San Telmo Museoak ‘Memoriaren basoak’ erakusketa aurkeztu du

Artearen bidez erregimen totalitarioen menderatze-teknologiei buruzko gogoeta egiten du erakusketa honek. Memoriaren basoak erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai maiatzaren 11ra arte. Mostrak aztertzen ditu arteak, bere tresnen bidez, traumen eta zalantzen lekuko eta egiaztatzaile gisa dituen rolak, esperientzia […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Memoriaren basoak’ erakusketa aurkeztu du

Marta Funesek jaso du 2025eko Carmen Adarraga Saria

Eskola-kirola sustatzen egin duen ibilbide nabarmena eta kirolaren esparruan berdintasunarekin duen konpromisoa aintzatesteko eman dio saria Gipuzkoako aldundiak. Martxoaren 6an izango da sari-emate ekitaldia, Kirol Etxean. 2025eko Carmen Adarraga Sariaren epaimahaiak Marta Funesek egindako “lan aparta” nabarmendu du, “bizitza osoa eman baitu eskola-kirola sustatzen eta kirolaren bidez gizarteratzea lantzen”. Aintzatespena jaso du “kirolean genero-berdintasuna sustatzeko […]

Read More… from Marta Funesek jaso du 2025eko Carmen Adarraga Saria

Mota guztietako entitateek Euskaraldian izena emateko aukera dute jada

Laugarren edizio honetan oinarrizko egitekoak izango dituzte entitate guztiek, baina horiez gain, bestelako pausoak emateko aukera ere izango dute hala erabakitzen duten entitateek. Euskaraldia entitateetan nola zabaldu eta landu daitekeen argitu dute Donostiako San Telmo museoan egindako prentsaurrekoan. Goiatz Urkijo koordinatzailearen esanetan “jakitun gara oso garrantzitsua dela Euskaraldiak entitateetan duen eraginaz. Eta ez entitateetan bakarrik, […]

Read More… from Mota guztietako entitateek Euskaraldian izena emateko aukera dute jada

‘Maite Zaitut’ festa erraldoia egingo dute maiatzaren 3an BECen Pirritx, Porrotx eta Marimotots omentzeko

Diziplina anitzeko artista ugari igoko dira oholtzara, horien artean dira, besteak beste, Uxue Alberdi, Olatz Salvador, Ines Osinaga, Gure Zirkua, Bonberenea Txaranga eta Oinkari Dantza Taldea. Omenaldi honen bidez, belaunaldi askoren heziketan eta euskal kulturaren zabalkundean izan duten garrantzia azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 37 urteko ibilbidean zehar euskal jendarteari egindako […]

Read More… from ‘Maite Zaitut’ festa erraldoia egingo dute maiatzaren 3an BECen Pirritx, Porrotx eta Marimotots omentzeko

Ertibil erakusketa ibiltarirako aurtengo deialdia martxan da Bizkaian

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea otsailaren 28tik martxoaren 10eko 13:30era arte egongo da zabalik. Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo ediziorako Ertibil-Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltarirako deialdia onartu berri du. “Deialdiaren helburu nagusia da artista hasi berrien ekimen sortzaileak babestea karreraren lehen etapan, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalaren […]

Read More… from Ertibil erakusketa ibiltarirako aurtengo deialdia martxan da Bizkaian

Mikel Markezek eta Pako Aristik nerabeentzako sortutako ‘Gora Euskal Kantagintza’ gida kalean da

Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da gida. Programa horren bidez, Gipuzkoako Kultura Departamentuak kulturara hurbildu nahi ditu 12 eta 16 urte bitarteko nerabeak. Mikel Markez musikariak eta Pako Aristi idazleak sortutako tresna pedagogiko berritzailea aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak Gora Euskal Kantagintza izenpean. Gida hau Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da, eta 12 eta […]

Read More… from Mikel Markezek eta Pako Aristik nerabeentzako sortutako ‘Gora Euskal Kantagintza’ gida kalean da

Bakioko Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutarazteko asmoz, unitate didaktiko bat ondu dute

Iaz berreskuratu zuten aratuste herrikoia Bakion, eta aurten ere segida izango du ospakizunak, martxoaren 8an.​​ Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutzera emateko asmoz, unitate didaktibo bat ekoitzi du Bakioko Udalak. Hala, ariketaren eta jolasaren bidez herriko historian murgiltzeko aukera eskainiko du. June Markaida bakiotarrak sorturiko unitatea da eta Itxas-alde dantza taldeak eginiko ikerketa dauka oinarrian. […]

Read More… from Bakioko Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutarazteko asmoz, unitate didaktiko bat ondu dute

Mikel Urdangarinen ‘Mundua eder’ diskoaren aurkezpen bira Araba Euskarazen aldeko zuzenekoarekin abiatuko da

Martxoaren 28an izango da lan berri hau zuzenean entzuteko lehenbiziko aukera, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Musikari zornotzarrak konposatu du Arabako ikastolen aurtengo jaiaren abestia eta egun horretan bertan aurkeztuko dute kanta hura ere. Mikel Urdangarinek pasa den abenduan Mundua eder izeneko proiektu berria aurkeztu zuen, edertasuna ardatz duen lana. Euskal musikaren erreferente nagusietako […]

Read More… from Mikel Urdangarinen ‘Mundua eder’ diskoaren aurkezpen bira Araba Euskarazen aldeko zuzenekoarekin abiatuko da

Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: Maritxu fandango

Kanta honetan Euskal Herriko musika tradizionalak gaur eguneko soinuekin nahasten dira. Jazz eta euskal musikaren arteko fusioa da. Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren parte izango den Maritxu fandango kanta plazaratu du Balaunka diskoetxearen eskutik. Sorterriaren eta erbestearen artean sortutako kantak dira disko berriak bilduko dituenak. Lekeitiarraren taldeak jazzaren espresio- askatasuna uztartzen du. […]

Read More… from Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: Maritxu fandango

‘Arima eta bihotza’ antzezlan laburra estreinatuko du Tartean Teatroak otsailaren 27an, Bilbon

Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta Mikel Losada eta Anje Oregi dira taula gainera igoko diren aktoreak. Arima eta bihotza lanak Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa irabazi zuen iaz. Tartean teatroak Arima eta bihotza antzezlana estreinatuko du otsailaren 27an  Bilboko Kalderapeko tabernan 19.00etan, Lautan Hiru jaialdiaren baitan. Antzezlan labur hau Jokin Oregik idatzi […]

Read More… from ‘Arima eta bihotza’ antzezlan laburra estreinatuko du Tartean Teatroak otsailaren 27an, Bilbon