkeztu dute. Formatu txikiko musika-proiektuak eta arte eszenikoak babesteko programa da honakoa, eta 2025ean zehar egingo da Gipuzkoan. Aurtengo programan parte hartuko duten artistak hautatzeko deialdi bat egin zuten bi erakundeek duela gutxi eta, […]

Read More… from Ane Leux, Bobbi Relac, Lemak, Luke Amstrong eta Malko, besteak beste, Katapulta Tour programaren 10. edizioan

Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak irabazi du Donostiako 25. Antzerki Saria

Epaimahaikideen iritziz, “oso modu egokian daude ekarrita taulara antzezlanean jorratzen diren gai sakonak: amatasuna, ama-alabaren arteko harremana, zaintza, maitasuna, dolua… Gai hauek planteatzeko modu eta ikuskera ugari erabili ditu egileak”. Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Mikel Mendartek (antzerkiazalea), Xabina Claveriek – Urruty (Kultur teknikaria), Xanti Valek (Lezoko Udaleko Kultur […]

Read More… from Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak irabazi du Donostiako 25. Antzerki Saria

“Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Bertsozale Elkartearen arabera, “aro honek Iruñean duen garrantzia berretsi dugu, eta ondorioz, egitasmoa zaintzeko, elikatzeko eta berritzeko bideak bilatzeko grina sentitzen dugu”. Oraindik amaitu ez bada ere, aurtengo Nafarroako Bertsoaroari buruzko balantzea egin du jada Bertsozale Elkarteak. Saio guztietan “ikusle mordoa eta giro ederra” izan dela nabarmendu du, “ondo errotuta dagoena eta fruitua ematen duena, […]

Read More… from “Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Gasteizko Artium museoak azkenaldian eskuratutako obra sorta jarri du ikusgai

Besteak beste, museoaren programazioaren parte izan diren 15 artistaren 34 lan erosi ditu Artium Fundazioak bi urte hauetan. Gasteizko Artium Museoaren bilduman 65 obra gehitu ziren 2023-2024 biurtekoan zehar. Batzuk Artium Fundazioak eskuratuak, besteak, berriz, artista eta bildumagile pribatuek dohaintzan emandakoak. Zehazki, museoaren erakusketa-egitarauaren parte izandako 15 artistaren 34 pieza eskuratu ditu Fundazioak. Zerrenda horretan, […]

Read More… from Gasteizko Artium museoak azkenaldian eskuratutako obra sorta jarri du ikusgai

Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Taldekide donostiarren esanetan, “garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abesti honek”. Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. Zortzi taldekidez osatuta, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Beraz, umore ona eta […]

Read More… from Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Gerren zentzugabekeriaz hausnartzeko erakusketa irekiko du Xanti Arrieta artistak Gasteizen

Gernikak. Begiradak izeneko erakusketa martxoaren 4tik 27ra bitartean egongo da ikusgai Izaskun Arrue Kulturguneko begiratokian. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea Xanti Arrieta artistaren lanaren erakusleiho bihurtuko da martxoan zehar. Izan ere, Gernikak. Begiradak izeneko erakusketa polifonikoa izango da kulturguneak jasoko duen lehenengo erakusketa. Erakusketa honetan Picassoren obratik abiatuta gerren zentzugabekeriaz egindako hausnarketa aurkezten du Xanti Arrieta […]

Read More… from Gerren zentzugabekeriaz hausnartzeko erakusketa irekiko du Xanti Arrieta artistak Gasteizen

Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Taldekideen kezken eta emozioen isla dira lan berri honek jasotzen dituen kanten letrak, gai unibertsalak landuz. Musika babes emozional bihurtzen den mundu honetan, Brigade Locok bere azken lana aurkeztu du Bide Baten Hitzak izenpean. Taldekideek azaldu dutenez, “kantu bilduma bat baino, guztiok igarotzen dugun barne bidaiaren inguruko hausnarketa sakona da disko hau”. 2024ko urrian eta […]

Read More… from Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Maria Markotegi sariak eta Nanoipuin lehiaketa aurkeztu dituzte Sakanan

Lehenak poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzea du helburu. Bigarrena, berriz, euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako lehiaketa. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea apirilaren 7tik 25era zabalduko du. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia […]

Read More… from Maria Markotegi sariak eta Nanoipuin lehiaketa aurkeztu dituzte Sakanan

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Guztira hamahiru ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 28an, ostirala, izango da lehena Uxue Alberdiren eskutik. Anari Alberdi, Miren Agur Meabe, Mirian Luki eta Jon Artano idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan