Dejabuk ‘Itzulera’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 18an, Errenterian

Taula gainean Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala, Urko Redondo eta David Aguilar aktoreak ikusiko ditugu. Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratuko da. Dejabu Konpainiak Itzulera antzerki obra estreinatuko du hilaren 18an, 20:00etan, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Lantaldeak azaldu duenez, “proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da”. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideek euren sormenaren eta […]

Read More… from Dejabuk ‘Itzulera’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 18an, Errenterian

Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Euskal antzerkia bultzatzea du helburu ekimenak. Beasaingo eta Ordiziako Udalek Antzerki Garaia zikloa antolatu dute urtarrilaren 10etik apirilaren 25era bitartean. Denera zortzi antzezlan taularatuko dira, horietatik sei euskaraz. Izan ere, antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzea da egitasmo honen helburua. 1995. urtean hasi zen bi herrien arteko lankidetzan antolatutako egitaraua martxan, eta dagoeneko 31. […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) seigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Laugarren urtez jarraian, JAIk Jorge Oteiza Fundazio Museoaren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Euskal Herriko ibaiak eta mendiak modu ludiko batean ikasteko karta-jokoa plazaratzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Euskal Herria bere osotasunean hartzen du jokoak. Euskal Herriko mendiak eta Euskal Herriko ibaiak bi karta-joko sorta dira. Bakoitza, 40 kartaz osatua dago eta bi jolas desberdinetara jolas daiteke beraiekin, kateto jokora eta familien jokora. Familian zein lagunartean jolasteko asmoarekin diseinatu ditu Asier Urrutikoetxeak, eta, bide batez, “modu ludiko batean, zeharka eta nahi gabe, gure herriko […]

Read More… from Euskal Herriko ibaiak eta mendiak modu ludiko batean ikasteko karta-jokoa plazaratzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

Martxoaren 31ra arte egongo da epea zabalik Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketara ipuinak aurkezteko. Ernestina de Champourcin poesia lehiaketara, berriz, ekainaren 10era arte egongo da aukera poema bildumak aurkezteko. Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa eta Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa aurkeztu ditu Arabako Foru Aldundiak. Lehenak 54. edizioa du eta “ipuinaren edo kontakizun laburraren esparruan lan egiten […]

Read More… from Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Liburuaren izaera azalduko du erakusketak: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko asmoz, Bilboko Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu zuen duela bi urte pasatxo, Portugaleten. […]

Read More… from ‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Lanak otsailaren 21era arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu du. Lehiaketa honek haur, gazte eta helduen sailak barne hartuko ditu. Hala, helduen sailean, 16 urtetik gorakoek gutxienez sei […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Lakarri eta Altzaiko gazteek hiru hilabetetan zehar. Martxoaren 30ean bukatuko dira maskaradak Altzain. Urtero bezala, negu bete-betean maskaradak antolatu dituzte Zuberoan, eta herrialde horretako hamabi herritan izango dira agerraldiak, martxoaren 30era bitarteko asteburuetan. Aurten Lakarri eta Altzaiko gazteek hartu dute antolakuntzaren ardura, hain zuzen ere, euren herrian, […]

Read More… from Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak. Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi hauetan, Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar […]

Read More… from ‘Lurralde deserosoak’ aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Negurako egitaraua aurkeztu du

  Kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, Gabonetako jarduerak eta erakusketa bat, besteak beste, izango dira martxoaren 20ra bitartean. Uztailean hasitako martxari jarraituz, Lazarraga Kultur Elkarteak negurako ere diziplina anitzez osatutako programazioa osatu du. Abenduaren 21ean hasi eta martxoaren 20ra bitartean, mota askotariko jarduerak antolatu dira euskal kulturara gerturatu nahi duen ororentzat. Hala, Jon Basagurenekin elkarlanean bideratu den […]

Read More… from Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Negurako egitaraua aurkeztu du